14. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Udalaren egoitza elektronikoa sortzea

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearekin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearekin bat, eta herritarrei gure entitatearekin harremanetan jartzeko komunikazio-sistema telematiko bat emateko xedez,

542/2020 Ebazpenaren bidez, EBATZI DUT:

1. Indarrik gabe uztea 2010eko abenduaren 7an Alkateak emandako 464/2010 Ebazpena.

2. Lesakako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.lesaka.net/eu/ helbide elektronikoan. Internet domeinua Lesakako Udalaren jabetzakoa da, eta Lesakako Udala da egoitzaren titularra.

3. Egoitza elektronikoa ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina sartuko da indarrean.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea.

5. Udal-arlo guztiei jakinaraztea, eta argitaratzea Lesakako Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den egun beretik.

6. Egoitza elektronikoaren zuzendaritza eta koordinazioa Lesakako Udalaren idazkaritza nagusiari ematea.

Lesakan, 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2015979