140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Deialdia, Oteitzako herriguneko etxebizitza eta eraikinen fatxadak birgaitzeko 2021eko dirulaguntzena. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 568088.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/568088).

Lehena.–Onuradunak.

Pertsona fisiko edo juridikoak, dirulaguntza jaso dezaketen jarduketen xedeko ondasunen jabe, jabeen erkidego, maizter edo, jabeak izan gabe, erabiltzaile direnak edo hala direla egiaztatzen dutenak.

Bigarrena.–Xedea.

Oteitzako herriguneko etxebizitza eta eraikinen fatxadak birgaitzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Udalak osoko bilkuran onetsiak. Eskuragarri daude udal bulegoetan eta Oteitzako Udalaren web-orri ofizialean.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdiko gehieneko kopurua, guztira, 20.000 eurokoa da.

Bosgarrena.–Aurkezteko epea.

Berrogei egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oteitzan, 2021eko ekainaren 4an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2109225