138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea Xabierko gaztelua kalea zolatzeko obrarako. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea Xabierko gaztelua kalea zolatzeko obrak egiteko.

Erabaki hori jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia argitaratuta Udal honen iragarki-taulan eta 2021eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 11n, eta banan-banan jakinarazi zitzaien ukituei. Epe horretan hiru alegazio aurkeztu ziren.

Azagrako Udalak, 2021eko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, aho batez hartu zuen alegazioak ebazteko eta aipatu kontribuzio bereziak ezartzea eta arautzea behin betiko onesteko erabakia; jarraian ematen da haren xedapen zatia:

1. Alegazioak ebaztea espedientean jasota dagoen txostenean biltzen diren arrazoiak kontuan hartuta, eta ukitu bakoitzari horren berri ematea, gisa honetara:

• Xabierko gaztelua kaleko 2., 4., 6. eta 8. zenbakietako jabeen erkidegoak aurkeztutako alegazioari dagokionez: Aintzat hartzea ezartzeko erabakian eta espedientean sartutako txostenean jasotzen diren lurzatien koordinazioari buruzko gaiak, zehaztea zein izanen den aplikagarria den BEZ mota, eta etxebizitzen eta lokalen titularrak izatea jabeen erkidegoko titularraren ordezkoak; eta ezestea gainerakoak.

• Juan Jesús Losantos Jimenezek aurkeztutako alegazioei dagokienez: alegazioak ezetsi egin dira.

2. Behin betiko onestea Xabierko gaztelua kaleko obrarako kontribuzio bereziak ezartzeko eta arautzeko erabakia, ukitutakoek emandako informazioa kontuan hartuta eguneratutako zergadunen zerrendarekin batera.

3. Ukitutakoei jakinaraztea zergadunen zerrenda eta bakoitzari dagozkion kuotak.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea onetsitako kontribuzio bereziak ezartzeko arauak

5. Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Eta kontribuzio bereziaren arauketaren onespenaren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

Kontribuzio berezien espedientera sartzeko esteka:

https://azagra.sedelectronica.es/transparency/d2668a0e-bf55-4ced-84d1-76741ded8edb/

Azagran, 2021eko maiatzaren 28an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2108967