138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa, Zubiriko 27. poligonoko 364. lurzatian. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Zubiriko 27. poligonoko 364. lurzatiari dagokion xehetasun-azterketa, Ángel M.ª Elía Belzak sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin.

Esteribarren, 2021eko ekainaren 2an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2109174