138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Ehiza-barruti publikoa eratzeko proiektua

Corellako Udalak ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua sustatu du, aplikatuz abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea (Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko Foru Legea). Hala argitaratzen da, eta adierazten ezen espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten berariaz uko egiteko lurrak barruti horretan sartzeari. Jabeek berariaz uko egin ezean, ulertuko da isilbidezko baimena ematen dutela beren jabetza pribatuko lurrak barrutian sartzeko.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Corella.

Corellan, 2021eko maiatzaren 28an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2108839