138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUDAIRI

Erabilera publikoko bideen aprobetxamendua eta erabilera arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Zudairiko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko ekainaren 1ean egindako bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batean onetsi zuen Erabilera publikoko bideen aprobetxamendua eta erabilera arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zudairin, 2021eko ekainaren 2an.–Kontzejuko burua, Diego Iriarte Oses.

Iragarkiaren kodea: L2109108