138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

18. ordenantza fiskaleko prezio publikoak 2021erako.
Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2021eko martxoaren 2an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 18. ordenantza fiskaleko prezio publikoak aldatzea (argitaratu zen 2021eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2021eko apirilaren 19an).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko testua argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa, eta aldatu egin zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Berriobeitin, 2021eko ekainaren 1ean.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

18. ORDENANTZA

Bidaietarako eta kultura jardueretarako kuotak

II. epigrafea.–Bidaia eta kultura jardueren kuotak.

Haurren sarrerak (5 urtetik beheitikoak): Aurretiazkoa: 5,00 euro. Txarteldegian: 6,00 euro.

Helduen sarrerak: Aurretiazkoa: 7,00 euro. Txarteldegian: 8,00 euro.

Zendearen Eguneko bazkaria: Haurrak: 10,00 euro. Helduak: 18,00 euro.

Erretiratuen bidaia: 22,00 euro.

Bidaiak eta txangoak gazteekin: 12 euro/eguna.

III. epigrafea.–Helduendako kirol eta kultura ikastaroak - Arrunta, gazteak eta erretirodunak.

Ordu bat astean: Arrunta: 83 euro. Gazteak eta erretirodunak: 42 euro.

1,5 ordu astean: Arrunta: 125 euro. Gazteak eta erretirodunak: 63 euro.

2 ordu astean: Arrunta: 167 euro. Gazteak eta erretirodunak: 84 euro.

IV. epigrafea.–Haur eta gazteentzako jarduerak.

Ordu bat astean: 34 euro.

Astean ordu eta erdi eta 2 ordu bitarte: 67 euro.

Gazteen kanpamentua: 85 euro.

Aste Santuko hiri-kanpamentua haurrentzat: 24 euro.

Udako hiri-kanpamentua haurrentzat: 56 euro.

Eguberrietako hiri-kanpamentua haurrentzat: 45 euro.

Iragarkiaren kodea: L2108928