142. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

42/2021 FORU DEKRETUA, maiatzaren 26koa, Iraida Salaverri Nieto andrea Hezkuntza Departamentuko Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla zerbitzuetako zuzendariak, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edo hari atxikitako funtzionarioen artetik.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2021eko maiatzaren 26an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Iraida Salaverri Nieto andrea Hezkuntza Departamentuko Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendari izendatzea. Izendapenak Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretua aldatuko duen foru dekretuak indarra hartzen duenetik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Hezkuntza Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 26an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2108618