138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

Kontzejuaren ordenantza, hilerria arautzen duena. Hasierako onespena

Artikako Kontzejuak, 2021eko ekainaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Artikako Kontzejuaren hilerria arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkezteko, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Artikan, 2021eko ekainaren 3an.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2109132