137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Alkatearen ordezkapena, kanpoan egoteagatik

Ablitasko Udaleko alkateordeak, 2021eko ekainaren 3an, ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzaren eginkizunetan ordeztea.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen da alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapen-ordenaren arabera, hura Udaletik kanpo dagoenean, eta, horretarako, espresuki utzi behar direla ahalmenak beste baten esku.

Kontuan izanik lehen alkateordea ez dela lanpostuan ariko.

Aipatutako legeriak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Xedatzea Sheila Enériz Tato bigarren alkateordea izatea nire ordez ariko dena alkatearen eginkizun guztietan, kanpoan naizen bitartean, ezin izanen bainaiz nire eginkizunetan aritu aldi batean, 2021eko ekainaren 8etik 2021eko ekainaren 13ra arte.

2. Honako hau jakinaraztea Sheila Enériz Tatori, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Ablitasen, 2021eko ekainaren 3an.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2109181