138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

20/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez “Talentu Artistikoa Sustatzeko 2021eko Saria” ematen baitzaio Martxel Rodríguez Etxabide jaunari.

Kultura eta Kiroleko kontseilariaren martxoaren 29ko 9/2021 Foru Aginduaren bidez, Talentu Artistikoa Sustatzeko Sariaren 2021eko deialdia egin zen. Sari horrek helburu du gazte ekintzaileen ekimena bultzatzea eta babestea artearen eta kulturaren arloan, bai eta gazteentzat eredugarri izatea, eta laguntzea Nafarroan sortzen ari den talentua ikusarazten eta profesionalizatzen.

Aurkeztu diren hautagaitzak aztertu eta horiek deialdiko oinarrien arabera baloratu ondoren, epaimahaiak erabaki du Martxel Rodríguez Etxabide jauna proposatzea “Talentu Artistikoa Sustatzeko 2021eko Saria” eman dakion.

Martxel Rodríguez Etxabide hautatzeko, epaimahaiak honako hauek hartu ditu kontuan: haren prestakuntza sendoa eta ibilbidea Espainian eta Europan erreferente diren dantza konpainietan, baita haren gaitasuna ere, gaztea zenetik bagaje hori Nafarroako sormen komunitateari aplikatzeko; haren lana periferiatik nabarmentzea, bertako ikuspegia sustatzen dituzten kodeak aplikatuz; sarean lan egitearen aldeko apustua, nabarmentzekoa baita dantza garaikidea beste diziplina artistiko batzuekin bateratzea.

Horretaz gain, baloratu da nolako lana egin duen etengabe publiko berriak bereganatzeko dantza garaikiderako, bitartekaritza estrategien bidez, zeinetatik gazteak ardatz izan dituztenak nabarmentzen baitira, hau da, gazteengandik gazteentzat direnak, eta, halaber, zenbat ekintza egin dituen sormenaren, ikerketaren eta produkzio artistikoaren arloetan.

Horregatik guztiagatik, epaimahaiaren proposamena ikusirik, bidezko da “Talentu Artistikoa Sustatzeko 2021eko Saria” Martxel Rodríguez Etxabide jaunari ematea.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Martxel Rodríguez Etxabide jaunari ematea “Talentu Artistikoa Sustatzeko 2021eko Saria”.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Martxel Rodríguez Etxabide jaunari jakinaraztea.

Iruñean, 2021eko ekainaren 2an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2109145