2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
3/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Funesko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 3/2021 aurrekontu-aldaketa.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Funesen, 2021eko ekainaren 1ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2108924