137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aparteko kredituaren espedientea, Azkoiengo zeharbideko hornidura eta saneamendu sareak berritzeko proiektua idazteko. Hasierako onespena

Batzar Orokorrak, 2021eko maiatzaren 27an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen berrogei mila euroko aparteko kredituaren espediente bat, aurre egiteko Azkoiengo zeharbideko hornidura eta saneamendu sareak berritzeko proiektuaren idazketa-gastuei.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2021eko maiatzaren 28an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2108866