143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko apirilaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren aurrekontu orokor eta bakarra 2021erako eta hura betearazteko oinarriak. Bertan biltzen dira Udalarena berarena, Luis Morondo musika eskolarena eta Lagunak udal zerbitzuarena.

Hasierako onespena 2021eko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an, bai eta Udalaren iragarki-oholean eta egoitza elektronikoan ere. Jendaurrean egon den bitartean erreklamaziorik jarri ez denez, Udalaren aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jotzen dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezen agintzen da, kapituluka laburturik; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoarekin.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 9.495.200,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 6.019.850,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.609.409,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 660.950,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 102.200,00 euro.

Gastuak, guztira: 17.888.609,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 4.014.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.205.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.700.914,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 8.841.695,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 117.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 10.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 17.888,609,00 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten da honako hauek para daitezkeela behin betiko onetsitako aurrekontuaren kontra:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2021eko ekainaren 9an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2109462