138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

40/2021 FORU DEKRETUA, maiatzaren 26koa, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretua aldatzen duena.

Nafarroako Gobernuak eta EH-BILDU NAFARROA parlamentu taldeak Nafarroako 2021eko Aurrekontu Orokorren proiektuari buruz sinatutako aurrekontu-konpromisoen akordioak, hirugarren.3 puntuan, 0-3 zikloari buruz ari dela, ezartzen du Nafarroako Gobernuak hitz ematen duela Hezkuntza Departamentuaren barruan zerbitzu bat sortuko duela inplikaturik dauden eragile guztiekin departamentuarteko lana sustatzeko, helburu hauekin: Eskubide Sozialetako Departamentuaren izenean diren haur eskolak 2021-2022 ikasturtean Hezkuntza Departamentuaren menpe egotera igarotzeko prozesua aztertzea, egiturari, langileriari, jantokiari eta abarrei buruz egin behar diren urratsak eta arau aldaketak antolatzea eta prozesu horren egutegia finkatzea.

Horrenbestez, konpromiso hori betetzeko, beharrezkoa da Haur Eskolen Zerbitzu berri bat sortzea Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari atxikita, aurreko paragrafoan azaldutako jarduketak sustatu eta antolatu ahal izan ditzan.

Bestalde, Hezkuntza Departamentuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuak akordio bat sinatu dute prestakuntza ziurtagarriaren, gaitasunen akreditazioaren eta erreferentzia nazionaleko zentroen gaineko eskumenak eskualdatzeko.

Eskumen eskualdaketa horrek berekin dakar Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren eginkizun eta eskudantzia batzuk aldatu beharra. Era berean, komenigarritzat jo da zuzendaritza nagusi hori berrantolatzea, egungo zerbitzu eta atalen izenak aldatzeko eta eskumenen banaketa hobeki doitzeko egungo errealitateari.

Azkenik, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuari atxikitako Ikastetxeetako Informazio Sistemen Bulegoaren eginkizunetako bat da Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren informazio sistema nuklearretatik biren bizi ziklo osoa kudeatzea (EDUCA eta EcoEduca), eta, hori dela eta, bulego horrek dimentsio handia du eta erantzukizun eta lan karga handia hartzen du bere gain. Goian azaldutako eskumenak Hezkuntza Departamentura igarotzeak eragin handia izanen du unitate horretan, eta informazio sistemak garatu beharra ekarriko du.

Horregatik guztiagatik, bulego hori atal bihurtuko da, hain zuzen, Ikastetxeetako Informazio Sistemen Arkitekturaren eta Garapenaren Atala, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuari atxikita.

Hori guztia dela eta, foru dekretu honen xedea da urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretua aldatzea, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2021eko maiatzaren hogeita seian egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretua aldatzea.

Aldatzen da urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretua, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena, honela:

Bat.–II. kapitulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“II. KAPITULUA

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumen materialen esparrua eta egitura

8. artikulua. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu irakaskuntza hauetan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta hizkuntzen, artearen, kirolaren eta helduen hezkuntzaren arlokoak; zehazki, honako hauek:

–Ikasketa horiek planifikatu, programatu eta kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

–Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren arloko jarduketak prestatu eta gauzatzea eta haien jarraipena egitea, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

–Behar diren jarduketak programatu eta gauzatzea ematen den hezkuntza zerbitzua eraginkorra eta kalitatezkoa izan dadin.

–Legeak eta erregelamenduak egiteko ekimenak aztertzea eta Hezkuntzako kontseilariari proposatzea, aipatu diren irakaskuntza guztien arloan Foru Komunitateak dituen eskumenen esparruan.

–Irakaskuntzak curriculum bidez garatzea, curriculum materialak eta irakasleei beren eginkizunak betetzen laguntzeko beste dokumentu batzuk prestatu eta banatzea, eta arlo horretako berrikuntzak eta saiakuntzak diseinatu eta garatzea.

–Berdintasun prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

–Kalitate prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

–Bai hezkuntza sistemaren bai Administrazioaren esku-hartzearen kalitate mailak hobetzea.

–Hezkuntza maila batzuen eta besteen kalitatea sustatu eta ebaluatzea, sistemen, kalitate prozesuen eta kalitatea ziurtatu, ebaluatu eta kontrolatzeko metodoen definizioa eta ezarpena bultzatuz.

–Haur Hezkuntzako lehen zikloaren eta landa eskolen gainekoak.

–Irakasleen prestakuntzarako programak eta proposamenak prestatzea eta gauzatzea.

–Bertako hizkuntzak, gaztelania eta euskara, eta atzerrikoak irakasteko programazioa, zuzendaritza nagusi honen kudeaketa esparruan.

–Eskola eta lanbide orientazioa programatzea.

–Ikasleen inklusioa lagunduko duten programak prestatu eta garatzea, aniztasunari erantzuna emanez.

–Ekitatea - berdintasuna laguntzen duten programak garatzea eta ebaluatzea.

–Helduen Hezkuntza programatu eta kudeatzea.

–Departamentuari esleitu zaion hezkuntza arloko ikuskatzailetza.

–Hezkuntzako teknologiak sustatu eta ezartzea eta Hezkuntzako IKT azpiegiturak hobetzea.

–Informazio sistemak garatzea, kudeatzea, mantentzea eta bilakatzea, erantzuna emateko Hezkuntza Departamentuaren premiei.

–Indarra duten xedapenek Hezkuntza Departamentuari esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen esparruan.

9. artikulua. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egituran zerbitzu hauek daude:

a) Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzua.

b) Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua.

c) Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetzaren Zerbitzua.

d) Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzua.

e) Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzua.

f) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.

g) Haur Eskolen Zerbitzua.

2. ATALA

Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzua

10. artikulua. Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuaren eginkizunak.

Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea.

–Ikasketen eta antolaketaren gaineko araudia prestatu eta proposatzea.

–Estatuko zein autonomia erkidegoetako hezkuntza administrazioek onesten duten araudia erregistratu, katalogatu eta artxibatzea.

–Titulu akademikoak emateko eta ikasketak baliozkotzeko proposamenak tramitatu eta ebaztea.

–Ikasketa ziurtagiriak ematea eta tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

–Eskola irakaskuntzetako maila, etapa eta modalitate guztietako curriculum edukiak prestatu eta eguneratzea.

–Helduen hezkuntza planifikatu eta garatzea.

–Kalitate prozesuak eta etengabeko hobekuntza prozesuak emeki-emeki ezartzea departamentu honen menpeko ikastetxe publikoek bikaintasuna lor dezaten.

–Eskola erakundeetarako egokia den kalitate-egiaztapena garatzea.

–Kalitate sistemak emeki-emeki ezartzea departamentu honetako kudeaketa sistemetan eta zerbitzuen gutunean.

–Sistemak garatzea Hezkuntza Departamentuak egiten dituen zerbitzuei buruz herritarrek dituzten pertzepzio eta itxaropenak eta iradokizun, kexa eta erreklamazioak jasotzeko.

–Enplegatu publikoak prestatu eta mailaz igotzea, haien kudeaketa etengabe hobetzeko.

–Zerbitzuak etengabe hobetzeko egiten diren ekarpenak aitortzeko bideak garatzea.

–Departamentuko unitateen arteko informazio sistemak hobetzea.

–Irakasleen prestakuntza beharrak zehaztea, egiazko egoeraren eta hezkuntza sistemaren aurreikuspenen arabera.

–Irakasleen prestakuntza plana prestatu eta gauzatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzuekin koordinatuta.

–Prestakuntza arloko ildo nagusiak ezartzea, departamentuko administrazio unitate guztiek jarraitu beharrekoak.

–Irakasleentzako laguntza zentroak eta baliabide zentroak kudeatu eta koordinatzea.

–Oinarrizko prestakuntzaz eta etengabekoaz arduratzen diren ikastetxe eta erakunde unibertsitarioekin eta irakasleen hobekuntzaren ardura duten beste erakunde batzuekin lankidetza hitzarmenak sinatzea eta horien jarraipena egitea.

–Irakasleen prestakuntzarako beharrezkoak diren laguntzak emateko deialdiak egin eta kudeatzea.

–Irakasleentzako urrutiko ikastaroak prestatu eta ematea teknologia berriei buruz, edo curriculumean teknologia berriak txertatzen dituztenak, Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalarekin koordinaturik.

–Departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako prestakuntza jarduerak garatzea irakasleentzat, eta teknologia berriak baliabide didaktiko gisa erabil daitezen bultzatzea.

–Prestakuntzaren arloko berrikuntzarekin eta kalitatearekin lotura dutenak.

–Hezkuntza berrikuntzarako proiektu eta programak proposatu, onetsi, gauzatu eta ebaluatzea.

–Baliabide didaktikoen zabalkundea egitea eta, hala behar denean, horiek prestatzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

11. artikulua. Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuaren egitura.

Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

a) Ikasketak Antolatzeko Atala.

b) Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atala.

12. artikulua. Ikasketak Antolatzeko Atalaren eginkizunak.

Ikasketak Antolatzeko Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea.

–Ikasketen eta hezkuntza antolaketaren gaineko araudia prestatu eta proposatzea.

–Estatuko zein autonomia erkidegoetako hezkuntza administrazioek onesten duten araudia erregistratu, katalogatu eta artxibatzea.

–Titulu akademikoak emateko eta ikasketak baliozkotzeko proposamenak tramitatu eta ebaztea.

–Ikasketa ziurtagiriak ematea eta tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

–Ikasketen eta espezialitateen erregistroa eta diplomen eta tituluen erregistroa kudeatzea.

–Eskola irakaskuntzetako maila, etapa eta modalitate guztietako curriculum edukiak eguneratzen laguntzea.

–Helduen hezkuntza planifikatu eta garatzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

13. artikulua. Prestakuntza eta Kalitate Atalaren eginkizunak.

Prestakuntza eta Kalitate Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Irakasleen prestakuntza beharrak zehaztea, egiazko egoeraren eta hezkuntza sistemaren aurreikuspenen arabera.

–Irakasleen prestakuntza plana prestatu eta gauzatzea, departamentuko beste zerbitzuekin koordinatuta.

–Prestakuntza arloko ildo nagusiak ezartzea, departamentuko administrazio unitate guztiek jarraitu beharrekoak.

–Irakasleentzako laguntza zentroak eta baliabide zentroak kudeatu eta koordinatzea.

–Oinarrizko prestakuntzaz eta etengabekoaz arduratzen diren ikastetxe eta erakunde unibertsitarioekin eta irakasleen hobekuntzaren ardura duten beste erakunde batzuekin lankidetza hitzarmenak sinatzea eta horien jarraipena egitea.

–Irakasleen prestakuntzarako beharrezkoak diren laguntzak emateko deialdiak egin eta kudeatzea.

–Irakasleentzako urrutiko ikastaroak prestatu eta ematea teknologia berriei buruz, edo curriculumean teknologia berriak txertatzen dituztenak, Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalarekin koordinaturik.

–Departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako prestakuntza jarduerak garatzea irakasleentzat, eta teknologia berriak baliabide didaktiko gisa erabil daitezen bultzatzea.

–Prestakuntzaren arloko berrikuntzarekin eta kalitatearekin lotura dutenak.

–Hezkuntza berrikuntzarako proiektu eta programak proposatu, onetsi, gauzatu eta ebaluatzea.

–Baliabide didaktikoen zabalkundea egitea eta, hala behar denean, horiek prestatzea.

–Kalitate prozesuak eta etengabeko hobekuntza prozesuak emeki-emeki ezartzea departamentu honen menpeko ikastetxe publikoek bikaintasuna lor dezaten.

–Eskola erakundeetarako egokia den kalitate-egiaztapena garatzea.

–Kalitate sistemak emeki-emeki ezartzea zuzendaritza nagusi honetako kudeaketa sistemetan eta zerbitzuen gutunean.

–Sistema batzuk garatzea zuzendaritza nagusi honek egiten dituen zerbitzuei buruz herritarrek dituzten pertzepzio eta itxaropenak eta iradokizun, kexa eta erreklamazioak jasotzeko.

–Enplegatu publikoak prestatu eta mailaz igotzea, haien kudeaketa etengabe hobetzeko.

–Zerbitzuak etengabe hobetzeko egiten diren ekarpenak aitortzeko bideak garatzea.

–Departamentuko unitateen arteko informazio sistemak hobetzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

3. ATALA

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua

14. artikulua. Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren eginkizunak.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Zuzendaritza nagusi honen esparrukoak diren mailetan, euskararen irakaskuntza planifikatzea.

–Hizkuntza arloko laguntza ematearren hezkuntza jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak bultzatzea eta antolatzea.

– Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak sustatzen dituen lurraldeko lankidetza programak Foru Komunitatean antolatzea.

–Euskararen curriculum edukiak prestatzea, eguneratzea eta aztertzea, departamentuko gainerako zerbitzuekin koordinatuta.

–Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan euskara irakasteko material didaktiko osagarriak prestatu eta zabaltzea, Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin eta zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Euskara irakasteko edo euskararen gaitasun tituluak tramitatzea, eta haiek eskuratzeko probak egitea.

–Euskara irakasleen edo eskolak euskaraz ematen dituzten irakasleen hobekuntza ikastaroak planifikatu eta egitea, Zuzendaritza Nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa (EIBZ) kudeatzea.

–Helduei euskara irakasteko irakaskuntza modalitateak eta curriculum edukiak prestatzea, eguneratzea eta aztertzea, Gobernuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan.

–Atzerriko hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea derrigorrezko irakaskuntzaren etapetan, derrigorrezkoaren ondokoan eta hizkuntza eskola ofizialetan, departamentuan dagozkion zerbitzuekin koordinatuta.

–Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzako esperientzia berritzaileak planifikatzea, sustatzea eta haien jarraipena egitea, bereziki Europar Batasunean gehien erabiltzen diren hizkuntzei eta bertako hizkuntza ofizialei dagokienez.

–Atzerriko hizkuntzak irakasteko programa eta material didaktikoei buruzko aholkuak ematea.

–Hizkuntzen ikaskuntza funtzionala errazteko jarduerak antolatzea, burutzea eta kontrolatzea.

–Hizkuntza eskola ofizialak kudeatu eta koordinatzea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Hizkuntza eskola ofizialek egiten duten eskaintza planifikatzea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Europar Batasunak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen hizkuntzen jakite mailak eta hizkuntzen portfolioaren erabilera ezartzera zuzenduriko jarduketak, hezkuntza maila ez-unibertsitarioetan.

–Europako hezkuntza proiektuen kudeaketa, aholkularitza eta sustapena.

–Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea, arte irakaskuntzei dagokienez, deusetan galarazi gabe arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzaren arloan Lanbide Heziketaren Zerbitzuari dagozkion eginkizunak.

–Arte irakaskuntzen inguruan hezkuntza arloko berrikuntza programak eta esperimentazio proiektuak planifikatu, sustatu, koordinatu eta jarraipena egitea.

–Araubide orokorreko irakaskuntzaren etapa guztietan musikaren hezkuntza garatzen laguntzea, Hezkuntza Departamentuko beste instantzia batzuekin batera.

–Musikaren Hiriko Kontserbatorioetan musika irakaskuntzen hezkuntza eskaintza zehaztu eta koordinatzea.

–Atalak kudeatzen duen esparruan egiten diren deialdiak prestatu eta kudeatzea.

–Musikaren Hiriaren instalazio eta hornidura beharrak planifikatzea eta behar horiei erantzutea.

–Musikaren Hiriaren ekipamendu didaktikorako eta azpiegituretarako zehazten diren planak proposatu, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Eskumena duten organoekin koordinatu eta elkarlanean aritzea, Musikaren Hirian sare informatikoek eta komunikazioek behar bezala funtzionatzeko.

–Segurtasun arloan eskumena duten organoekin elkarlanean aritzea, Musikaren Hiriaren eta bertan dauden pertsonen segurtasun beharrak planifikatu eta behar horiei erantzuteko.

–Musikaren Hiriari atxikitako langileen kudeaketa eta administrazioa.

–Musikaren Hirian jarduera ez akademikoak planifikatu eta programatzea.

–Beste entitate batzuekin elkarlanean aritzea, Musikaren Hiriaren kanpo-proiekzioa sustatzeko.

–Kontserbatorioetako zuzendaritza taldeekin koordinatzea, esleituta dituen eginkizunak gauzatzeko beharrezkoak diren gaietan.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

15. artikulua. Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren egitura.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

a) Euskara Atala.

b) Atzerriko Hizkuntzen Atala.

c) Arte Ikasketen Atala.

16. artikulua. Euskara Atalaren eginkizunak.

Euskara Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Euskarazko hizkuntza ereduak eta euskara sartzen duten ereduak arautzeko proposamena.

–Euskararen irakaskuntzaren curriculum garapenaren gaineko txostenak, azterlanak eta proposamenak egitea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Euskara irakasteko material didaktikoak prestatzeko eta erosteko proposamenak egitea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Irakasleei eskaintzen zaizkien euskarazko prestakuntza jarduerak planifikatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

–Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren (EIBZ) urteko lan plana, ikasturte amaierako memoria eta antolaketarako agiria onets daitezen proposatzea, eta haien jarraipena egitea.

–Hizkuntza arloko laguntza emateko hezkuntza jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen plangintza proposatzea, bai eta jarduera horiek ikastetxeko hezkuntza planetan integratzeko estrategiak ere.

–Eskola esparruan euskara erabiltzeko jarduerak egiten dituzten gizarte ekimeneko entitateekin edo entitate publikoekin hitzarmenak sinatzeko proposamenak egitea.

–Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko Nafarroako Gobernuak antolatzen dituen probak prestatzeko eta egiteko irizpideak prestatzea eta proposatzea, eta proba horien baliokidetzak eta homologazioak proposatzea.

–Helduei euskara irakasteko irakaskuntza modalitateak eta curriculuma proposatzea, bai eta material egokiak ere, Gobernuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

–Euskara helduei irakasteko Zubiarte euskaltegi publikoaren planifikazioa eta jarraipena egitea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

17. artikulua. Atzerriko Hizkuntzen Atalaren eginkizunak.

Atzerriko Hizkuntzen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Atzerriko hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea eskolako irakaskuntzen etapa guztietan, departamentuan dagozkion beste zerbitzuekin koordinatuta.

–Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzako esperientzia berritzaileak planifikatu, sustatu eta haien jarraipena egitea, bereziki Europar Batasunean gehien erabiltzen diren hizkuntzei eta bertako hizkuntza ofizialei dagokienez.

–Atzerriko hizkuntzak irakasteko programa eta material didaktikoei buruzko aholkuak ematea.

–Hizkuntzen ikaskuntza funtzionala errazteko jarduerak antolatzea, burutzea eta kontrolatzea.

–Hizkuntza arloko laguntza emateko hezkuntza jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen plangintza proposatzea, bai eta jarduera horiek ikastetxeko hezkuntza planetan integratzeko estrategiak ere.

–Gure komunitateko hizkuntza eskola ofizialek duten eskaintza koordinatu, planifikatu eta kudeatzea.

–Unibertsitateaz kanpoko hezkuntza maila guztietan, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren ondoriozko hizkuntzen jakite-mailak ezartzen eta hizkuntzen Portfolioa erabiltzen lagunduko duten jarduketak egitea.

–Europako hezkuntza proiektuen gaineko informazioa zabaltzea eta ikastetxeei aholku ematea programa horietan parte har dezaten.

–Etapa guztietan atzerriko hizkuntzen irakaskuntza edukien bidez sustatzeko ekintzak diseinatu eta garatzea.

– Etapa guztietan atzerriko hizkuntzen irakaskuntza edukien bidez sustatzeko ekintzak diseinatu eta garatzea.

–Etapa guztietako ikastetxe publikoetan hizkuntzak ikasteko programak planifikatu, sustatu eta haien gaineko aholkuak ematea, baita irakasleen prestakuntza arloan ere.

–Ikasleek etapa guztietan lortzen dituzten emaitzak baloratzen laguntzea.

–Prestakuntza Atalari laguntzea atzerriko hizkuntzen irakasleen prestakuntza diseinatzen.

–Ikasleek atzerrian ikasteko programak planifikatu eta kudeatzea

–Hizkuntza arloko laguntza emateko hezkuntza jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen plangintza proposatzea, bai eta jarduera horiek ikastetxeko hezkuntza planetan integratzeko estrategiak ere.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

18. artikulua. Arte Ikasketen Atalaren eginkizunak.

Arte Ikasketen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea, arte irakaskuntzei dagokienez, deusetan galarazi gabe arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzaren arloan Lanbide Heziketaren Zerbitzuari dagozkion eginkizunak.

–Arte irakaskuntzen inguruan hezkuntza arloko berrikuntza programak eta esperimentazio proiektuak planifikatu, sustatu, koordinatu eta jarraipena egitea.

–Araubide orokorreko irakaskuntzaren etapa guztietan musikaren hezkuntza garatzen laguntzea, Hezkuntza Departamentuko beste instantzia batzuekin batera.

–Musikaren Hiriko Kontserbatorioetan musika irakaskuntzen hezkuntza eskaintza zehaztu eta koordinatzea.

–Atalak kudeatzen duen esparruan egiten diren deialdiak prestatu eta kudeatzea.

–Musikaren Hiriaren instalazio eta hornidura beharrak planifikatzea eta behar horiei erantzutea.

–Musikaren Hiriaren ekipamendu didaktikorako eta azpiegituretarako zehazten diren planak proposatu, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

–Eskumena duten organoekin koordinatu eta elkarlanean aritzea, Musikaren Hirian sare informatikoek eta komunikazioek behar bezala funtzionatzeko.

–Segurtasun arloan eskumena duten organoekin elkarlanean aritzea, Musikaren Hiriaren eta bertan dauden pertsonen segurtasun beharrak planifikatu eta behar horiei erantzuteko.

–Musikaren Hiriari atxikitako langileen kudeaketa eta administrazioa.

–Musikaren Hirian jarduera ez akademikoak planifikatu eta programatzea.

–Beste entitate batzuekin elkarlanean aritzea, Musikaren Hiriaren kanpo-proiekzioa sustatzeko.

–Kontserbatorioetako zuzendaritza taldeekin koordinatzea, esleituta dituen eginkizunak gauzatzeko beharrezkoak diren gaietan.

–Bere eginkizunak behar bezala gauzatzeko esleitzen zaizkion baliabide ekonomikoak kudeatzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

4. ATALA

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetzaren Zerbitzua

19. artikulua. Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuaren eginkizunak.

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei buruzko araudia prestatu eta Hezkuntza Departamentuari proposatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzuekin batera, baita orientazio departamentuen orientazio lanari buruzko araudia ere.

–Ikasle guztien inklusioa bultzatuko duten programak planteatzea eta garatzea, jatorri edo ezaugarrietan bereizketarik egin gabe.

–Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa (NHBBZ) kudeatzea.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei laguntzearekin zerikusia duten jarduketak eta programak planifikatzea eta departamentuan bertan eta beste departamentu, zerbitzu, erakunde eta entitate batzuekin koordinatzea.

–Ikasleak eskolatzeko modalitateen gainean eta etorkizuneko lanbiderako prestatzeko aukeren gainean, orientazioko profesionalek egiten duten lana planifikatzea.

–Irakasle eta familientzako material didaktikoa prestatu, argitaratu eta zabaltzea, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei hezkuntza hobea eman ahal izateko.

–Zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin eta ikastetxeekin lankidetzan aritzea, aniztasunari erantzuteari loturik dauden hezkuntza arloko berrikuntza programak eta esperimentazio proiektuak proposatu, onetsi, gauzatu eta ebaluatzeko lanean.

–Hezkuntza laguntzako premia berariazkoen arloan diharduten entitate eta erakunde ofizialekin eta gizarte ekimenekoekin lankidetza edo koordinazioa bultzatzea.

–Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin eta toki entitateekin lankidetzan aritzea, ikastetxeetan oztoporik gabekoak eta sarrera errazekoak diren eremuak izan daitezen.

–Unibertsitatearekin elkarlanean aritzea hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen inguruko eta kultura-aniztasunaren inguruko programen gainean ikertzen eta halakoak aplikatzen.

–Genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzeaz arduratuko denaren eginkizunak gauzatzea Hezkuntza Departamentuaren politikak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzean, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin bat.

–Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa departamentuaren jardueran txertatzen dela zaintzea, gaian eskumena duten organoei aplikatzeko laguntza emanez.

–Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa departamentuaren jardueran txertatzea xede orokorra duten planetan parte hartzea.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

20. artikulua. Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuaren egitura.

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

a) Inklusio Atala.

b) Berdintasun eta Bizikidetza Atala.

21. artikulua. Inklusio Atalaren eginkizunak.

Inklusio Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen inguruan, aniztasunari erantzutearen esparruan, Hezkuntza Departamentuan izanen diren funtzionamendu irizpideen eta araudiaren proposamena prestatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin batera.

–Ikasteko berariazko zailtasunengatik, adimen gaitasun handiengatik, hezkuntza sisteman berandu sartzeagatik, gaixotasunagatik, baldintza pertsonalengatik edo eskola historiarengatik, jokabidearen nahasmendu larrien ondoriozko edo desgaitasunaren ondoriozko hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleei laguntza emateko jarduketak, baliabideak eta euskarriak planifikatzea eta horien gaineko proposamenak egitea.

–Hezkuntza arloko berrikuntza eta ikerketa programak eta esperimentazio proiektuak proposatu, zabaldu eta ebaluatzea, bai eta ikasleen aniztasunari eta behar den laguntza motari erantzuteko berariazko programak garatzea ere.

–Irakasle eta familientzako material didaktikoak prestatu, argitaratu eta zabaltzea, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei hezkuntza hobea eman ahal izateko.

–Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentrotik bereziki, Hezkuntza Bereziko ikastetxeei eta ikastetxe arruntei aholkuak eta laguntza ematea, aniztasunari eta, zehazkiago, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei arreta emateko.

–Departamentuak hezkuntza premia berezien arloan sortzen diren premia orokorretarako ikasle, ikastetxe eta familiei ematen dizkien dirulaguntzak planifikatu eta kudeatzea.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei laguntzearekin zerikusia duten jarduketak eta programak planifikatzea eta departamentuan bertan eta beste departamentu, zerbitzu, erakunde eta entitate batzuekin koordinatzea.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen errolda egin eta kudeatzea, bere eskumenen esparruan.

–Hezkuntza sisteman berandu sartzearen edo beste egoera berariazko batzuen ondoriozko hezkuntza premiak dituzten ikasleen eskolatzea planifikatzen laguntzea, Nafarroako ikastetxe guztien artean erantzukizuna partekatzeko eta zuzentasunez jokatzeko irizpideak ezarriz.

–Orientazio Departamentuen eta, oro har, orientazioko langileen orientazio lanari buruzko araudia aplikatzea.

–Ikasleak eskolatzeko modalitateen gainean eta etorkizuneko lanbiderako prestatzeko aukeren gainean, orientazioko profesionalek egiten duten lana planifikatzea, irakasle taldeekin eta familiekin elkarlanean.

–Orientazio lana, berrikuntza eta ikerketa, langileen koordinazioa, jardunbide egokien zabalkundea eta prestakuntzarako elkarlana etengabe hobetzeko laguntza ematea, on line plataformen edo beste baliabide batzuen bitartez.

–Orientatzaileen berariazko esku-hartzea behar duten ikasleei buruzko txostenak egitea.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak garaiz atzematea.

–Irakasle taldeekin eta familiekin elkarlanean aritzea ikasleen eskolatze egokia errazteko eta horien jarraipena egiteko etapa edo modalitatea aldatzen denean.

–Irakasleek eta beste langile batzuek esku hartzeko irizpideak eta jarraibideak koordinatzea, ikasleentzako arreta pertsonalizatua izan dadin.

–Hezkuntza orientazioaren eginkizunak garatzeko behar diren material psikoteknikoak eta baliabide dokumental eta bibliografikoak kudeatzea eta eguneratzea, NHBBZrekin batera.

–Urteko Plana eta kasuan kasuko Memoria prestatzea, zerbitzuaren jarraibideen arabera.

–Hezkuntza Departamentuak onetsitako funtzionamendu irizpideak eta araudia zabaldu eta aplikatzea, ikasleak hezkuntza sisteman berandu sartzearen edo berariazko beste egoera batzuen ondoriozko hezkuntza premiei dagokienez.

–Hezkuntza sisteman berandu sartzearen, irakas-hizkuntza ez jakitearen edo egoera soziokultural ahulean egotearen ondorioz, aniztasunari erantzutearen esparruan, hezkuntza premiak dituzten ikasleei arreta emateko behar diren jarduketak, baliabideak eta sostenguak programatu eta proposatzea.

–Irakasle eta familiak gidatzeko material didaktikoak prestatu, argitaratu eta zabaltzea, ikasleak sisteman hobeki txertatzeko, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

–Ikastetxeei aholkua eta laguntza ematea harrera programak eta berandu eskolatzen diren ikasleei arreta emateko programak ezartzerakoan.

–Hezkuntzan aukera berdintasuna bermatzeko eta egoera sozial ahula izateagatik ikasleek jasan ditzaketen ondorioak konpentsatzeko laguntzak kudeatzea.

–Ikasle atzerritarrei edo gutxiengo soziokulturaletako ikasleei laguntzen dieten ikastetxe, gizarte zerbitzu, osasun zerbitzu, erakunde eta entitateen arteko koordinazio lana egitea.

–Egoera soziokultural ahularen ondorioz hezkuntza premiak dituzten ikasleen zentsua egin eta kudeatzea, bere eskumenen esparruan.

–Ikasleak sisteman txertatzeari begira Europan, Estatuan, Foru Komunitatean eta udaletan egiten diren ekintzetan parte hartzea, eta kongresuak eta jardunaldiak sustatzea jardunbide egokiak bultzatzeko ikasleak txertatzearen eta hezkuntza bikaintasunaren, hezkuntza pertsonalizatuaren eta eskola uztea saihestu eta aurreikustearen garapenean.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

22. artikulua. Berdintasun eta Bizikidetza Atalaren eginkizunak.

Berdintasun eta Bizikidetza Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzearekin loturiko eginkizunak gauzatzea Hezkuntza Departamentuaren politikak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzean, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin.

–Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin eta Nafarroako Gobernuaren gainerako unitateekin elkarlanean aritzea berdintasunaren printzipioa hezkuntza sisteman txertatzeko eta prozesu hori ebaluatu eta jarraipena egiteko lagungarriak diren ibilbideak ezartzen.

–Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusiekin elkarlanean aritzea berdintasunaren printzipioa txertatzen hezkuntza politiketan eta Nafarroako ikastetxeen irakaslanean eta antolaketan.

–Hezkuntza Departamenturako Berdintasun Plan bat garatzen laguntzea, behar dituen egiturak eta lan prozesuak ezarriz.

–Teknikari eta irakasleek behar duten espezializazioa, gaitasuna eta orientazioa bermatzea.

–Hezkuntza erkidegoarekin sentsibilizazio lana egitea berdintasunaren alde modu koordinatuan lan egitearen beharraz, hori baita indarkeriari aurrea hartzeko eta benetako berdintasuna lortzeko bidean aurrera egiteko modu bakarra, gizarte askotarikoa eta inklusiboa helburu.

–Berdintasun planaren esparruan egiten diren ekintzak jakinarazi, hedatu eta horien gainean kontu ematea hezkuntza erkidegoari eta gizarteari oro har, ekintza horiek emakumeen eta neskatilen aurkako indarkeria mota guztiei aurrea hartzen laguntzen baitute.

–Genero ikuspegia txertatzea Hezkuntza Departamentuak egindako estatistika eta azterlanetan.

–Toki entitateen berdintasun arloekin elkarlanean aritzea, nork bere eskumenen esparruan, hezkidetzarako eta indarkeriaren prebentziorako programa eta proiektuak prestatzen hezkuntza komunitatearentzat.

–Autonomia erkidegoan, estatuan edo Europan aritzen diren bestelako hezkuntza instituzioekin eta berdintasunaren aldeko erakundeekin koordinatzea eta elkarrekin lan egitea bere helburuak errazago lortzeko asmoz.

–Hezkuntza komunitateko sektoreek, eskolako jazarpenaren, indarkeriaren eta tratu txarren gainean eta, orobat, bizikidetzari eta gatazken konponketari buruzko beste kontu batzuen gainean, egiten dituzten kontsulta guztiei kasu egin eta aholku ematea, Hezkuntza Departamentuak ezarritako bideak erabiliz.

–Ikastetxe, familia eta ikasleei aholku ematea eta/edo esku hartzea jazarpen kasu edo gatazka larrietan. Esku-hartze horiek aholku eta elkarlanerako bisita, harreman eta elkarrizketen bidez eginen dira, eta Hezkuntza Departamentuko zerbitzu desberdinekin edo kanpoko baliabide edo instituzioekin koordinaturik.

–Indarkeriaren eta tratu txarren kontra Hezkuntza Departamentuak berariaz ezarririko laguntzarako doako linea telefonikoaz eta posta elektronikoaz arduratzea.

–Ikastetxeetako gatazketan esku hartzea eta horien konponketa prozesuen jarraipena egitea ukitutakoek hala eskatzen dutenean edo ofizioz, baldin eta Hezkuntza Departamentuak idatziz arrazoitzen badu esku-hartze horren beharra.

–Hezkuntza Departamentuko Bizikidetzaren Batzordean parte hartzea, baita Nafarroako eskoletako bizikidetzari buruzko arauak prestatzen ere.

–Aktiboki parte hartzea Haurrei eta nerabeei arreta emateko hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte zerbitzuen arteko elkarlanerako Batzordean, zailtasun psikosozial bereziak dituzten ikasleentzako jarduketak koordinatzeko eta haien jarraipena egiteko.

–Ikastetxeei sostengua ematea bizikidetza planak garatu eta eguneratzeko.

–Hezkuntza Departamentuko Ikuskapen Zerbitzuarekin eta Bizikidetzaren Batzordearekin elkarlanean aritzea Nafarroako ikastetxeetako bizikidetza planak urtero berrikusteko prozesuan.

–Bizikidetzaren aldeko kanpainak aldian behin sustatu eta zabaltzea, baita hura hobetu eta garatzeko planak, jarduerak eta materialak ere.

–Berdintasunaren eta Bizikidetzaren webguneko edukiak eta materialak eguneratzea.

–Bizikidetzaren arloko hezkuntza esperientzien trukea bultzatzea Foru Komunitateko ikastetxeen artean.

–Irakasleen prestakuntzarako planeko bizikidetzaren programa sustatu, diseinatu eta garatzea, eskolako bizikidetzari buruzko jardunaldi, mintegi, ikastaro, informazio saio eta lantegien bitartez, eta haren jarraipena egitea Prestakuntza eta Kalitate Atalaren laguntzarekin.

–Bizikidetzaren arloko aholkulariak koordinatzea, baita Berdintasun eta Bizikidetza Ataleko bizikidetza arloko prestatzaile-laguntzaileen taldearena ere.

–Koordinazioa bultzatzea instituzioen (Nafarroako Gobernuko departamentuak, udalak, mankomunitateak, unibertsitateak, Bizikidetzaren Behatokia...) eta bizikidetzaren aldeko hezkuntzaren berariazko alorretan lan egiten duten erakundeen artean, dauden baliabideak ahalik eta hobekien erabiliz, eta ebaluazioa eta ikerketa egitea alor horretan.

–Ikastetxeei aholku ematea bizikidetza planak prestatu eta garatzeko orduan eta programak sustatzea bizikidetzaren aldeko hezkuntzari buruz, bitartekotzari eta bakearen aldeko hezkuntzari buruz, hezkuntza emozionalari buruz eta eskolako jazarpenaren prebentzioari buruz, besteak beste.

–Ikasleen eta irakasleen partaidetza duten jarduerak sustatu, bultzatu eta koordinatzea, eskolako bizikidetza hobetzeko, batik bat eskolako bitartekotza eta ikasle laguntzaileen programak.

–Erakunde eta antolakundeak koordinatzeko jarduketetan parte hartzea, horiek bizikidetzari lotutako alderdiak lantzera bideratzen direnean, baita departamentuak Berdintasun eta Bizikidetza Atalaren esku uzten dituen ordezkaritza lanetan ere.

–Hezkuntza Departamentuaren ordezkaria izatea estatuan zein Europan eskolako bizikidetzari buruz egiten diren jarduera eta proiektu guztietan.

–Ikastetxe bakoitzean bizikidetzaren arduradunaren figura lagundu eta sustatzea, eta baliabideak ematea bere eginkizunak bete ditzan.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

5. ATALA

Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzua

23. artikulua. Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuaren eginkizunak.

Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza ingurunean informazioaren eta komunikazioaren teknologiak sustatu eta bultzatzeko ekintzak egitea, baita curriculumean txertatzekoak ere.

–Ikastetxeak informatika eta ikus-entzuneko ekipamenduez, komunikazio sistemez eta informazioaren teknologiez hornitzeko irizpide eta planak zehaztea.

–Behar diren jarduketak egitea ikastetxeek Interneterako sarbidea eta konexioa izan dezaten, eta horretarako behar diren komunikazio eta informatika sistemak kudeatu eta mantentzea.

–Departamentuaren eta ikastetxeen arteko informazio trukerako eta komunikaziorako sistemak kudeatu eta mantentzea, baita ikastetxeetako ekipo informatikoak ere.

–Premiak aztertu eta definitzea, eta ikastetxeetako prozesuei eta eskolako informazioa kudeatzeko prozesuei loturiko programak sutatzea; horiek arloan eskumena duen unitateak inplementatuko ditu.

–Eskola estatistikak prestatzea Departamentuko gainerako zuzendaritza eta zerbitzuekin batera.

–Baliabide informatikoei eta komunikazioei loturiko jarduketa teknikoak koordinatzea, Administrazioko beste unitate batzuekin batera.

–Bere eskumeneko alorrean, koordinatzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko behar diren unitateekin.

–Hezkuntza Departamentuaren eremu funtzionalean administrazioa modernizatzeko proiektuak txertatzen laguntzea.

–Ikasleek hezkuntza digital ziur eta errespetuzkoa izateko duten eskubidea bultzatzea.

–Ikastetxeen Gaitasun Digitalen Europako Esparruaren baitako jarduketak sustatzea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

24. artikulua. Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuaren egitura.

Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

a) Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atala.

b) Hezkuntzako IKT Azpiegituren Atala.

25. artikulua. Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalaren eginkizunak.

Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza ingurunean informazioaren eta komunikazioaren teknologiak sustatu eta erabiltzeko ekintzak egitea, baita curriculumaren arlo eta irakasgaietan txertatzekoak ere.

–Zerbitzuko webguneko edukiak eta materialak eguneratzea hezkuntzako teknologiari buruzko informazioarekin.

–Curriculumean berrikuntza eta gaitasun digitalaren garapena sustatzea.

–Departamentuko proiektuen garapena bultzatzea hezkuntza berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren arloetan.

–Hezkuntzaren esparruan STEAM jarduerak sustatzea, berdintasunaren alorrean eskumenak dituzten unitateekin koordinatuta.

–Eskola estatistikak prestatzea Departamentuko gainerako zuzendaritza eta zerbitzuekin batera.

–Irakasleak teknologia berrietan trebatzeko beharrak detektatzea eta behar den prestakuntza mota garatu eta ematea, baita curriculumean teknologia berriak txertatzekoak ere, irakasleen urteko prestakuntza planaren barrenean.

–Hezkuntzako teknologiako aholkulariak koordinatzea, bai eta ere hezkuntzako teknologien koordinatzaileak eta ikasNOVAren arduradunak.

–Irakasleari Laguntzeko Zentroetako hezkuntzako teknologiaren arloko aholkulariekin lankidetzan, hezkuntzako teknologiak ikastetxeetan txertatzeko ekintzak zuzentzea eta koordinatzea, hezkuntzako teknologien koordinatzaileen eta ikasNOVAko arduradunen laguntzarekin.

–Hezkuntza komunitateko sektoreek curriculum integrazioari, gailuei, metodologiei eta abarrei buruz egiten dituzten kontsulta guztiei kasu egin eta aholku ematea, Hezkuntza Departamentuak ezarritako bideak erabiliz.

–Irakasleen urrutiko prestakuntza kudeatu eta koordinatzea, hezkuntzako teknologietan trebatzeko, Prestakuntza Atalarekin elkarlanean.

–Hezkuntza Departamentuko beste unitate batzuekin batera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako prestakuntza jarduerak garatzea, eta teknologia horiek baliabide didaktiko gisa erabil daitezen sustatzea.

–Ikastetxeen heldutasun teknologikoari eta irakasteko gaitasun digitalari buruz dauden hezkuntza berrikuntzarako proiektuen jarraipena egitea.

–Beste entitate batzuekin batera lan egitea (Gobernuaren beste departamentu batzuk, beste autonomia erkidego batzuk, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioa, Europako Batzordea) gaitasun digitala hobetzeko proiektuetan eta hezkuntzako teknologiei eta hezkuntzari buruzko arloetan.

–Hezkuntzako IKT Azpiegituren Atalarekin koordinaturik, ikasgelako balizko hornidura osatzen duten elementuak ezagutzea eta ebaluatzea.

–Ikaskuntzaren metrikak osatzeko adierazleak analizatzea, eta, horietatik abiatuta, hezkuntzako teknologiak txertatzeko hobekuntzak proposatzea.

–Eskola erakundeentzat, irakasleentzat eta ikasleentzat egokia den heldutasun teknologikoa egiaztatzeko modu bat garatzea.

–Atalaren lan ildoak garatzeko asmoz entitateekin sinatzen diren lankidetza-hitzarmenak prestatzea eta haiek betetzeko moduari buruzko jarraipena egitea.

–Eduki digitalak kontsumitzeko eskaerak ezagutzea eta ebaluatzea, ikastetxe eskatzaileekin eta Doakotasunaren Legearen arabera eskuduna den unitate organikoarekin batera.

–Doakotasunaren Legearen arabera eskuduna den unitatearekin koordinatzea, irizpideak eta modalitateak ezartzeko eta kudeatzeko, eskola-informazioa kudeatzeko sistemaren baitan.

–Hezkuntzako baliabide irekiak prestatu, hedatu eta zaintzea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

26. artikulua. Hezkuntzako IKT Azpiegituren Atalaren eginkizunak.

Hezkuntzako IKT Azpiegituren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatekoak ez diren ikastetxeetan dagoen ekipamendu informatikoa, periferikoak eta gailuak erregularizatu eta erabiltzeko prest uztea.

–Unibertsitatekoak ez diren Foru Komunitateko ikastetxeei sostengu informatikoa emateko beharrezkoak diren sistema eta konponbide informatikoak garatzea.

–Behar diren sistema eragileak garatzea eta eguneratzea, unibertsitatekoak ez diren Foru Komunitateko ikastetxeetako ordenagailuetan erabiltzeko.

–Unibertsitatekoak ez diren Foru Komunitateko ikastetxeetako ordenagailuetan instalaturiko aplikazio eta sistema eragileen eguneraketak kudeatzea.

–Aplikazioak instalatzeko paketeak garatu eta eguneratzea, unibertsitatekoak ez diren Foru Komunitateko ikastetxeetako ordenagailuetan erabiltzeko.

–Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatekoak ez diren ikastetxeetako erabiltzaileei lehen mailako arreta eta sostengu informatikoa ematea.

–Ikastetxeetan erabiltzaileei sostengua emateko estrategia eta baliabideak zehaztea.

–Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako informatika eta komunikazio sistemen sostenguaz arduratzea.

–Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatekoak ez diren ikastetxeetan dagoen ekipamendu informatikoaren inbentarioa kudeatzea.

–Gorabehera informatikoen kudeaketa, Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatekoak ez diren ikastetxeetako ekipamendu informatikoarena zein komunikazio sistemena.

–Unibertsitatekoak ez diren Foru Komunitateko ikastetxeetako ekipamendu informatikoan matxurak konpontzeaz arduratzen den enpresaren kontratazioa kudeatzea.

–Unibertsitatekoak ez diren Foru Komunitateko ikastetxeetako ekipamendu informatikoan matxurak konpontzeaz arduratzen den enpresa gainbegiratzea.

–Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeek eta Hezkuntza Departamentuko bulegoek behar dituzten ekipo informatikoak, periferikoak eta gailuak erosteko plangintza egitea eta plan horiek gauzatu eta kontrolatzea.

–Hezkuntza Departamentuak zein ikastetxeek berek ekipamendu informatikoa eskuratzeko esparru-akordioa prestatzea eta kudeatzea.

–Informazioaren teknologietako materialak eskuratzea, ikastetxeak ekipamendu informatikoz eta ikus-entzunezkoz, komunikazio sistemaz eta informazioaren teknologiaz hornitzeko.

–Esparru-akordioaren bidez ikastetxeek egindako informazioaren teknologien arloko material erosketak kudeatzea eta gainbegiratzea.

–Informazioaren eta komunikazioaren teknologietako materialak eskuratzea Hezkuntza Departamentuko bulegoak hornitzeko.

–Behar diren jarduketak egitea ikastetxeek Interneterako sarbidea eta konexioa izan dezaten, eta horretarako behar diren komunikazio eta informatika sistemak kudeatu eta mantentzea.

–Departamentuaren eta ikastetxeen arteko informazio trukerako eta komunikaziorako sistemak kudeatu eta mantentzea, baita ikastetxeetako ekipo informatikoak ere.

–Departamentuaren eta ikastetxeen arteko informazio trukerako eta komunikaziorako sistemak kudeatu eta mantentzea, baita ikastetxeetako ekipo informatikoak ere.

–Hezkuntza Departamentuko Erabiltzailearen Laguntza Zentroan (ELZ) diren sistema informatikoetako teknikari-ofizialen lana zuzentzea eta koordinatzea.

–Aholkularitza ematea hezkuntza komunitateko sektoreei, eta gailu eta konponbide informatikoen alorrean planteatzen dituzten kontsultak erantzutea.

–Baliabide informatikoei eta komunikazioei loturiko jarduketa teknikoak koordinatzea, Administrazioko beste unitate batzuekin batera.

–Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalarekin koordinaturik, ikasgelako balizko hornidura osatzen duten elementuak ezagutzea eta ebaluatzea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

6. ATALA

Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzua

27. artikulua. Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuaren eginkizunak.

Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza Departamentuko informazio sistemen modernizazioaren eta hobekuntzaren arloko estrategia eta lehentasunak zehaztea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera.

–Proiektuak aztertu, definitu garatu eta abian paratzea, bai informazio sistema berriak sortzekoak, bai daudenak garatzekoak, Hezkuntza Departamentuak ezarritako premia eta lehentasunen ondoriozkoak.

–Garapen edo bilakaera berrien eskaeren bideragarritasuna aztertzea eta baliozkotzea, informazio sistema elkarreragingarri, integratu, bateratu, denboran zehar iraunkor eta bikoiztasunik gabekoak erdiesteko.

–Garapen informatikoa estandaritzatzeko irizpideak definitzea, informazio sistema integratu, elkarreragingarri eta denboran iraunkorrak eskuratzeko.

–Informazio sistemak garatzea, kudeatzea, haien mantentze-lanak egitea eta etengabe eguneratzea, departamentuaren beharrei erantzuteko eta bertan inplikatutako eragile guztiei komunikazio elektronikoa errazteko progresiboki.

–Hezkuntza Departamentuak unibertsitatez kanpoko ikastetxeen eskura jartzen dituen hezkuntza kudeaketarako informazio sistemak eta aplikazioak garatzea, kudeatzea, haien mantentze-lanak egitea eta etengabe eguneratzea, haien beharrei erantzuteko eta bertan inplikatutako eragile guztiei komunikazio elektronikoa errazteko pixkana-pixkana.

–Hezkuntza Departamentuko informazio sistemak erabiliz, bertako prozedura eta prozesu nagusien kudeaketa erraztu, modernizatu eta arrazionalizazea.

–Beharrezko erreformak proposatu eta bultzatzea, informazio sistema mantenugarriak eta elkarreragingarriak garatu eta ezartzeko.

–Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiko unitateekin koordinatzea, bere eskumenen esparruari dagokionez.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren datu-babeseko eta informazioaren segurtasuneko politikan zehaztutako informazioaren segurtasun arduradunaren eginkizunak betetzea, betiere Hezkuntza Departamentuaren eremuaren barnean, informazioaren segurtasunari buruzko indarreko araudia betetzen dela segurtatzeko eta zaintzeko, barnean dela datu pertsonalen babesa.

–Departamentuko webgune eta gailu mugikorretarako irisgarritasun eskuordetuaren unitate arduradunaren eginkizunak gauzatzea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

28. artikulua. Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuaren egitura.

Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Atala.

b) Ikastetxeetako Informazio Sistemen Arkitekturaren eta Garapenaren Atala.

2. Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Ataleko burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

29. artikulua. Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Atalaren eginkizunak.

–Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Proiektuak aztertu, definitu garatu eta abian paratzea, bai informazio sistema berriak sortzekoak, bai daudenak garatzekoak, Hezkuntza Departamentuak ezarritako premia eta lehentasunen ondoriozkoak.

–Informazio sistemak garatzea, kudeatzea, haien mantentze-lanak egitea eta etengabe eguneratzea, departamentuaren beharrei erantzuteko eta bertan inplikatutako eragile guztiei komunikazio elektronikoa errazteko progresiboki.

–Informazio sistemak garatzea, kudeatzea, haien mantentze-lanak egitea eta etengabe eguneratzea, departamentuaren beharrei erantzuteko eta bertan inplikatutako eragile guztiei komunikazio elektronikoa errazteko progresiboki.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

30. artikulua. Ikastetxeetako Informazio Sistemen Arkitekturaren eta Garapenaren Atalaren eginkizunak.

Ikastetxeetako Informazio Sistemen Arkitekturaren eta Garapenaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Ikastetxeetako informazio sistemak sortu eta garatzeko proiektu informatikoak aztertu, definitu, garatu eta abian jartzea, oinarri harturik Hezkuntza Departamentuak eta, zehazki, eskola informazioa kudeatzeko eskumena duen unitateak ezartzen dituzten beharrak eta lehentasunak.

–Informazio sistema guztiak osatzen dituzten eta estaldura ematen dieten garapen inguruneak eta arkitektura teknikoa definitzea eta haien mantentze eta euskarri lanak egitea.

–Devops kultura bultzatu eta sustatzea garapen ekipoen barruan.

–Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuak garapen informatikoa estandarizatzeko ezartzen dituen ildoen jarraipena egitea, informazio sistema elkarreragingarriak, mantengarriak eta denboran iraunkorrak sortzeko asmoz.

–Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuko gainerako unitateekin batera lan egitea kudeatutako proiektu eta produktu guztiak ezagutzeko, eta, horrela, euskarri homogeneoa eman ahal izateko eragile guztiei eta informazio sistema irekiak eta elkarri laguntzekoak sortzeko Hezkuntza Departamentu osorako.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

7. ATALA

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua

31. artikulua. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eginkizunak.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuan ezarritako eginkizunak beteko ditu Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak.

Halaber, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

32. artikulua. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren egitura.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak Ebaluazio Atala atxikirik dauka.

33. artikulua. Ebaluazio Atalaren eginkizunak.

Ebaluazio Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Nafarroako hezkuntza sistemako etapei eta irakaskuntzei buruzko kanpoko ebaluazioak diseinatu, antolatu eta egitea.

–Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aurreikusitako diagnostikoko ebaluazioak antolatzea.

–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioko Ebaluazio Institutuak zuzendutako nazio eta nazioarte mailako ebaluazioak koordinatzea Nafarroan.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren Ebaluazio Institutuan duen parte-hartzea koordinatzea eta bideratzea.

–Urteroko txostenak egitea, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako emaitza akademikoei buruz.

–Nafarroako hezkuntza adierazleak prestatzea, estatuko eta nazioarteko adierazleen sistemen testuinguruaren barnean.

–Ebaluazio gaiei buruzko txostenak eta azterlanak egitea.

–Departamentuaren beste instantzia batzuei laguntzea, hezkuntza sistemaren funtzionamenduari buruzko informazioa emanez.

–Ikastetxeak, irakasleak eta programak ebaluatu behar dituzten Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko arloei laguntza teknikoa ematea.

–Ikastetxeak sortzeko, abian jartzeko, aldatzeko eta kentzeko baimen espedienteen gaineko txostenak egitea, tramitatzea eta proposatzea.

–Nafarroako unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistroa kudeatzea eta eguneratuta mantentzea, eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen Estatuko Erregistroarekin koordinatzea.

–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak bere kudeaketa eremuan agintzen dizkion gainerako eginkizunak.

8. ATALA

Haur Eskolen Zerbitzua.

33 bis artikulua. Haur Eskolen Zerbitzuaren eginkizunak.

Haur Eskolen Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Haur hezkuntzako lehen zikloa antolatzeko araudia prestatzea eta proposatzea.

–Haur hezkuntzako lehen zikloko hezkuntza-eskaintza planifikatzea eta onestea.

–Haur hezkuntzako lehen zikloaren curriculum edukiak prestatzea eta eguneratzea.

–Haur hezkuntzako lehen zikloaren kudeaketa ekonomikoa planifikatzea.

–Dirulaguntzak eta beste finantzaketa-gastu batzuk kudeatzea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin koordinatuta.

–Beste administrazio batzuekin elkarlanean aritzea haur hezkuntzako lehen zikloaren arloan.

–Ziklo honetan familien eta hezitzaileen arteko lankidetza sustatzea.

–Administrazioekin koordinatzea haurrak haur hezkuntzako lehen zikloan sar daitezen laguntzeko, prebentzio eta konpentsazio neurriak hartuz.

–Haur hezkuntzako lehen zikloaren proposamen pedagogikoa prestatu eta garatzeko aholkularitza ematea. Proposamen hori ikastetxearen hezkuntza proiektuan sartu beharko da.

–Haur hezkuntzako lehen zikloko ikasleez arduratzen diren hezkuntza-langileen urteko prestakuntza planaren proposamena egitea.

–Haur eskoletan hezkuntza-esperientziak sustatu eta garatzea, baita hedatzea ere.

–Landa eskolen arloko kudeaketa, proposamena, arreta eta antolaketa.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

33.ter artikulua. Haur Eskolen Zerbitzuaren egitura.

Haur Eskolen Zerbitzuak Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala atxikita du.

33. quater artikulua. Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalaren eginkizunak.

Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hezkuntza Departamentuak haur hezkuntzako lehen zikloaren inguruan onetsitako araudia eta funtzionamendurako irizpideak prestatu, zabaldu eta aplikatzea.

–Haur hezkuntzako lehen zikloaren curriculum edukiak prestatzea eta eguneratzea.

–Haur hezkuntzako lehen zikloko hezkuntza-eskaintza kudeatzea.

–Hitzarmenak proposatzea eta ikastetxeko titularrei aholku ematea haien tramitazioaren inguruan.

–Dirulaguntzak eta beste finantzaketa-gastu batzuk kudeatzea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin koordinatuta.

–Beste administrazio batzuekin elkarlanean aritzea haur hezkuntzako lehen zikloaren arloan.

–Ziklo honetan familien eta hezitzaileen arteko lankidetza sustatzea.

–Haurrak haur hezkuntzako lehen zikloan sartzen laguntzeko prebentzio eta konpentsazio neurriak aurreikustea eta planifikatzea.

–Haur hezkuntzako lehen zikloaren proposamen pedagogikoa prestatu eta garatzeko aholkularitza ematea. Proposamen hori ikastetxearen hezkuntza proiektuan sartu beharko da.

–Haur hezkuntzako lehen zikloko ikasleez arduratzen diren hezkuntza-langileen urteko prestakuntza plana zabaltzea.

–Haur eskoletan hezkuntza-esperientziak sustatu eta garatzea, baita hedatzea ere.

–Landa eskolen arloko kudeaketa, proposamena, arreta eta antolaketa.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.”

Bi.–III. kapitulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“III. KAPITULUA

Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

34. artikulua. Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan adierazitako eskudantziak erabiliko ditu irakaskuntza hauei dagokienez: lanbide heziketako irakaskuntzak, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak, araubide bereziko kirol irakaskuntzak eta Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotutako enplegurako lanbide prestakuntzako irakaskuntzak; eta zehazki, honako hauek:

–Ezarritako helburuak eta esleitutako eginkizunak kontuan hartuz, inplementatu beharreko ekintzen lidergoa eta zuzendaritza.

–Bere aplikazio eremuko erakunde, organismo eta eragile sozial eta ekonomikoekin solaskide gisa jardutea.

–Lanbide heziketaren irudia sustatzea gizartean.

–Gobernuak eta Nafarroako gizarteak Foru Komunitatearentzat ezarritako garapen estrategiekin lerrokatzea.

–Nafarroako lanbide heziketaren plan estrategikoak eguneratzea, Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda betetzeko behar diren neurriak hartuz.

–Lanbide heziketaren modernizazio teknologikoa eta metodologikoa sustatzea.

–Bere kudeaketa eremuko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeak sortu, aldatu eta kentzeko proposamena egitea.

–Hasierako lanbide heziketako irakaskuntzetan, Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotutako enplegurako lanbide irakaskuntzetan, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetan prestakuntza eskaintza definitzea, gizarte eta lurralde kohesioa errespetatuz.

–Bizitzan zehar lanbide arloko informazio eta orientazioa jasotzeko sistema integratu bat indartzea, arreta berezia jarriz lanbide arloko informazio eta orientazioari Nafarroako ikastetxeetan.

–Beste erakunde eta organismo batzuekin lankidetzan, hainbat kolektibori erantzuteko jarduketa protokolo bat garatzea.

–Lanbide heziketaren formatu eta ibilbideak bultzatzea eta, bereziki, Lanbide Heziketa Duala, Nafarroako eragile ekonomiko eta sozialekin lankidetzan, horretarako programa bat garatuz.

–Erakundeen erantzukidetasuna eta lankidetza sustatzea, bereziki Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin eta eragile ekonomiko eta sozialekin, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen sarean langile eta langabeentzako lanbide prestakuntzako eskaintza ezartzeko orduan.

–Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko prestakuntza ziurtagarriaren eskaintzaren ildo estrategikoak zehaztea.

–Irakaskuntza horiek antolatzearekin loturiko jarduketen planifikazioa.

–Bere kudeaketa esparruan ebaluazio sistema bat garatu eta kudeatzea.

–Irakaskuntza horiek garatzeko behar diren espazio, instalazio eta ekipamenduak hornitzeko baliabideak definitzea.

–Lanbide irakaskuntzetako ikastetxeen langile, ekipamendu eta azpiegitura beharrak kudeatu, aztertu, planifikatu eta definitzea.

–Lanbide heziketako irakaskuntzen berrikuntzaren eta nazioartekotzearen zuzendaritza estrategikoa, Lanbide Heziketa Garatzeko Europako Zentroaren (LHGEZ) sarearen esparruan.

–Lanbide heziketaren modernizaziorako eta eraldaketa digital eta iraunkorrerako zuzendaritza estrategikoa.

–Lanbide irakaskuntzetako ikasleen artean gehien erabiltzen diren komunikazio hizkuntzen eta Europar Batasuneko hizkuntzen ikaskuntza sustatzea.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak abian jartzen dituen plan estrategiko teknologiko eta soziolaboralak garatzen laguntzea.

–Lanbide Kualifikazioen Sistema Nazionalaren hobekuntza sustatzea Nafarroan.

–Nafarroako Eskola Kontseiluan eta Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan parte hartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuekin lankidetzan aritzea eta eragile ekonomiko eta sozialekin harremana izatea zuzendaritza nagusi honen eginkizunekin lotura duen orotan.

–Indarra duten xedapenek Hezkuntza Departamentuari esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen esparruan.

35. artikulua. Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren egituran zerbitzu hauek daude:

a) Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzua.

b) Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzua.

2. ATALA

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzua

36. artikulua. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren eginkizunak.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Behar den prospekzioa egitea Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko lanbide heziketaren eskaintzak planifikatzeko.

–Beste administrazio batzuekin (administrazio zentrala eta autonomia erkidegoetakoak) solaskide operatiboa izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu eta erakunde autonomoekin ere.

–Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin eta eragile ekonomiko eta sozialekin erantzunkidetasuna sustatzea, mota bateko eta besteko lanbide heziketa integratuaren eskaintza ezartzeari begira.

–Hezkuntza sistemaren lanbide heziketako irakaskuntzak, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak, araubide bereziko kirol irakaskuntzak eta Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotutako enplegurako prestakuntzaren irakaskuntzak planifikatzea, antolatzea, integratzea eta garatzea, elkarlanean arituz Hezkuntza Departamentuaren beste unitate batzuekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batzuekin.

–Enplegurako lanbide prestakuntzako ikastetxe publikoei lotuta ez dauden deialdiak kudeatzea, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekoa denean.

–Irakaskuntza horietan onartzeko eta sartzeko moduekin lotutako proiektuak antolatu eta kudeatzea, baita bizitza osoan trebatzearekin lotuak daudenak ere.

–Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak garatzen dituen proiektuak eta irakaskuntzak ebaluatzea.

–Ikastetxe bateratuak, erreferentzia nazionaleko ikastetxeak eta lanbide heziketako ikastetxeen sarea planifikatu, sustatu eta garatzea.

–Ikastetxe bateratuen, lanbide heziketako ikastetxeen eta erreferentzia nazionaleko ikastetxeen behar bezalako antolaketa-egitura ziurtatzea, esleitu zaizkien lan eta eginkizun guztiei erantzuteko modukoa.

–Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak bere eskumeneko ikastetxeen proiektuetarako ezartzen duen estrategia txertatzeko plangintza operatiboa.

–Departamentuaren beste unitate batzuekin batera, ikastetxe bateratuen, lanbide heziketako ikastetxeen eta erreferentzia nazionaleko ikastetxeen araudia garatzea, esleitu zaizkien lan eta eginkizun guztiei erantzun ahal izateko.

–Hezkuntza eskaintza eta modalitateak ingurune produktibo eta sozialera egokitzea ahalbidetuko duten tresnak ezartzea.

–Lanbide Heziketa sustatu eta hedatzeko ekintzak garatzea, lanbide irakaskuntza hauen ezagutza eta irudi soziala hobetzeko.

–Lanbide heziketako ikastetxeetan irakaskuntzak modernizatzeko ekintzak garatzea.

–Lanbide heziketako ikastetxeen eta arte eskolen ekipamendua eskuratzeko irizpideak ezarri eta ekipamendu hori planifikatzea, Hezkuntza Departamentuko beste unitate batzuekin batera.

–Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuekin elkarlanean aritzea berrikuntzarako politiketan eta teknologia eta antolabidea hobetzeko politiketan.

–Akonpainamendu ekintzak egitea enpresekin eta beste entitate batzuekin, horien nazioarteko dimentsioa sustatzeko.

–Europar Batasunetik datozen laguntza eta funtsak kudeatzea zerbitzu honen eskumenen esparruan lanbide heziketaren sistema hobetzeko.

–Nafarroako lanbide heziketaren plan estrategikoak eguneratzea eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak ezarritako jarduketak garatzea, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuarekin elkarlanean.

–Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuarekin elkarlanean aritzea lanbide heziketako ikastetxeetan proiektuak garatzeko.

–Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan parte hartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuekin elkarlanean aritzea eta eragile ekonomiko eta sozialekin harremana izatea zerbitzu honen eginkizunekin lotura duen orotan.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

37. artikulua. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren egitura.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

a) Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala.

b) Lanbide Heziketaren Plangintzarako Atala.

38. artikulua. Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalaren eginkizunak.

Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen duen eremuko ikasketak antolatzea eta irakaskuntzak garatzea.

–Lanbide heziketako irakaskuntzetan, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetan onarpen prozesua kudeatzea eta haren jarraipena egitea, eskolatzeko arloan eskumena duen organoarekin elkarlanean.

–Irakaskuntza horien prestakuntza modalitateak antolatzea, bermatuz bertan sartuko direla hezkuntza laguntzako berariazko premiak eta hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonak eta gizarte bazterketa jasateko arriskua dutenak.

–Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren kudeaketa eremuko irakaskuntzetara sartzeko bideak eta probak eta ikastaroak planifikatzea.

–Online lanbide heziketa eta batez ere jende helduaren premiei erantzuteko ezartzen diren beste modalitate malguago batzuk garatu, diseinatu, kudeatu eta haien jarraipena egitea.

–Estatistikak eta azterlanak prestatzea, bai lanbide heziketaren eskaintzari buruzkoak, bai Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzetan titulua erdietsi duten ikasleak lan munduan sartzeko prozesuaren jarraipenari buruzkoak.

–Lanbide heziketaren eskaintzak ebaluatzea, bai eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzetan titulua erdietsi duten ikasleak lan munduan sartzeko prozesua ere.

–Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiko gainerako atalekin eta Hezkuntza Departamentuaren beste unitate batzuekin elkarlanean aritzea haiek garatzen duten araudia prestatzen.

–Kofinantzaketarako eskaerak edo akordioak prestatzea eta tramitatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan arlo horretako eskumena duen departamentuarekin koordinatuta.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

39. artikulua. Lanbide Heziketaren Plangintzarako Atalaren eginkizunak.

Lanbide Heziketaren Plangintzarako Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

–Laguntza teknikoa ematea Nafarroako lanbide heziketaren sareko ikastetxe bateratuak eta erreferentzia nazionaleko ikastetxeak garatu, antolatu eta sortzeko.

–Txostenak, ikerketak eta proposamenak egitea Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren kudeaketa eremuko prestakuntza eskaintzak planifikatzeko, enpleguarekin, eskaera sektorialekin, eskaintzen lurralde banaketarekin, ikastetxeen eskalarekin eta beharrezkoa duten espezializazioarekin edo balioaniztasunarekin zerikusia duten irizpideei jarraikiz.

–Lantokiko prestakuntza kudeatzea, koordinatzea eta haren jarraipena egitea.

–Lanbide heziketa dualeko eskaintza eta proiektuak garatzea, diseinatzea, kudeatzea eta haien jarraipena egitea.

–Lanbide heziketa dualeko ikasleen hartzaile diren enpresetako eta ikastetxeetako tutoreentzako prestakuntza definitzea eta garatzea.

–Lanbide heziketa dualeko prestakuntza proiektuak prestatzeko aholkularitza ematea, inplikaturiko ikastetxe eta enpresak koordinatuz.

–Lanbide heziketaren arloan aholkularitza ematea eta jarduketa ildoak proposatzea Hezkuntza Departamentuaren menpe dauden lanbide irakaskuntzetako ikastetxeetan.

–Hezkuntza Departamentuaren menpe dauden lanbide irakaskuntzetako ikastetxeetan enplegurako prestakuntzako ekintzak planifikatu eta kudeatzea eta haien jarraipena egitea, ezaugarriak eta inguruabarrak kontuan hartuta.

–Enplegurako ziurtagarriak diren lanbide prestakuntzako ekintzak garatzeko deialdien oinarri tekniko arau-emaileak prestatu eta proposatzea.

–Enplegurako ziurtagarriak diren lanbide prestakuntzako ekintzetan parte hartzen dutenentzako beka eta laguntzen espedienteak kudeatzea, kontrolatzea eta tramitatzea.

–Lanbide irakaskuntzetako ikastetxeetan azterlan eta jarduketa proposamenak egitea, azpiegitura teknologikoak eta ekipamendukoak hobetzeari dagokionez.

–Lanbide heziketako ikastetxeentzako eta arte eskolentzako ekipamendua kudeatzea eta hura gauzatzeko plangintza egitea, departamentuko beste unitate batzuekin elkarlanean arituz.

–Kofinantzaketarako eskaerak edo akordioak prestatzea eta tramitatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan arlo horretako eskumena duen departamentuarekin koordinatuta.

–Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiko gainerako atalekin elkarlanean aritzea, atal horietan garatzen diren programa eta proiektuak lanbide heziketako ikastetxeetan txertatzeko.

–Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuekin elkarlanean aritzea berrikuntzarako politiketan eta teknologia eta antolabidea hobetzeko politiketan.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

3. ATALA

Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzua

40. artikulua. Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuaren eginkizunak.

Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Nafarroako Lanbide Kualifikazioen Institutuko zuzendaritzaz arduratzea.

–Kualifikazioen Sistema Nazionala eta hari lotutako titulu eta espezializazio berriak planifikatu, zabaldu eta garatzea.

–Kalitatea sustatzea Nafarroako kualifikazio sistemaren kudeaketan.

–Kualifikazioen Sistema Nazionala aplikatu eta garatzearen ondoriozko ekintzen eraginkortasuna ebaluatzea, Nafarroan hobeki aplika daitezen laguntzeko.

–Lanbide informazio eta orientazioa garatzera bideraturiko ekintzak planifikatzea.

–Lanbide gaitasuna egiaztatzeko prozedurak planifikatu eta garatzea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean.

–Lanbide gaitasuna egiaztatzeko prozedurak antolatzea.

–Lanbide heziketaren, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen eta araubide bereziko kirol irakaskuntzen tituluak Nafarroako produkzio ingurunera egokitzea.

–Prestakuntza tekniko eta metodologikorako eta digitalizaziorako plan bat sustatzea eta diseinatzea, teknologikoki aurreratutako inguruneei eman beharreko erantzuna bermatzeko eta irakasleen gaitasunak hobetzeko, ikasgelan ikaskuntza metodologia berriak garatzeari dagokionez.

–Ekintzailetza eta berrikuntza sustatzea lanbide heziketan.

–Kualifikazioen esparru europarrarekin, gaitasunaren ebaluazioarekin eta horri lotutako orientazio prozesuarekin zerikusia duten proiektu nazional eta nazioartekoetan laguntzea eta parte hartzea, ekintza horiek Nafarroan garatuz, beste eragile batzuekin elkarlanean.

–Ikastetxeen digitalizazio proiektuak eta berrikuntza teknologiko eta didaktikoko proiektuak sustatzea, beste entitate eta enpresa batzuekin lankidetza sustatuz.

–Izaera sozialeko proiektuak, ekintzailetza sustatzekoak eta irakaskuntza hauetako ikasleen enplegagarritasuna hobetzekoak planifikatu eta garatzea.

–Europar Batasunetik datozen laguntza eta funtsak kudeatzea, zerbitzu honen eskumenen esparruan lanbide heziketaren sistema hobetzeko.

–Lanbide irakaskuntzetako ikastetxeen nazioarteko dimentsioa sustatu eta garatzea, ikasleak, irakasleak eta zuzendaritza taldeak nazioarteko esparruan mugitzeko proiektuak garatuz.

–Lanbide heziketako ikastetxeetan proiektuak garatzea, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuarekin elkarlanean.

–Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuarekin elkarlanean aritzea Nafarroako lanbide heziketaren plan estrategikoak eguneratzeko eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak ezarritako jarduketak sustatzeko.

–Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren idazkari lanak egitea, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuekin elkarlanean aritzea eta eragile ekonomiko eta sozialekin harremana izatea zerbitzu honen eginkizunekin lotura duen orotan.

–Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

41. artikulua. Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuaren egitura.

Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

a) Kualifikazioen eta Lanbide Orientazioaren Atala.

b) Lanbide Heziketaren Berrikuntzaren eta Nazioartekotzearen Atala.

42. artikulua. Kualifikazioen eta Lanbide Orientazioaren Atalaren eginkizunak.

Kualifikazioen eta Lanbide Orientazioaren Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

–Lanbide kualifikazioen sistema nazionaleko tresnak garatzen eta eguneratzen laguntzea.

–Kualifikazioen sistema nazionalaren tresnei eta ekintzei buruzko ezagutza eta zabalkundea sustatzea Nafarroako Foru Komunitatean.

–Lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozedurak planifikatzea, kudeatzea eta haien jarraipena egitea.

–Lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozeduraren aholkulari eta ebaluatzaileei zuzenduriko prestakuntza beharra atzematea.

–Aholkulariek eta ebaluatzaileek gaikuntza lortzeko prestakuntza prozesuen deialdia egitea.

–Laguntza teknikoa ematea eraginkortasunez eta koordinatuta lan egin dezaten kualifikazioen sistema integratu bat Nafarroan martxan jartzean parte hartzen duten antolaketa unitateek.

–Lanbide gaitasunak, edo, hala badagokio, kualifikazioak identifikatu eta zehaztea, Nafarroako produkzio sarea garatzeko garrantzitsuak direnak.

–Elkarlanean aritzea lanbide heziketako titulu eta espezializazioak prestatzearen gaineko eskumena duten administrazioekin.

–Aipatutako irakaskuntza horien curriculum diseinuak garatzeko arau-proposamenak prestatzea.

–Kualifikazioen sistema nazionala Nafarroako Foru Komunitatean garatzeko laguntza baliabideak planifikatu eta kudeatzea.

–Lanbide heziketako titulazioak Nafarroako produkzio sektoreen beharretara egokitu eta eguneratzea, Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparruan, kualifikazioen eboluzioaren ondorioz.

–Lantaldeak koordinatzea, lanbide heziketako irakaskuntzen, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen eta araubide bereziko kirol irakaskuntzen prestakuntza curriculumak hobetu eta garatzeko.

–Lanbide informazio eta orientazioaren arloko jarduketen katalogo bat definitzea, hezkuntza etapa bakoitzean eta bizitzan zehar izanen den esku-hartzea ezarriz, ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak xedaturikoa aplikatuz.

–Lanbide orientaziorako sistema integratu bat garatzeko ekintzak sustatzea, kudeatzea, informazioa koordinatzea eta jarraipena egitea, arlo horretan eskumena duten entitateekin batera.

–Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiko gainerako atalekin elkarlanean aritzea lanbide heziketako irakaskuntzen plangintzan.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

43. artikulua. Lanbide Heziketaren Berrikuntzaren eta Nazioartekotzearen Atalaren eginkizunak.

Lanbide Heziketaren Berrikuntzaren eta Nazioartekotzearen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

–Hobekuntza teknologiko eta didaktikoak sustatzea lanbide heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko eta araubide bereziko kirol irakaskuntzen irakaslanean, eta ikastetxeei arlo horretako aholkuak ematea.

–Lanbide heziketa modernizatzeko eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko ikastetxeak eta lanbide irakaskuntzak digitalizatzeko proiektu berriak proposatzea, garatzea eta horien jarraipena egitea.

–Lanbide heziketako ikastetxeetan, arte eskoletan eta erreferentzia nazionaleko ikastetxeetan berrikuntza proiektuetarako deialdiak kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

–Berrikuntza metodologikorako proiektuak garatu eta aplikatzea, konparazio batera “Kimua” programa, eta etengabe eguneratzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezela proposatzea.

–Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuak definituriko berrikuntza estrategiei erantzun ahal izateko irakasleek dituzten prestakuntza premiak aztertu eta diseinatzea.

–Zerbitzu honek kudeatzen duen eremuko irakaskuntzak ematen dituzten irakasleen berariazko prestakuntzarako urteko plana planifikatu eta kudeatzea, departamentuko beste unitate batzuekin elkarlanean.

–Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzak ematen dituzten irakasleak berrikuntzaren arloan trebatzeko lankidetza akordioak bultzatzea beste autonomia erkidego, erakunde ofizial edo produkzio inguruneko entitate batzuekin.

–Nazioarteko ekintza eta proiektuak garatzea eta haien jarraipena egitea, haiek kudeatzea kontratuei eta ekonomiari dagokienez, eta erakunde eskudunen aurrean justifikatzea.

–Lanbide heziketako ikastetxeetako eta arte eskoletako irakasle eta ikasleen eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiko langileen nazioarteko mugikortasun ekintzak planifikatu, sustatu, kudeatu eta horien jarraipena egitea.

–Europar Batasunak Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzen arloan egiten dituen programen ardura duten Espainiako erakundeetan parte hartzea, eta Espainiako edo atzerriko beste erakunde batzuekin harremanetan jartzea, denen intereseko proiektuetan parte hartu edo laguntzeko.

–Lanbide heziketako irakaskuntzak, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak edo Hezkuntza Departamentuko nazioarteko proiektuak Europar Batasunaren edo beste erakunde batzuen funtsen bidez kofinantzatzeko aukerak aztertzea.

–Kofinantzaketarako eskaerak edo akordioak prestatzea eta tramitatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan arlo horretako eskumena duen departamentuarekin koordinatuta.

–Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiko beste atal batzuekin elkarlanean aritzea, atal honek garatzen dituen programa eta proiektuak ikastetxeetan txertatzeko.

–Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuekin elkarlanean aritzea berrikuntzarako politiketan eta teknologia eta antolabidea hobetzeko politiketan.

–Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

–Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.–Izendapenak.

Foru dekretu honetan ezarritako egituraren arabera izen bera duten zerbitzuetako zuzendaritzetako edo atalburutzetako titularren izendapenak berresten dira.

Era berean, honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

–Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariarena, hemendik aurrera Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaria izanen baita.

–Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuko zuzendariarena, hemendik aurrera Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuko zuzendaria izanen baita.

–Lanbide Heziketa Dualaren eta Etengabeko Ikaskuntzaren Ataleko buruarena, hemendik aurrera Lanbide Heziketaren Plangintzarako Ataleko burua izanen baita.

–Lanbide Kualifikazioen Ataleko buruarena, hemendik aurrera Kualifikazioen eta Lanbide Orientazioaren Ataleko burua izanen baita.

–Lanbide Heziketaren Berrikuntza, Nazioartekotze eta Kalitaterako Ataleko buruarena, hemendik aurrera Lanbide Heziketaren Berrikuntzaren eta Nazioartekotzearen Ataleko burua izanen baita.

Bigarren xedapen gehigarria.–Burutza berriak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko baldintzak.

Sorrera berriko burutzak merezimendu lehiaketa bidez hornitzeko eskatuko diren baldintzak zehazten dira jarraian:

–Ikastetxeetako Informazio Sistemen Arkitekturaren eta Garapenaren Atala: A edo B mailako funtzionarioa izatea.

–Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala: A edo B mailako funtzionarioa izatea, eta unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidego batekoa. Sexu delituen ziurtagiria.

–Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala: A edo B mailako funtzionarioa izatea, eta unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidego batekoa.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Unitate organikoak kentzea.

Foru dekretu honetan ezarritako egitura organikoari jarraikiz, kendu egiten dira egituratik 0-3 urteko Zikloaren eta Landa Eskolen Atala eta Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atala.

Laugarren xedapen gehigarria.–Atal mailatik beherako unitate organikoen iraupena.

Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atal mailatik beherako unitate organikoek berdin jarraituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekoz, egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte izan dituzten eginkizunekin bat.

AZKEN XEDAPENA

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 26an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2108616