138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

18/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 18. aldaketa egitea Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean, kreditu-gehigarria gaitzeko aurrekontuko hiru partidatan.

Aldaketaren espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Caparroson, 2021eko maiatzaren 31n.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2108888