138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

2021eko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Artikako Kontzejuko Batzarrak, 2021eko ekainaren 2an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontuko 1. eta 2. aldaketak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Artikan, 2021eko ekainaren 3an.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2109111