143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2021eko apirilaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontua aldatzeko 2/2021 espedientea; gastuak dira, partiden arteko transferentzien eta diru-sarrera berrien bidez finantzatzekoak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216. artikuluarekin eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Berbintzanan, 2021eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2109243