138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

43/2021 FORU DEKRETUA, ekainaren 2koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrei buruz eta lanpostu baten moldaketari buruz planteatu dituzten aldaketak jaso dira. Aldaketa hauek ez dute kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko ekainaren 2an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 34471 zenbakia duena.

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

–Ingeles Filologiako lizentziadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 35471 zenbakia duena.

–Liburutegiko arduradunak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, C mailakoa, destinoa Los Arcosko Liburutegian duena, eta plantilla organikoan 32074 zenbakia.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

–Erdi mailako tituludunak (estatistikariak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 39457 zenbakia duena.

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11213 zenbakia duena.

–Liburutegiko arduradunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Los Arcosco Liburutegian duena, eta plantilla organikoan 11214 zenbakia.

2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Bat.–Ondotik aipatzen diren lanpostuak sortzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia

–Industria ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11215 zenbakia duena.

Bi.–Aurreko atalean sortutako lanpostua indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluan egiturazko lanpostu horiek finantzatzeko aurreikusi diren partiden kargura finantzatuko da.

3. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, burutza batzuei esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza horiek merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete beharko dituzten berariazko betebeharrak:

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoa

Laguntzako Unitate Teknikoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 7420.

Berariazko betebeharrak:

–Maila: A, B edo C.

–Sexu delituen ziurtagiria.

Ikerkuntza Unitate Teknikoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 7421.

Berariazko betebeharrak:

–Maila: A, B edo C.

–Sexu delituen ziurtagiria.

Prestakuntzako Unitate Teknikoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 7422.

Berariazko betebeharrak:

–Maila: A, B edo C.

–Sexu delituen ziurtagiria.

‘‘Larrabide Estadioa’’ Kirol Teknifikazioaren Zentroko burutza.

Lanpostu zenbakia: 7210.

Berariazko betebeharrak:

–Maila: A, B edo C.

–Sexu delituen ziurtagiria.

4. artikulua. Lanpostu bat moldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

Erdi mailako teknikari (estatistikaria) lanpostu bat moldatzen da, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 39096 zenbakia duena, aurrerantzean erdi mailako tituludun (estatistikaria) lanpostua izan dadin.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko ekainaren 2an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2109126