138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldaketa, Ezkontza zibilak egiteko tasa arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Ezkontza zibilak egiteko tasa arautzen duen udal ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkezteko, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Esteribarren, 2021eko ekainaren 2an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2109133