138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salaren aginduz eta Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan xedatutakoarekin bat, Udal honen osoko bilkurari dagokio udalerriko bake epailearen ordezko izendatzeko pertsona hautatzea.

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa izan eta legezko baldintzak betetzen dituztenek eskaera aurkez dezaten, idatziz, Zizur Zendeako Udalari zuzendua (Santa María k.,1., Gazolatz).

Eskaerarik aurkeztu ezean, Udalbatzak nahi duena hautatuko du, osoko bilkuran.

Gazolatzen, 2021eko ekainaren 8an.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2109304