138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Muruzabalgo Udalak, 2021eko maiatzaren 26an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen 1/2021 aurrekontu-aldaketa, aparteko kredituari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan eta egoitza elektronikoan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraituz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa). Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Muruzabalen, 2020ko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2108849