142. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko ekainaren 2an hartua, zeinaren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoari baimentzen baitzaio gastua goititzea 1. kapituluan eta diruzaintzako atxiki gabeko gerakina erabiltzea, bi kasuetan 1.841.123 euroko zenbatekoan, 2021eko ekitaldian.

Nafarroako Gobernuak 2020ko abenduaren 16an hartutako erabaki baten bidez, baimendu egin ziren Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakaskuntzan, ikerkuntzan, administrazioan eta zerbitzuetan diharduten langileen 2021eko ekitaldiko kostuak, 68.059.332 eurokoak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaera aurkeztu zion Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiari, 1. kapitulua (langileria gastuak) goititzeko, 1.841.123 euroko zenbatekoan, 2021eko ekitaldian. Eskaeraren arrazoia da bere langileen ordainsarien inguruko neurriak hartu behar izatea, graduaren ordainsaria sartu baita administrazio-kontratudun langileek eskubidez jasotzen dituzten kontzeptuen artean, urriaren 23ko 4/2019 Foru Dekretuan jasota dagoenez, eta neurriak hartu baitira enplegua eta lan-baldintzak hobetzeko, urriaren 24ko 1/2018 eta maiatzaren 15eko 2/2019 foru lege-dekretuetan jasotako neurriekin bat. Neurri horiek aplikatzea atzeraezinezkoa da.

Horrez gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaera bat egin du, diruzaintzako atxiki gabeko gerakina erabiltzeko, 1.841.123 euroko zenbatekoan, lehen aipatu neurriak finantzatu ahal izateko.

Zehaztu behar da neurri horiek, guztira, 2.411.447 euroko gastua eragin dutela. Alabaina, unibertsitatearen aurrekontuaren 1. kapituluan (Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak 2020ko abenduaren 23an onetsitako aurrekontua) bazeudenez aurreikusiak 570.324 euro neurri horien ondoriozko atzerapenak ordaintzeko, egin den eskaera bi zenbateko horien arteko aldeari dagokio: 1.841.123 euro.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, 2021eko maiatzaren 26an, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskaeraren aldeko txostena eman zuen, 2021eko ekitaldiko langileen kostuak goititzea baimentzeari eta diruzaintzako atxiki gabeko gerakina erabiltzea baimentzeari dagokionez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoari baimentzea, hark egindako eskaerarekin bat, gastua goititzea 1. kapituluan (langileria gastuak) 2021. urterako, 1.841.123 euroko zenbatekoan, 69.900.455 euroraino.

2. Nafarroako Unibertsitate Publikoari baimentzea, hark egindako eskaerarekin bat, diruzaintzako atxiki gabeko gerakina erabiltzea 2021ean, 1.841.123 euroko zenbatekoan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari, Ekonomia, Plangintza eta Estrategia errektoreordeari eta Gizarte Kontseiluko buruari jakinaraztea, eta igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateko Zerbitzura eta Unibertsitateko Atalera.

Iruñean, 2021eko ekainaren 2an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2109130