138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Ordenantza, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga ordainaraztea. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2021eko maiatzaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, zenbait erabaki hartu zituen, ondotik ematen direnak. Hona hemen zer dioen xedapen zatiak:

“Lehenbizikoa.–Etxebizitza hutsen zentsu bat egitea eta mantentzea Murillo el Frutoko Udalean.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea etxebizitza hutsen gaineko zergaren ordainarazpena, zeina jasoa baitago martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 184. artikuluan (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako toki ogasunak), behin Etxebizitzako zuzendari nagusiak eman ondoren apirilaren 13ko 611/2021 Ebazpena, urte honetarako eta hurrengoetarako.

Hirugarrena.–Aipatutako zergarako, %0,375ko karga-tasa onestea lehenbiziko urterako, %0,75koa bigarren urterako eta %1,5koa hirugarrenerako eta hurrengoetarako.

Laugarrena.–Abenduan egitea aipatutako zergaren likidazioa, eta orduan pasatzea kobrantza, eta hilabeteko epea ematea borondatez ordaintzeko, aurtengo; eta hurrengo urteetarako, bi seihilekotan egitea likidazioa eta pasatzea kobrantza, bat eginez lurraren kontribuzioarekin.

Bosgarrena.–Erabaki honen berri ematea Nafarroako Gobernuaren Programen Hedapenerako eta Ikuskapenerako Zerbitzuari eta Divarian Propiedad SAri.

Seigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluei (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako toki ogasunak) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako toki administrazioa).

Hasiera batez onesteko erabakia 30 egun baliodunean egonen da ikusgai Idazkaritzan eta iragarki-taulan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa nahiz oharrak.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da baldin eta aurreko paragrafoan xedaturiko epean ez bada aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik.

Murillo el Fruton, 2021eko maiatzaren 31n.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2108931