142. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARGUEDAS

Udal agentearen izendapena

Bat etorriz Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren maiatzaren 19ko 058/2019 Ebazpenarekin –zeinaren bidez onetsi baitira “Polizian sartzeko 2020ko oinarrizko prestakuntza” ikastaroaren azken kalifikazioak–, Arguedasko Udalaren 2020ko abuztuaren 17ko Alkatetzaren Ebazpenarekin eta Tuterako Udalaren 2020ko irailaren 25eko Alkatetzaren Ebazpenarekin –zeinen bidez izendatzen baitira praktiketako funtzionarioak–, eta bete beharrez Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zuen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan eta Nafarroako Poliziei buruzko 23/2018 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Arguedasko Udalak, 2021eko ekainaren 1eko Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Javier Mozaz Baztán izendatzea Arguedasko Udaleko udal agente.

Arguedasen, 2021eko ekainaren 3an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2109106