138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2021eko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2021eko martxoaren 31n egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aurrekontuan 1/2021 aldaketa egiteko espedientea (aparteko kreditua da, Leozko eraikin bat botatzeko eta hondakinak ateratzeko) eta 2/2021 aldaketa egiteko espedientea (aparteko kreditua da, “Nafarroa, zinemaren lurraldea” film laburren lehiaketan parte hartzeko; 2021eko uztailetik abendura bitarte eginen da).

Iragarkia argitaratu zen 2021eko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 4koan, eta harekin ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko aldia. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Hamabost eguneko epea iragan da, hain zuzen ere martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak ezartzen duena, lege beraren 202.1 artikuluarekin lotuta (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), eta epe horretan inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik egin; hala, aipatutako aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

1/2021 ALDAKETA

Aparteko kreditua

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 1510 21200

Leozko higiezina botatzea eta hondakinak ateratzea

3.100,00 euro

GASTUAK, GUZTIRA

3.100,00 euro

FINANTZAKETA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 87000

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

3.100,00 euro

FINANTZAKETA, GUZTIRA

3.100,00 euro

2/2021 ALDAKETA

Aparteko kreditua

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 4320 48200

Nafarroa, zinemaren lurraldea

2.360,00 euro

GASTUAK, GUZTIRA

2.360,00 euro

FINANTZAKETA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 87000

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

2.360,00 euro

FINANTZAKETA, GUZTIRA

2.360,00 euro

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Leozko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, zuzendua zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2021eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2108781