140. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lan-kontratu finkodun lanpostu bat oposizio bidez betetzeko

Tokiko Gobernu Batzarraren 2021eko maiatzaren 20ko erabaki baten bidez, deialdi bat egitea onetsi da, Cintruenigoko Udalaren zerbitzura aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat, lan-kontratu finkoduna, oposizio bidez betetzeko eta izangaien zerrenda bat eratzeko, sor litezkeen beharrei erantzutearren.

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat txanda irekiko oposizio bidez betetzea, lan-kontratudun finkoaren araubidean eta lanaldi osoan aritzeko; A35 zenbakia du plantilla organikoan, Cintruenigoko Udalaren plantilla organikoan sartzeari begira.

Lanpostua Cintruenigoko Udalaren 2020ko lan publikoaren eskaintzan dago (2019ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8an).

Halaber, deialdi honen xedea da hautapen-prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin, 8. oinarrian xedatutakoarekin bat, aldi baterako lan kontratazioak egiteko honako zerrenda hauek osatzea:

a) Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.

1.2. Ordainsariak D mailari dagozkion oinarrizkoak izanen dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan (uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta indarrean dagoen araudian zehaztutako moduan, eta Cintruenigoko Udalaren plantilla organikoan ezartzen diren osagarriak jasoko ditu.

1.3. Bi hilabeteko probaldia izanen da, eta bitarte horretan Udalak kontratua deuseztatzen edo desegiten ahalko du, iruditzen bazaio lanpostuaren zereginak ez direla berak nahi bezala bete.

1.4. Dagozkion hautaprobak gaindituta hautatua gertatzen den izangaiaren izendapena eginda, Cintruenigoko Udaleko lan-kontratudun finko bilakatuko da ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio.

1.5. Lanaldi osoko lanpostua izanen da. Lanaldiaren araubidea eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira, eta organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.

1.6. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.2 a) eta b) artikuluan ezarritakoarekin bat, hautaproben emaitzak zerrenda bat osatzeko ere erabiliko dira, aldi baterako kontratazioak egiteko, Cintruenigoko Udalean sortzen diren beharrei erantzute aldera.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda horiek lehentasuna izanen dute zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuak aldi baterako kontratatzeko eratzen den edozein zerrendaren gainetik; beraz, lehendik dagoen zerrendak izaera subsidiarioa izanen du deialdi honen ondorioz eratzen den zerrendari dagokionez, eta gehienez ere bost urteko indarraldia izanen du, hori onesteko ebazpena ematen denetik aurrera.

Deialdiaren apartatu honen bidez egiten diren aldi baterako kontratazioetarako ere bi hilabeteko probaldia ezartzen da, eta epe horretan edozein alderdik deusezten ahalko du kontratua.

1.7. Adibide gisa eta bestelakoak baztertu gabe, honako hauek izanen dira, besteak beste, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostuaren ohiko funtzioak:

Zerbitzu anitzak, loturik daudenak instalazio eta obretako mantentze-lan orokorren brigadaren jarduerekin, eta horiei jarraipena egitea, egokiak izan daitezen haien funtzionamendua, kontserbazioa eta mantentzea.

Igeltserotza lanak, orokorrean, eta mantentze-lanak.

Zerbitzuaren berezko makineria, lanabes eta tresnak maneiatzea, mantentzea eta konpontzea.

Hiri-altzariak paratzea eta haiei dagozkien mantentze-lanak egitea: zutoinak, seinaleak, kale-argiak, bankuak, iturriak eta abar.

Altzariak eta tresnak lekuz aldatu eta paratzea. Agertokiak, hesiak eta beste muntatzea eta desmuntatzea jai eta ekitaldi publikoetan.

Ibilgailuak gidatzea eta obra txiki eta ertainetako makineria maneiatzea.

Uren eta hezeguneen kontrol analitikoak egitea.

Udalaren egoitzetan, eta horietatik kanpo ere, azpiegituraren mantentze- eta konpontze-lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, soldadura, zurgintza, mekanika, garbiketa,zangak ireki eta ixtea eta abar.

Agintzen zaizkion instalazio berriak eta hobekuntzak egitea, betiere bere mailakoak, eta lanean erabiltzen diren ibilgailuen oinarrizko mantentze- eta kontserbazio-lanak egitea.

Agintzen zaion bide garbiketa egitea, horretarako erabiliz Udalak dauzkan baliabideak.

Udalak programatzen dituen festetarako eta kultur ekitaldietarako prestakuntzan eta garbiketan laguntzea, baita Udalak laguntzen edo babesten dituen ekitaldietan ere.

Udaleko gainerako zerbitzuekin lan egitea, hala eskatzen zaionean.

Segurtasun eta higiene arauak betetzea, behar bezala baliatuta lan bakoitzean erabiltzen diren babes ekipo egokiak.

Arduradunari behar bezain garaiz komunikatzea udal azpiegitura, lokal eta ekipamenduetan atzemandako gabeziak, matxurak eta akatsak, eta zerbitzuen hobekuntza bultzatzea eta horretan laguntzea, horretarako ekintza eta aldaketa lagungarriak proposatuz.

Ezagutzea eta aplikatzea lanerako ezarritako arau, prozedura eta zehaztapen guztiak.

Kasuren batean behar izanez gero, egoerara egokitzea, lanorduekin malgutasunez jokatuz, ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak betetzeko.

Udalaren ordenantzak betetzen ote diren kontrolatzea eta begiratzea, eta ikuskapena egitea hirigintza eta ingurumen gaietan, begiratuta ea jasotzen eta betetzen ote den araudia honako hauen gainean: lizentziak eta obrak, eremu publikoaren okupazioa, isurketak eta abar.

Bide eta eremu publikoak egoera onean ote dauden begiratzea, baita udal eraikinak ere, eta proposamenak egitea haien mantentze-lanetarako eta/edo hobekuntzarako.

Edozein eratako udal zerbitzuak ematea, eta hala Alkatetzak nola organo delegatuek bere esku uzten dituen beste edozein zeregin; betiere, bere eskumen, maila eta kategoriaren barrenean.

2.–Izangaien betebeharrak.

2.1. Deialdian onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa. Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bereizita ez badaude. Era berean, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin legez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero. Halaber, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio esparruan sartutako pertsonek badute parte hartzeko eskubidea, herrialde horietan langileen zirkulazio librea aplikagarria bada.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulu hau izatea: DBHko Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Lanbide Heziketa, edo horien baliokide bat; edo, bestela, titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Izangaiek alegatzen badute badituztela eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak, aipatu beharko dute baliokidetasun hori onartzen duen lege edo erregelamenduzko xedapena, edo, bestela, aurkeztu beharko dute Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako ziurtagiria.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia.

f) B motako gidabaimena izatea.

g) Espainiako nazionalitatea ez izanik parte hartu nahi dutenek, aurkeztu beharko dute zinpeko aitorpena edo hitzematea, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

Aurreko apartatuetan eskatutako tituluak agiri bidez egiaztatu beharko dira, deialdian parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztuta.

2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek betebehar horiek frogatu beharko dituzte deialdi honetako 9. oinarrian ezarritako epean eta moduan. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dituzte, eta mantendu beharko dituzte hautapen prozedura bitartean, izendapena egin arte.

3.–Eskaerak.

3.1. Oposizioan aparte hartu ahal izateko eskaera-orriak I. eranskinean jasotzen den ereduaren araberakoak izan beharko dute, eta Cintruenigoko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabidea 39/2015 Legean ezarritako bideetako bat erabiliz aurkeztu nahi bada, 24 orduko epean mezu elektronikoa igorri beharko da igarbayo@cintruenigo.com helbidera, inguruabar horren berri emanez; hori guztia, eraginkortasun administratiboa betetze aldera. Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

b) Bigarren oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia.

c) B motako gidabaimena duela egiaztatzen duen kopia.

Izangaiek helbide elektroniko bat adieraziko dute eskabidean, han jasoko dituzte-eta jakinarazpenak.

3.3. Desgaitasunen bat aitortua duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute ariketak egiteko denboran edo baliabideetan, eskaera-orrian adieraziko dute, aparteko orri batean azalduz nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaituak direla frogatzen duen agiria ere, jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua, organo eskudunak emandakoa.

Denborak eta baliabideak egokitzea eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute, agiri hauetako baten kopiaren bidez:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

3.4. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Cintruenigoko Udaleko alkateak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du, bai eta Cintruenigoko Udalaren gardentasun atarian eta iragarki-taulan ere.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, Cintruenigoko alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cintruenigoko Udalaren gardentasun atarian eta iragarki-taulan argitaratzeko aginduko du.

Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Aztertzen denean hautaketa-prozesua gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta izan ditzaketen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko lehen ariketa, bai eta epaimahaiaren behin betiko osaera, kasua bada. Ondoren, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu bere garaian, Cintruenigoko Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian eta iragarki-taulan.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Oscar Bea Trincado, Cintruenigoko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Joaquín Pérez Celihueta, Cintruenigoko Udaleko zinegotzia.

Epaimahaikidea: Gabriel Ros Hernández, Cintruenigoko Udaleko arkitektoa.

Ordezkoa: Catalina Bernaola Olivares, Corellako Udaleko arkitektoa.

Epaimahaikidea: Javier Sesma Arellano, Corellako Udaleko lantaldeko arduraduna.

Ordezkoa: Joaquín Catalán Rico, Corellako Udaleko telekomunikazio arduraduna.

Epaimahaikidea: Jorge Chivite Ayala, Cintruenigoko Udaleko lantaldeko arduraduna.

Ordezkoa: Miguel Ángel Garbayo Mateo, Cintruenigoko Udaleko lantaldearen alorreko arduraduna.

Epaimahaikide idazkaria: Ana Celia Barbarin Jiménez, Cintruenigoko Udaleko idazkaria, langilen ordezkari gisa.

Ordezkoa: Francisco Javier Iturria Jiménez, Cintruenigoko Udaleko funtzionarioa, langileen ordezkari gisa.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da, eta eraketak eta jardunak balioa izan dezaten gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da, eta bertan egotea epaimahaiburua eta idazkaria, edo haien ordezkoak.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdien oinarriak interpretatu eta aplikatzeko garaian sortzen diren arazoak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake probaren batean nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

5.5. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, epaimahaikideek berek uko egiteko edo haiek errekusatzeko legez ezarritako arrazoiengatik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da aldaketa hori.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oinarri hauetan adierazitakoaren arabera eginen da oposizioa.

Oposizioa 2021eko irailean hasiko da.

6.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein egunetan hasiko den oposizioa. Ondotik, epaimahaiak behar den garaian emanen ditu argitara gainerako proben iragarkiak, Cintruenigoko Udalaren gardentasun atarian eta iragarki-taulan.

6.3. Oposizio-lehiaketako gehieneko balorazioa 100 puntu izanen da; haietarik, 40 puntu ariketa teorikoari dagozkio eta 60 puntu ariketa praktikoari.

7.–Oposizioaldia.

7.1. Probak egun berean eta bata bestearen jarraian, edo egun desberdinetan eginen dira, aurkeztu den izangai-kopuruaren arabera betiere. Epaimahaiak probei ekin aurretik zehaztuko du zenbatekoa izanen den ariketa teorikoaren eta praktikoaren iraupena.

Probak egiteko eguna, ordua eta tokia proba hasi baino gutxienez 48 ordu lehenago emanen dira aditzera Cintruenigoko Udalaren informazio-taulan eta gardentasun atarian.

7.2. Probetan iruzurra egiten bada, edozein delarik ere, izangaia berehalakoan kanporatuko da, abia litezkeen jarduketa penalak ukatu gabe.

7.3. Oposizioan 100 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta honako ariketa hauek izanen ditu:

Lehen ariketa: teorikoa (baztertzailea). Proba honetan aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko zaio, idatziz, epaimahaiak ezarritako denbora tartean, eta erantzun zuzena bakarra izanen da. Galderak deialdiko II. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak izanen dira.

Parte honetan, 40 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez ere, eta erantzun okerrek puntuak kenduko dituzte. Proba gainditzeko, ezarritako gehieneko puntuazioaren %50 lortu behar da gutxienez (20 puntu). 20 puntu lortzen ez dituztenek ezin izanen dute hurrengo proba egin.

Lehenbiziko proban puntu gehien lortu dituzten lehen 20 lagunek bakarrik eginen dute bigarren proba.

Lehenbiziko ariketan sailkatu diren azkenekoen artean berdinketarik izanez gero, 25 izanen da bigarren proba eginen duten izangai kopurua, baldin eta 20. izangaiaren puntuazioa lortu badute. Gainerako izangaiak, baztertu eginen dira.

Proba hau egiteko ezin da inolako testurik erabili, ezta kalkulagailurik, telefonorik edo bestelako materialik ere, ez bada bolaluma urdina edo beltza eta 2 zenbakidun arkatza.

Bigarren ariketa: praktikoa. Lanpostuarekin zerikusia duen proba praktiko bat egin beharko da, II. eranskineko zerrendan ageri diren gaiei buruzkoa. Ariketa honetan gehienez ere 60 puntu lortzen ahal dira, eta ariketa bakoitzaren balorazio proportzionala eginen da, alegia, 60 puntu horiek zati egin beharreko proba kopurua eginen da. Proba gaindituko dute, proba praktiko guztiak banan-banan gainditu eta guztira ezarritako gehieneko puntuazioaren %50 (30 puntu) gutxienez lortzen duten izangaiek.

Epaimahaiak zehaztuko du ariketa honetako probak eginen diren egun bakarrean edo gehiagotan, baita zenbat denbora iraunen duten ere, betiere haien edukiaren arabera.

7.4. Gutun-azal itxien sistema erabiliko da ariketa horretan. Ariketa guztiak zuzendu ondoren, epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian argitaratuko ditu oposizioko ariketa bakoitzaren behin-behineko emaitzak, eta horiekin batera plikak irekitzeko eguna eta ordua zehaztuko ditu.

Behin-behineko kalifikazio horien kontra, izangaiek alegazioak egin ditzakete hiru egun naturaleko epean, Cintruenigoko Udalaren Erregistro Orokorrean. Alegazioak ebatzita, behin betiko zerrendak emanen ditu argitara gardentasun atarian eta Udalaren iragarki-taulan.

7.5. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek agertu beharko dute aldean dutela Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat. Oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak edo aipatu dokumentuetako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

7.6. Parte-hartzaileen artean berdinketarik gertatuz gero, epaimahaiak ebatziko du, kontuan izanik probaren bigarren zatian, proba praktikoan alegia, zein den puntuaziorik handiena. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, lehen proban puntu gehien lortu duenaren alde ebatziko da. Hala ere, berdinketak jarraitzen badu, zozketa bakar baten bidez erabakiko da, zeina kalifikazio epaimahaiak eginen baitu.

Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendetan sartuko dira bi probak gainditu arren lanposturik eskuratu ez duten izangai guztiak, bai eta proba teorikoa gainditu dutenak ere.

7.7. Proba guztien puntuazioaren batura EHUN PUNTU (100) izanen da.

7.8. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat jarriko dira bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak, eskabidean azaldutakoaren arabera.

8.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

8.1. Probak gainditu dituztenen zerrenda.

8.1.1. Izangaien kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan eta - gardentasun atarian jarriko du gaindituen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, loteslea izanen baita, eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio Tokiko Gobernu Batzordeari.

Proposamen hori Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Zerrenda horiekin batera, 1.6 oinarrian aipatzen diren zerrendak eratuko dira, zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuan egiten ahal diren aldi baterako kontratazioetarako.

8.1.2. Kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Cintruenigoko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez:

a) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeenik. Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

b) Zinpeko edo zinezko deklarazio bat, adierazteko ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

c) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

d) Kasua bada, deialdi honetako 2.1.g puntuan ezarritakoa betetzen duela egiaztatzen duten agiriak.

e) Europar Batasunetik kanpokoko herrialderen batekoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.

8.1.3. Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaiak ez baditu dokumentu horiek aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetuko dira, galarazi gabe hasierako eskabidean gezurra esateagatik egozten ahal zaizkion erantzukizunak.

Arestiko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, 8.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aitzineko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

9.–Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Hautapen prozesua amaitu ondoren, eta gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiak 8.1.2 oinarrian aipatzen diren agiriak ekarri ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak Cintruenigoko Udaleko lan-kontratudun finko izendatzea ebatziko du, deialdi honen xede den lanpostuan ari dadin.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu Cintruenigoko Udaleko funtzionario izateko. Kasu horretan, deialdiko 8.1.3 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

10.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda.

10.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien honako zerrenda hauek sortuko dira, hautapen-prozesuan parte hartu ondotik lanpostua lortu ez duten izangaiekin:

a) Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.

Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen zerrenda eta Cintruenigoko Udalean kontratatzeko izangaien zerrenda.

Epaimahaiak espedientea igorrita, Tokiko Gobernu Batzarrak proba gaindituta ere lanposturik eskuratu ez duten izangaien zerrenda eta lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda onetsiko ditu, eta Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian argitaratuko.

Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren hurrenkera: oposizioa gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako lehenbiziko ariketan lortutako puntuazioaren arabera. Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, aplikatuko dira deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek frogatu beharko dituzte oinarri honetan adierazten den bezala.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek soilik ekarri beharko dituzte 2. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela frogatzeko ziurtagiriak, kontratua gauzatzen denean ekarri ere, jatorrizkoak edo kopia behar bezala konpultsatuak aurkeztuz.

Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiak, deusetan ukatu gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.

Zerrenden indarraldia: 5 urte, eratzen diren egunetik hasita.

Hala ere, aurrerago beste zerrenda batzuk eratuz gero, berrikiago onetsitako zerrendetako izangaiek izanen dute kontratatzeko lehentasuna, zaharragoen aurretik.

10.2. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da zer dagoen ezarrita desgaitasuna dutenek enplegu publikoa eskuratzeaz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, zeina onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez. Egin behar diren zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatzen duten agiriak egiaztatzea Cintruenigoko Udalari dagokio.

10.3. Dei egiteko sistemak. Arau orokorrak.

Langileak kontratatzeko beharrak betetzeko, izangaiei banakako deiak eginen zaizkie, kasuan kasuko zerrendako izangaien hurrenkeraren arabera.

Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen eman beharko dute (harremanetarako beste telefono batzuk ere eman ditzakete), baita helbide elektroniko bat ere. Informazio hori etengabe eguneratua eduki behar dute.

10.4. Lanpostu baterako aldi baterako kontratazioa egin behar denean, une horretan zerrendako lehenbiziko lekuan dagoen izangaiari deituko zaio. Izangai bakoitza lokalizatzeko bi saiakera eginen dira telefonoz bi lanegun jarraitutan, eta dei horien frogak jasoko dira; alegia, eguna, ordua eta inguruabarrak. Telefonozko harremana izateko lehenbiziko saiakerarekin batera, mezu elektroniko bat bidaliko da izangaiak emandako helbide elektronikora. Mezu elektroniko hori bidaltzen denetik egun bateko epean erantzunik lortzen ez bada, eta telefonoz hitz egiterik ere ez bada, zerrendako hurrengoari deituko zaio.

Izangai batekin harremanetan jarri eta, kontrataziorako eskaintza bat eginik, izangaiak erantzuten ez badu edo uko egiten badio, zerrendako azkeneko postura igaroko da, salbu frogatzen badu arrazoi justifikatuengatik uko egiteko kasu batean dagoela, 10.5 apartatuan xedatutakoari jarraikiz.

Telefonoz bi saiaketa eginda izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan duen lehentasunari eutsiko dio eta zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.

Egin diren lehenbiziko bi lan eskaintzetan ezin izan bada harekin harremanetan jarri zerrendako azken tokira pasako da.

Izendapena eginda, toki entitate eskatzaileak aldi baterako kontratatuko du proposaturiko izangaia.

Aldi berean kontratu bat baino gehiago egiten bada, lehen tokian dagoen pertsonari aukera eman beharko zaio haietako edozein aukeratzeko.

Dagokien deialdiaren ondorioz kontratua onartzen dutenei ez zaie zerrenda bereko bertze lanposturik eskainiko kontratuak indarra duen bitartean, salbu eta eskaintza berria sei hilabete edo gehiagoko kontratu bati edo bitarte baterako kontratu bati dagokionean.

10.5. Honako hauek onartuko dira eskainitako lanpostua kontratatzeari uko egiteko arrazoi justifikatu gisa eta, beraz, ez dute izangaiaren lehentasun ordena aldatuko aldi baterako kontratazioko izangaien zerrendetan:

a) Aldi baterako ezintasuna.

b) Amatasun edo aitatasun baimena.

c) Hiru urtez azpiko haurra zaintzea, edo hiru urtez azpiko adingabea harrera iraunkorrean edo adoptatua izatea.

d) Zaindu behar izatea bigarren mailara arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena adina, istripua edo eritasuna dela kausa.

e) Apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legearen arabera, ezkondu edo pareko egoeran (bikote egonkorra) sartu berria izatea, eskainitako administrazio-kontratuaren hasierako eguna ezkontza ospatu edo bikotea eratu ondoko hamabost egun naturalen barnean sartzen bada.

f) Kontratazioren bat indarrean izatea, izan administrazio araubidekoa edo lan araubidekoa.

g) Desgaitasunen bat behar bezala aitortua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren berariazko ezaugarriekin.

Aipatu egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izanen dute, errefusatu duten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, agiri bidez eta fede emanez justifikatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

Baldin kontratazio eskaintzari uko egiteko arrazoi justifikatua frogatzen duen dokumentazioa ez bada aurkezten epe barrenean, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

Uko egiteko arrazoi justifikatua dagoenean, idatziz adierazi beharko dute berriz prest daudela lanean jarduteko, uko egitea ekarri zuen egoera bukatzen den egunetik hasita. Jakinarazpen hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

10.6. Izangaiak honako kasuetan geratuko dira deia ekarri duen zerrendatik kanpo:

a) Kontratazio eskaintza onartu eta gero, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoi batengatik.

b) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu horren arrazoia baldin bada beste kontratu bat sinatu dela beste entitate publiko edo pribatu batekin. Agiri bidez eta modu fede-emailean frogatu beharko da hori, ukoaren formalizaziotik 7 egun naturaleko epean. Kasu horretan, izangaia zerrendako azkeneko tokira igaroko da.

c) Lanpostua bertan behera uztea.

d) Probaldia ez gainditzea. Langile batek legez ezarritako probaldia gainditzen ez badu (2 hilabete), edo diziplina-espediente bat dela-eta kontratua iraungitzen bazaio, dagoen zerrenda guztietatik behin betiko baztertuko da.

e) Urtebeteko epean izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, hark emandako telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez kontratatzeko deiak behin eta berriz eginda ere.

10.7. Eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak hautapen prozesutik baztertuko dira, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, eta galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.

11.–Datu pertsonalen babesa.

Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluarekin (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra edo DBEO), izangaiei honako hau jakinarazten zaie:

–Izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Cintruenigoko Udala da.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

–Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua: kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo berak eskatuta, beharrezkoa baita kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, eta DBEOren 6.1.c) artikulua: behar den tratamendua, nahitaezkoa dena tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa zaion legezko betebehar bat betetzeko.

–Datuak zein helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

Datuen komunikazioa eginen da legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo gardentasun atariaren bitartez, non informazio gehiago baitago eskura.

Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtsoetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Epaimahaiak ematen dituen egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Cintruenigon, 2021eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

I. ERANSKINA

Hautapen prozesuan onartua izateko eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–Aritmetikako eta geometriako oinarrizko erregelak.

2. gaia.–Idazketako eta ortografiako oinarrizko erregelak.

3. gaia.–Laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauen eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauen oinarrizko ezagutzak. Segurtasuna, makineria eta erremintak erabiltzean.

4. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze makineriaren oinarrizko maneiua.

5. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Erremintak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea, enkofratuak eta murruak zutitzea.

6. gaia.–Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak.

7. gaia.–Oinarrizko argi zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak. Argiteria publikoa.

8. gaia–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen gaineko mantentze lana: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuitua betetzea eta airez purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai bereziak.

9. gaia.–Elektrizitateko eta iturgintzako eskemen ezagutza.

10. gaia.–Mekanika. Udal makineria, ibilgailuak, lanabesak eta tresnak maneiatzea, mantentzea eta konpontzea. Biltegiko kontrola.

11. gaia.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze lanak. Pintura.

12. gaia.–Lorezaintzako oinarrizko ezagutzak (erremintak, inausketa, fitosanitarioen erabilera, sastrakak kentzeko makinaren maneiua, ureztatzeko sistemak).

13. gaia.–Zurgintzako oinarrizko lanak: ate-leihoak doitzea, sarrailak, sarraila-zilindroak, pertsianak eta abar.

14. gaia.–Cintruenigoko Udalaren geografiari eta administrazioari buruzko oinarrizko ezagutzak: ibaiak, paraje eta alderdi nagusiak, biztanleria, eraikinak eta abar.

15. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.

Iragarkiaren kodea: L2109203