137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

59E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten dira makinak amankomunean erabiltzeko kooperatibentzako laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia, 2021ean nekazaritzako makinak eta ekipamenduak eskura ditzaten. DDBN identifikazioa: 562009.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluaren arabera, Nafarroak, bere foru antolamenduaren indarrez, eskumen esklusiboa du nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloetan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak interes berezia du nekazaritza sektorearen lehiakortasuna mantendu eta hobetzeko. Alde horretatik, begien bistakoa da lehen sektorearen esparru tekniko-ekonomikoan eta merkatuan aldaketa sakonak gertatzen ari direla abiadura handian. Horrek pareko egokitzapena egitera behartzen du lehiakortasun eta efizientzia mailei eusteko, sektorearen jasangarritasuna bermatze aldera.

Nekazaritzaren sektorean, elkarteak funtsezko zeregina betetzera deituta daude lehen sektoreko jarduera mantentzeko, bai landa ingurunean txertatuta daudelako, bai lurraldeari lotuta daudelako, jarduera bertan finkatuta baitago deslokalizatzeko arriskurik gabe.

Deialdi honetako laguntzak Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 14. artikuluan kokatzen dira; izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

Aipatutako 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 52. artikuluak xedatzen du aplikagarria izanen dela 2020ko abenduaren 31ra arte.

Arau hori onetsi aurretik, Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak adierazi zuen Nafarroako Foru Komunitateak igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela, eta goian aipatutako arau proiektua erregistratu zuen, SA. 55338 laguntza zenbakiarekin.

Makinak amankomunean erabiltzeko kooperatibentzako nekazaritzako makinak eta ekipamenduak erosteko 2021eko laguntzak Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 14. artikuluan kokatzen dira; izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

Kontuan harturik Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen direla eta laguntzen araubide honen indarraldia 2020ko abenduaren 31ra artekoa dela, bat etorriz Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduarekin, zeinaren bidez barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen baitira nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta. Aplikazio aldia gorabehera, kontuan harturik NPEa berritzeko legegintza prozedura ez dela bukatu, eta denbora tarte bat joan daitekeela esparru juridikoa onartu arte (horren ondoriozko ekintza eskuordetuak eta betearazleak barne), 2022ko abenduaren 31ra arte luzatu da Batzordearen 2020ko abenduaren 8ko 2020/2008 (EB) Erregelamenduaren indarraldia (erregelamendu horren bidez 702/2014 (EB) Erregelamendua aldatu zen, aplikazio aldiari dagokionez).

Nafarroako Foru Komunitateak, 2020ko abenduaren 31n iraungi ziren estatuko laguntzetarako tresna eta araubideak luzatu direla ikusirik, asmoa du 2021eko ekitaldian onesteko makinak amankomunean erabiltzeko kooperatibentzako nekazaritzako makinak eta ekipamenduak erosteko 2021eko laguntzen deialdia.

Ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea nekazaritzako kooperatibentzako nekazaritzako makinak eta ekipamenduak erosteko laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak 2021erako. Oinarriak ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

2. Deialdia eta oinarri arautzaileak erregistratzea Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB).

3. Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena egiteko eredua onestea, esteka honetan eskuratu daitekeena:

www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/001_Transparencia_E.pdf

4. 2021eko ekitaldian 1.000.000 euroko gastua baimentzea, ebazpen honetatik eratorritako konpromisoei erantzuteko, Nafarroako 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren partida honen kargura: 720004 72230 7700 412104 “Inbertsioetarako laguntzak, makinak amankomunean erabiltzeko kooperatibentzat” izenekoa.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin bat etorriz, baimendutako kreditua handitzen ahalko da, gehienez 250.000 euro, Nafarroako 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren partida honen kargura: 720004 72230 7700 412105 “Abeltzaintzako ustiategietako biosegurtasuna hobetzeko inbertsioak” izenekoa.

Zenbateko gehigarri horrek ondorioak izan ditzan, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da eta azkenean erabilgarri dagoen kreditua argitaratu beharko da Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, dirulaguntza emateko ebazpena argitaratu baino lehenago. Argitalpen horrek ez du ekarriko eskaera gehiago aurkezteko epe bat irekitzea, ez eta deialdia ebazteko epea berriz kontatzen hasi beharra ere.

5. Eskaerak aurkezteko epea 30 egunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Mendialdetzat, goi mendialdetzat eta, mendialdea izan gabe ere, muga natural garrantzitsuak dituzten tokitzat hartuko dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 18ko 76/2020 Foru Aginduaren V. eranskinean jaso direnak. Foru agindu horren bidez honako hauetarako deialdia egin zen 2020ko kanpainarako: eskaera bakarra, xede dituena nekazaritzarako eta abeltzaintzarako ordainketa zuzenak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatuak, eta, orobat, xede dituena Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren laguntza batzuk, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, SIGPACen aldaketa egiteko eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskriba dadin.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 4an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

I. ERANSKINA

Nekazaritzako kooperatibei nekazaritzako makinak eta ekipamenduak erosteko laguntzak emateko oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da nekazaritzako kooperatibei nekazaritzako makinak eta ekipamenduak erosteko ematen zaizkien laguntzak arautzea, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 14. artikuluaren eremuan. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta aplikatu beharreko barne merkatuarekin bateragarriak diren landa eremuetan zenbait laguntza kategoria deklaratzen dira, Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (2014ko 193. EBAO L, uztailaren 1ekoa).

2. oinarria.–Neurriaren aplikazio eremua eta helburua.

1. Laguntza hauek Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren aplikazio eremutik baztertuta daude kasu hauetan:

a) Batzordeak laguntza legez kanpokotzat eta barne merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren, berreskuratze agindu baten zain dauden enpresentzako banakako laguntzak ordaintzen diren kasuan.

b) Aipatu a) letran jasota dauden enpresei ad hoc emandako laguntzen kasuan.

c) Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 2.14) artikuluan definitzen diren moduan krisiak jota dauden enpresentzako laguntzak direnean.

2. Laguntza hauen funtsezko helburua da makinak erabilera komuneko araubidean erabil daitezen sustatzea, horrela nekazaritzako jardueren efizientzia eta errentagarritasuna handitzeko.

3. Helburu gehigarri gisa, laguntza hauek ingurumenaren gaineko berariazko helburuak lortzera bideraturik daude; zehazki, abeltzaintzako ustiategietan sortutako minden kudeaketa optimizatzera.

3. oinarria.–Entitate onuradunak.

1. Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65. artikuluko 1. zenbakiaren b) letraren arabera definituriko NMEKak (nekazaritzako makinak erabiltzeko kooperatibak) izaten ahalko dira onuradunak, Nafarroako Foru Komunitatean badihardute.

2. Kooperatiba onuradunek Nafarroako Kooperatiben Erregistroan inskribaturik beharko dute egon, zeina Garapen Ekonomikorako Lehendakariordetzaren menpekoa baita, edo, bestela, han inskribatzeko eskaera egina izan beharko dute laguntzarako eskaera aurkeztu baino lehen. Azken kasu horretan, ordaintzeko eskaera aurkezteko azken eguna baino lehen, kooperatibak inskribaturik egon beharko du Kooperatiben Erregistroan.

4. oinarria.–Entitateak onuradun gisa onartuak izateko irizpideak.

Laguntza hauek entitate onuradunei emanen zaizkie, baldin eta betekizun hauek betetzen badituzte laguntza eskaera aurkezteko egunean:

a) NMEKri atxikitako bazkideek bermatu beharko dute beren ustiategiek tamaina nahikoa dutela laguntzaren xedeko makinen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa bermatzeko.

b) Estatutuak formalizatuta izan behar dituzte, eta bertan jaso beharko dituzte Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan jasotzen diren nahitaezko aipamenak.

c) Krisian dagoen enpresatzat jota ez egotea.

d) ETE izateko behar diren betekizunak betetzea, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 2.2) artikuluan xedatutakoaren arabera (erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta).

e) Betetzeke dagoen berreskuratze agindu baten mende ez egotea, Batzordeak laguntza legez kanpokotzat eta merkatu bateratuarekin bateraezintzat jo ondoren.

f) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeraren batean ere ez egotea.

g) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

5. oinarria.–Inbertsio plana.

Eskaerarekin batera, inbertsio plana aurkeztuko da, eta hura izanen da laguntzarako eskubidea sortzeko oinarria. Inbertsio planean alderdi hauek sartuko dira:

a) Inbertsio bakoitzeko edo xede bera duten inbertsioen multzo bakoitzeko, azterlan tekniko, ekonomiko eta finantzario bat aurkeztuko da hura justifikatzeko.

b) Bazkide diren ustiategietatik erdiek gutxienez erabiltzen ahalko dutela adierazi beharko da, 6. oinarriko 4. puntuari jarraikiz.

c) Honako hauek definituko dituzte inbertsioak: ezaugarri teknikoak, lan ahalmena, zabalera, bolumena, azalera eta abar.

d) Makina bakoitza ustiategi bakoitzeko zein ekoizpen elementutan erabiliko den deskribatu beharko da.

e) Kostuen moderazioa aplikatzeko justifikazioa, oinarri arautzaile hauetako 13. oinarriaren arabera.

6. oinarria.–Inbertsio diruz lagungarriak.

1. Nekazaritzako makina berriak erostea; erosi ondoren, Nafarroako Nekazaritzako Makineriaren Erregistroan inskribatuta egon beharko dute, entitate eskatzailearen izenean.

2. Ekipamenduen teknifikazioari buruz gutxieneko irizpide batzuk lortzeko xedez, baldintza hauek ezartzen dira, makina taldeen arabera, laguntza jaso ahal izateko:

a) Mindak aplikatzeko zisternak:

Dirulaguntza jaso ahal izateko, zisternek 10.000 litroko edukiera edo handiagoa izan behar dute, eta minden aplikazio lokalizaturako sistema bat (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak) eta xehatzeko edo banatzeko sistema, aplikazio homogeneoa bermatzeko.

Diruz laguntzen ahalko da, halaber, lehendik dauden zisternak egokitzea haietan ezartzeko aurreko paragrafoan aurreikusitako ekipamendua. Hobetu beharreko minda ontziek edo zisternek Nafarroako Nekazaritzako Makineriaren Erregistroan inskribaturik egon beharko dute, laguntza eskatzen den egunean, entitate eskatzailearen izenean. Laguntza eskaera jaso ondoan, organo kudeatzaileak bisita bat eginen du, zisternaren ezaugarriak eta egoera aztertzeko eta egiaztatzeko beharrezkoa ote den hura egokitzea.

b) Gai fitosanitarioen tratamendurako ekipamenduak:

Barra pneumatikodun ihinztagailuek, arrastekoek nahiz esekiek, Isobus konexioa edo GPSa eduki beharko dute, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duten sistemak eta tarteen kontrolerako sistemak ere bai.

Tratamendurako ekipamendu autopropultsatuek GPSa eduki beharko dute, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duten sistemak eta tarteen kontrolerako sistemak ere.

Ihinztagailu hidropneumatikoek (atomizagailuak eta nebulizagailuak) aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duten sistemak eduki beharko dituzte.

c) Ongarriak aplikatzeko ekipamenduak: Isobus edo GPSa edukiko dute, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema.

d) Aleak ereiteko makinek (zurrustakakoak eta zuzenean ereiten dutenak) Isobus edo GPSa edukiko dute, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema.

e) Aleak biltzeko makinek GPSa eduki beharko dute, eta kontrolerako eta errendimendu mapak egiteko ekipamenduak ere bai.

f) Bazka biltzeko makinek GPSa eta NIR analisi jarraiturako sistemak edukiko dituzte.

3. Aipatu 2. zenbakian agertzen ez diren makina taldeetarako ez dago laguntza jaso ahal izateko gutxieneko baldintzarik.

4. NMEKren bazkide diren ustiategietatik erdiek, gutxienez, izan behar dute makina horiek erabiltzeko aukera, aintzat hartuta zer labore eta animalia dituzten laguntza eskaera aurkezten den urtean.

5. Traktoreen kasuan, diruz laguntzen ahal den gastuak ezin izanen du gainditu laguntzaren xedeko gainerako makinen gastu diruz lagungarria. Muga hori aplikatuko da laguntza ematean eta ordaintzean.

6. Ekipo informatiko berriak eta horiei dagozkien softwareak erostea, eta doitasunezko nekazaritzara bideraturiko ekipoak erostea.

7. Aurreko apartatuetan bildutako gastuei loturiko kostu orokorrak, hala nola inbertsio planak, laguntzak eskatzeko izapideak, bideragarritasunari buruzko azterlanak eta abar prestatzeko zerbitzu-sariak, 1.200 euroko mugarekin.

8. Ez dira diruz lagungarriak izanen eta, beraz, ez dira hautatzen ahal honako hauetatik heldu diren kostuak:

a) Nafarroan egiten ez diren inbertsioak.

b) Bigarren eskuko ekipamendua erostea.

c) Eskaera aurkeztu baino lehen egindako gastuak, salbu eta 7. puntuan aipatutako kostu orokorrak. Baldintza hori egiaztatuko da laguntzaren azken ordainketa egiterakoan, oinarri harturik aurkeztutako dokumentazioa eta/edo instrukzio organoak egiten dituen kontrol administratiboak.

d) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa), beste zerga batzuk eta proiektuen industria mozkina.

e) Ondasunaren jabetza geroago eskuratzea baldintzatuko duten finantzaketa-formulak (ondasunak finantzatzea jabaria erreserbatzeko kontratuen bidez, leasing formula, etab.), diruz lagungarritzat joko dira baldin ondasunak osoki bihurtzen badira onuradunaren jabetzakoak laguntza justifikatzeko epea bukatzen denerako. Zehazki, makinak eta ekipamendua erosten badira finantza errentamenduko eragiketen bidez, erosketa diruz lagungarria izanen da soilik baldin kontratuak biltzen badu erosketa konpromisoa, non aurreikusiko baita kasuan kasuko makinaren edo ekipamenduaren jabea onuraduna bihurtuko dela laguntza justifikatzeko epearen barruan. Gehieneko zenbateko diruz lagungarriak ez du gaindituko errentan hartutako aktiboaren merkatu-balioa.

f) Finantza errentamenduko kontratuari lotutako beste kostu batzuk, hala nola zergak, errentatzailearen marjina, interesen birfinantzaketa kostuak, gastu orokorrak edo aseguruen gastuak.

g) Bestelakoak, haien bideragarritasun eta egokitasun tekniko eta ekonomikoa egiaztatzea ezinezkoa denean, oinarri harturik bazkideek aurkeztutako ustiategiak.

7. oinarria.–Laguntza motak eta zenbatekoa.

1. Laguntzak kapitaleko zuzeneko dirulaguntza gisa emanen dira.

2. Inbertsio diruz lagungarriaren zenbatekoaren gainean, portzentaje hauetako laguntza emanen da gehienez ere:

a) %40, orokorrean.

b) %60, 6. oinarriko 2. zenbakiko a) letrari jarraikiz mindak aplikatzeko zisternetarako inbertsioen kasuan, baldin eta eskaera egiten duten NMEKek mendialdean edo goi mendialdean badaude, edo naturak bereziki mugatutako tokietan.

Ondorio horietarako, iritziko da NMEK eremu horietako batean kokatuta dagoela kooperatibako bazkide diren ustiategi guztien %50 baino gehiago daudenean horrelako eremuetan. Baldintza hori egiaztatzeko, kontuan hartuko da EINeko zer udalerri agertzen den Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren fitxan, ustiategiaren parametroetan, eskaera egiten den unean. Ustiategi kopuru bera baldin badago eremu arruntetan eta mendialdeko edo mugaturiko tokietan, kontuan hartuko da non dagoen NLU (nekazaritzako lan unitate) gehien.

3. Diruz laguntzen ahal den gutxieneko inbertsioa 10.000 eurokoa izanen da. Zenbateko hori kalkulatuko da bai laguntza eskatzeko unean, aurkeztutako inbertsio planaren arabera, bai ordainketa egiteko eskaera egiten denean, inbertsio plan gauzatuaren arabera, betiere kostuen moderazioko irizpideak aplikatu ondoren.

4. Entitate onuradun bakoitzak ezin izanen du 100.000 euro baino gehiago jaso deialdi bakoitzeko.

5. Ez da inolako laguntzarik emanen ikusten bada artifizialki sortu direla laguntzak jasotzeko baldintzak, eta, bereziki, amankomunean erabiliko ez diren makinak erosten badira.

8. oinarria.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta balorazio irizpideak.

1. Ebazpen honek arautzen dituen laguntzak norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko lehentasun ordena ezartzeko.

2. Eskaeren hurrenkera emandako puntuen baturaren arabera eginen da, honako balorazio irizpide hauen arabera. Inbertsioen ezaugarriengatik (makinak), gehienez 50 puntu jasotzen ahalko dira, eta beste 50 puntu, gehienez, entitate eskatzailearen ezaugarriengatik. Osotara 100 puntu jasotzen ahalko dira gehienez.

3. Inbertsioen ezaugarriengatiko baremoko puntuak jarraian adierazten den moduan zehaztuko dira.

Makina edo ekipamendu bakoitzerako, zehaztuko da zenbat puntu ematen dituen baremoan, kontuan harturik zein den makinaren edo ekipamenduaren inbertsioak jaso dezakeen laguntza, batetik, eta zenbaki honetako a) eta g) letrei jarraikiz makinak edo ekipamenduak dituen baremoko puntuak. Horretarako, formula hau aplikatuko da:

Makinaren berrikuntza puntuak x

Makinaren balio diruz lagungarria

= Makina horrengatiko baremoko puntuak

Espedienteko balio diruz lagungarria

Honako berrikuntza puntuak aplikatzen ahal zaizkio makina edo ekipamendu bakoitzari:

a) Minden aplikazio lokalizaturako sistema bat duten zisternak (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak) eta mindak xehatzeko eta banatzeko sistema bat dutenak, aplikazio homogeneoa bermatzeko: 30 puntu. Puntuazio hori handitzen ahalko da, gehienez 50 puntura iritsi arte, ekipamenduaren arabera eta honako irizpideei jarraikiz:

–Emari-neurgailua, aurrera egin ahala emaria kontrolatzen duena: 5 puntu.

–Tarteen kontrola: 5 puntu.

–Minden analisi jarraitua / NIR teknologia: 10 puntu.

b) Gai fitosanitarioen tratamendurako ekipamenduak:

b.1) Barra pneumatikodun ihinztagailuak, arrastekoak nahiz esekiak, Isobus konexioa edo GPSa dutenak, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duten sistemak eta tarteen kontrolerako sistemak ere: 30 puntu. Puntuazio hori handitzen ahalko da, gehienez 40 puntura iritsi arte, ekipamenduaren arabera eta honako irizpideei jarraikiz:

–Barren altueraren, inklinazioaren eta egonkortzearen kontrol automatikoa: 5 puntu.

–Aire hesia edo TWIN sistema: 5 puntu.

b.2) Ihinztagailu hidropneumatikoak (atomizagailuak eta nebulizagailuak) aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duten sistemak eta tarteen kontrolerako sistemak dituztenak: 30 puntu. Puntuazio hori handitzen ahalko da, gehienez 40 puntura iritsi arte, ekipamenduaren arabera eta honako irizpideei jarraikiz:

–Dagoen landare kopuruaren arabera emaria kontrolatzeko sistema automatikoa: 5 puntu.

–Tunel motako aplikatzailea: 5 puntu.

c) Ongarriak aplikatzeko ekipoak, Isobus edo GPSa dutenak, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere: 30 puntu.

d) Aleak ereiteko makinak (zurrustakakoak eta zuzenean ereiten dutenak), Isobus edo GPSa dutenak, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere: 30 puntu.

e) Aleak biltzeko makinak, GPSa dutenak, baita kontrolerako eta errendimendu mapak egiteko ekipoak ere: 30 puntu.

f) Bazka biltzeko makinak, GPSa eta NIR analisi jarraiturako sistemak dituztenak: 30 puntu.

g) Gainerako makinek eta ekipoek ez dute punturik izanen berrikuntzagatik, eta, hortaz, ez dute punturik emanen baremoan.

4. Entitate eskatzailearen ezaugarriengatiko baremoko puntuak honako hauek dira:

a) Kooperatibako bazkide diren ustiategiak non dauden, 7. oinarriko 2. zenbakian deskribatzen denaren arabera.

–Goi mendialdeko udalerria: 15 puntu.

–Mendialdeko udalerria: 10 puntu.

–Mendialdekoa izan gabe, naturak bereziki mugatutako eskualdeak: 5 puntu.

Ondorio horietarako, iritziko da NMEK aipatu eremu horietan dagoela baldin eta bazkide diren ustiategi gehienak horrelako eremuetan badaude, kontuan hartuta EINeko zer udalerri agertzen den Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren fitxan, ustiategiaren parametroetan, eskaera egiten den unean.

Goi mendialdeko eremuetan dauden ustiategiak ez badira gehiengoa, mendialdekoei batuko zaizkie, eta horrela ere ez badira gehiengoa, naturak mugaturiko eremuei batuko zaizkie. Kasu horietan, puntuaziorik txikiena jasoko dute irizpide honetan.

Ustiategi kopuruan berdinketarik bada, kontuan hartuko da zein eremuk dituen NLU gehien ustiategiko.

b) NMEKren bazkide diren ustiategietako banakako titularrek (ogibide nagusia nekazaritza duten horiek) zuzendaritza kontseiluan duten partaidetzaren arabera, edo NMEKren bazkide diren lehentasunezko elkarte-ustiategietako ordezkariek duten partaidetzaren arabera. Zuzendaritza kontseilurik ez badago, proportzioa kalkulatuko da NMEKren bazkideen kopuru osoaren gainean.

–%50 edo gehiago: 20 puntu.

–%25 gutxienez, baina %50 baino gutxiago: 15 puntu.

–%25 baino gutxiago, ogibide nagusia nekazaritza duen pertsona bat gutxienez: 10 puntu.

c) Generoaren araberako puntuazioa: kooperatibak emakume bazkideak baditu, puntuak esleituko zaizkio emakume kopuruaren proportzioan pertsona fisiko bazkide guztien kopuruaren gainean. Ondorio horietarako, aintzat hartuko dira ustiategiak eskaera egiten duenean Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan dituen datuak:

–%50 edo gehiago: 10 puntu.

–%25 gutxienez, baina %50 baino gutxiago: 5 puntu.

d) 5 puntu emanen dira elkarteko bazkide den ustiategiren bat baldin badago nekazaritzako nitratoez ura kutsatzeko arriskua duen eremu batean, kontuan hartuta EINeko zer udalerri agertzen den haren fitxan, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 4ko 247/2018 Foru Aginduan zehazten da zein eremuk duten nekazaritzako nitratoez ura kutsatzeko arriskua. Foru agindu horren bidez, nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak berrikusi eta 2018-2021 aldirako jarduketa programa onetsi zen, eta ondoren aldatu egin zen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 23ko 205/2019 Foru Aginduaren bidez.

5. Onuradunak bere eskaeran adierazi beharko du, berariaz, zer balorazio irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hau erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da laguntza eskaera aurkeztean biltzen diren irizpideei dagokienez, edo, egoki denean, eskaerak aurkezteko epea bukatzeko egunari dagokionez, eta bete beharreko konpromisotzat inbertsio planean aurreikusitako ekintzei dagokienez, eta plan horrekin bat etorri beharko du.

6. Onuradunak eskatutako balorazio irizpideek ekarritako puntuak bakarrik emanen dira. Baldin betetzeko zenbait kasu onartzen dituen irizpide bat ezarri bada, aintzat hartuko da puntu gehien ematen dituen egoera, eskura dagoen informazioarekin egiaztatutakoa, eskatutako puntuazioa inola ere gainditu gabe.

9. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

1. Norgehiagokako araubideko tramitazioan, lehentasunak ezarriko dira eskaeren artean aurreko puntuetan ezarritako balorazio irizpideak aplikatuz, eta aipatu irizpideen arabera balorazio handiena lortzen duten eskaerei esleituko zaie dirulaguntza, deialdian erabilgarri dagoen kredituak ezarritako muga gainditu gabe.

2. Espedienteen puntuazioan berdinketarik bada, lehentasuna izanen du 8. oinarriko 3. puntuan (inbertsioen ezaugarriengatiko baremoa) puntuazio altuena duenak. Horrekin ez bada berdinketa hausten, kontuan hartuko da eskatzaileek zenbat puntu duten 4. puntuan (entitate eskatzailearen ezaugarriengatiko baremoa): lehenik, a) apartatuan duten puntuazioaren arabera lehenetsiko dira, eta, ondoren, b), c) eta d) apartatuen arabera. Aurreko irizpidea aplikatu eta gero berdinketak irauten badu, lehenago aurkeztu diren eskaerek edukiko dute lehentasuna.

3. Deialdirako dagoen aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei dirulaguntza emateko, ezetsi eginen dira dagokion ekitaldiko aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren guztiak.

10. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak.

1. Laguntza hauen onuradunek honako betebehar eta konpromiso hauek izanen dituzte:

a) Inbertsio plana 2021eko irailaren 15a baino lehenago gauzatzea. Aurrekoa gorabehera, onuradunek eska dezakete muga-eguna luza dadila, baldin eta frogatzen badute justifikatutako arrazoiengatik ezin dituztela inbertsioak burutu epearen barnean. Luzapena 2021eko urriaren 15era arte izanen da gehienez, eta abuztuaren 15a baino lehenago eskatu beharko da.

b) Jarduketak egitea eta, hala bada, mantentzea, eta espedienteak lehenesteko (8. oinarriaren arabera) erabili diren kalifikazioak mantentzea inbertsio plana bukatu arte eta ordainketa egin aurretik.

c) 11. oinarriaren arabera etorkizunean bete beharreko konpromisoei eustea bost urtez, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpena ematen denetik aurrera.

d) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan honako hauek frogatzea:

–Jasotako funtsak aplikatuta egindako gastuak eta ordainketak, eta

–Hartu diren funtsak laguntza emateko arrazoi izan ziren helburuetarako erabili direla, ezarrita dauden epe eta moduan.

e) Behar diren kontrolak onartzea, egiaztatzeko laguntza ongi eman dela, inbertsioa ongi gauzatu dela eta konpromisoei eutsi zaiela.

f) Behar diren argibideak ematea ustiategiaren alderdi tekniko-ekonomikoez, lan arlokoez eta sozialez, baita neurri honen esparruan hartutako laguntzez ere, haien jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.

g) Dirulaguntza jaso duten jarduketak finantzatzeko beste dirulaguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu eta/edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, azkeneko ordainketan jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

h) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, pertsona onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako eta sektoreko legeetan agindutako moduan.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

j) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.

k) Bidezko denean, inbertsioko ondasunak inskribatuko dira Nafarroako Foru Komunitateko erregistro ofizialetan, plana amaitu baino lehen.

l) Enpresa deslokalizaziorik ez egitea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Eginbehar hau ez betetzeak aipatutako foru legean aurreikusten diren itzultzeak ekarriko ditu.

2. Bazkideen betebehar eta konpromisoak izanen dira Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65. artikuluko 3. zenbakian adierazitakoak, bereziki bazkide gisa irauteko gutxieneko epeari buruzkoak eta konpromisoei dagokien zatiaren ordainketari buruzkoak, baldin eta zenbaki horretako a) eta c) letrei jarraikiz baja ematen bazaie.

3. Laguntzen eskaera aurkezteak berekin dakar oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoak onartzea.

11. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak.

1. Gerora bete beharreko konpromisoak dira entitate onuradunak bere gain hartu dituenak, bost urtez horiei eusteko baldintzarekin, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpenaren egunetik aurrera.

2. Hauek hartuko dira gerora bete beharreko konpromisotzat, oro har, era guztietako espediente eta entitate onuradunen kasuan:

a) NMEK jardunean egotea.

b) Laguntzen onuradun diren entitateek ez dute hirugarrenendako lanik eginen laguntzaren xedeko makinekin, eta ez dituzte eskualdatuko, errentan emanen edo lagako hirugarrenek erabil ditzaten, gutxienez konpromisoen bost urteetako epean, edo haien balio-bizitza guztian, epe hori baino laburragoa bada. Epe horren barnean, urtero, NMEKren bazkide diren ustiategien artetik erdiak gutxienez aukera izan behar du makinak erabiltzeko, haien laboreak eta animaliak kontuan hartuta, salbu eta egiaztatzen bada ustiategien ekoizpenean orientazio aldaketa bat izan dela, eta horrek eragiten badu baldintza hori ez betetzea.

c) Eragiketaren helburuei, izaerari eta gauzatzeko baldintzei eustea, funtsezko aldaketarik gabe eta jatorrizko helburuak kaltetu gabe.

d) Entitatearen eta jarduketa eremuaren baldintzei eustea, bai eta bazkideen kalifikazioari ere (8. oinarriaren 4. zenbakiaren arabera baremo-puntuek eman dutena).

Konpromiso horiek ez zaizkie eskatuko eragiketei ekoizpen jarduera bat bertan behera uzten bada iruzurrezkoa ez den porrotarengatik.

3. Onuradunak aurreko 2. puntuko konpromisoak hartzen dituela ulertuko da horiek baliozkotu ondoren, laguntza ematen eta/edo ordaintzen denean.

12. oinarria.–Laguntzaren eskaera eta dokumentazioa.

1. Eskaerak igorriko zaizkio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari.

2. Eskaerak aurkezteko epea 30 egunekoa izanen da, oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Eskaera aurkezteko programa Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian dago eskuragarri, tramiteen katalogoan. Horretarako, onuradunek eta/edo beren ordezkariek sinadura elektronikoa edo NAN/PINa izan behar dute.

4. Jarduketa deialdiaren helburuei egokitzen zaiela frogatzeko, II. eranskinean azaltzen den dokumentazioa gehitu beharko zaio eskabideari.

13. oinarria.–Kostuen moderazioa.

1. Inbertsio planean kostuen moderazioaren printzipioa aplikatuko dela bermatzeko, diruz lagungarria den inbertsioaren zenbatekoa honako hauen arabera zehaztuko da:

a) “Inbertsio moduluak” izeneko III. eranskinean jasotako inbertsioetarako, beharrezkoa izanen da aurrekontua edo proformako faktura aurkeztea. Zenbateko diruz lagungarritzat hartuko da zenbateko txikiena, onuradunak aurkeztutakoaren eta III. eranskinean jasotakoaren artean.

b) “Inbertsio moduluak” izeneko III. eranskinean jasotzen ez diren inbertsioen eta gastuen kasuan, eskatzaileak hiru faktura edo aurrekontu aurkeztu beharko ditu laguntza eskabidearekin batera. Zenbateko diruz lagungarritzat hartuko da onuradunak aurkeztuetako txikiena.

Egiazko enpresa hornitzaile independenteenak izanen dira eskaintzak, eta alderatzeko behar bezain zehatzak izanen dira. Nolanahi ere, ez da beharrezkoa izanen hiru eskaintzak aurkeztea, baldin justifikatzen badu merkatuan ez daudela behar adina entitate hornitzaile edo emaile, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarri bereziengatik. Salbuespen hori behar bezain justifikatua egonen da inbertsio planean.

c) Inbertsioaren ezaugarriak direla-eta aurreko horietan sartzen ez diren kasuetan, onuradunak proformako faktura edo aurrekontua aurkeztu beharko du inbertsioaren zenbatekoa justifikatzeko. Balorazio batzorde batek aztertuko du zenbatekoa. Batzorde hori instrukzio organoaren arduradunak eta profil teknikoa duten hango bi teknikarik osatuko dute, eta aurkeztutako aurrekontuaren aldeko txostena eman beharko dute, edo bestela, ordezko aurrekontua aurkeztu.

Batzorde horren erabakia justifikatuko da, orobat, ondasunaren prezioak egiaztatuz onuradunari dagokion jarduketa-merkatu logiko batean.

2. Kostuen moderazioari buruzko egiaztatze kontrolak laguntza esleitu aurretik eginen dira, laguntza eskaeran oinarrituta, eta azken ordainketa egin aurretik, onuradunak aurkeztutako ordainketa-eskaeran oinarrituta. Egiaztatze kontrolak eginen dira, orobat, onuradunak aldaketak egitea eskatzen duenean.

3. Kostuen moderazioa zuzen aplikatzeko, onuradunak behar diren agiriak erantsiko dizkio (proformako fakturak, aurrekontuak, fakturak, etab.) inbertsioen planari edo bukaerako ordainketa eskaerari, legez eska daitekeen informazio guztiarekin eta agiria igorri duenaren identifikazio datuei buruzko informazio fidagarriarekin, eta, orobat, entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan egiteko gaitasunak, tamaina eta abar zehatz-mehatz azalduta.

4. Onuradunak aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira ondorio horietarako, kostuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien kostuak ez dira diruz lagungarritzat joko.

14. oinarria.–Instrukzio organoa.

Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa dagokio Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari; atal hori atxikia dago Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari.

15. oinarria.–Dirulaguntza esleitzeko prozeduraren instrukzioa.

1. Instrukzio organoak eskaerak jasotakoan, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Behar izanez gero, 10 eguneko epean, gehienez ere, zuzen ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio ezen hori egin ezean eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, edo agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.

2. Eskaera osorik dela, egiaztatuko da eskatzen diren baldintzak betetzen dituela, eta horretarako behar diren kontrolak eginen dira.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak joko du Foru Administrazioan eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara, betiere laguntza eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan kontsultatzen ahal diren parametroak zehazteko, onetsitako azken katalogazioaren araberako datuak erabiliko dira.

4. Instrukzioaren prozeduran zehar, unitate erantzuleak eska dezake aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa argitzea. Behar izanez gero, gehienez 15 eguneko epean zuzendu ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio ezen hala egiten ez badu agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.

5. Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, inbertsio diruz lagungarrien aurrekontua eta aplikatzekoak diren mugak, baremoak eta moduluak hartuko dira kontuan, oinarri arautzaile hauen arabera.

6. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunetan oinarriturik.

7. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta esleipen espedientean jaso beharko da onuradunek laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

16. oinarria.–Ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak esleitzeari buruzko ebazpena emanen du.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

3. Ebazpenean azalduko da dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda, eta eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, zein diren aurrekontuko baliabideen mugagatik ezetsitakoak.

Aurrekoa galarazi gabe, konkurrentzia prozeduraren eteteko puntuan gelditzen den eskatzaileak, aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik laguntzarik jasotzen ez badu, dagoen aurrekontuaren araberako laguntza eskatzen ahalko du, ebazpena jakinarazi eta 15 eguneko epean. Halakoetan, proposatutako ekintzen artean zein mantentzen diren identifikatu beharko du. Eskabidea berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere.

4. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hiru hilabetean ebatziko da, laguntza eman ala ezesteko, eta honako hauek jasoko ditu ebazpenak: esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.

5. Prozedura ebazteko ezarritako epea berariazko ebazpenik eman gabe iraganik, eskaera administrazio-isiltasunez ezetsitzat joko da.

6. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka onuradunak gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko du, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, ebazpena berariazkoa izanez gero, edo isiltasun administratiboz ezetsi dela ulertzen denetik aurrera, ustezko ezespena izanez gero.

17. oinarria.–Inbertsio plana aldatzea.

1. Bidezko arrazoiengatik entitate onuradunak beharrezkotzat jotzen badu aldaketak egitea hasiera batean onetsitako inbertsio planean, aldatzeko eskaera bat aurkeztu beharko du. Edonola ere, ondasun berriak erosi eta/edo konpromiso berriak hartu aurretik aurkeztuko da eskaera hori, eta, aldaketa nabarmena bada, inbertsioak bukatzeko epea bukatu baino bi hilabete lehenago aurkeztu beharko da.

2. Proposatutako aldaketak aski arrazoitua eta justifikatua egon beharko du, eta 13. oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da, honako hauek bermatzeko:

–Inbertsio plan berriaren bideragarritasuna.

–Ez dela urratzen eskaeren hurrenkerako emaitza ekarri zuten balorazio irizpideen aplikazioa.

3. Eskatutako aldaketak nabarmenak izanen dira baldin eta laguntzen ahal den inbertsio osoaren %30 baino gehiago gehitu edo kentzen bada makineriako elementu bakoitzean, eta goiti-beheiti hori 15.000 euro baino handiagoa bada.

4. Inbertsio planaren aldaketa nabarmen bakarra aurkeztea onartuko da.

5. Instrukzio organoaren balorazioaren menpe egonen da eskatutako aldaketak onestea. Onespen horrekin ere, hasiera batean onarturiko laguntzak ez dira handituko.

–Aldaketak nabarmenak badira, kostuen moderazioko prozedurarako modulu berriak aplikatzea badakarte eta/edo emandako laguntza murrizten bada, inbertsio plan berria ebazpen bidez onetsi beharko da, hasierako planak agertzen zituen irizpide tekniko-ekonomikoei eta kostuen moderazioko irizpideei jarraikiz.

–Aurreko paragrafoan aipatu gabeko aldaketak badira, azken ordainketaren unean eginen da behar den doikuntza, bai inbertsioetan bai esleitutako laguntzan.

6. Jakinarazi ez diren aldaketak badira, azken ordainketaren unean eginen da behar den doikuntza, bai inbertsioetan bai esleitutako laguntzan.

18. oinarria.–Ordainketa eskaera.

1. Laguntzak eskuratzeko, onuradunak ordainketa eskaera aurkeztu beharko du. Ordainketa eskaera zehaztu diren egunen aurretik aurkeztu ezean, laguntzak galdu eginen dira.

2. 2021eko irailaren 15ean bukatuko da epea ordainketa eskaera aurkezteko eta, berekin batera, fakturak, ordainagiriak, baimenak, erregistroak eta aurkeztu behar diren gainerako agiriak aurkezteko. Beraz, ulertuko da data hori dela baimen horiek lortzeko eta/edo erregistro horiek egiteko mugaeguna.

Nekazaritzako makineriaren kasuan, Nafarroako Nekazaritza Makineriaren Erregistro Ofizialean inskribatuta egon beharko du, edo inskribatzeko eskaera eginda.

Epe horiek ezartzen dira justifikatutako arrazoiengatik eskatu eta onartzen ahal diren luzapenak galarazi gabe, 10.1.a) oinarrian jasotakoaren arabera.

3. Ordainketa eskaerarekin batera, onuradunak inbertsioen bukaeraren berri eman beharko du, baita justifikatu ere horiek nola bete diren eta ordainketak nola gauzatu diren laguntzaren xede ziren kontzeptuengatik; horretarako, aurkeztuko dira behar diren fakturak eta/edo froga-balio baliokidea duten agiriak eta gastu eta inbertsio diruz lagungarri guztien ordainagiriak.

19. oinarria.–Laguntzen ordainketa.

1. Laguntzen ordainketa deialdian aurreikusitako aurrekontu ekitaldiaren kargura eginen da.

2. Oro har, dirulaguntza eman aurretik, organo kudeatzaileak egiaztatu beharko du onuradunak dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta gardentasun betebeharra betetzen dituela.

Horri dagokionez, ez da ulertuko jarduera gauzatua dagoela frogatu denik harik eta instrukzio organoak inbertsio plana bukatu dela frogatu eta ordainagiriak zuzen daudela egiaztatu arte.

3. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko.

4. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak joko du Foru Administrazioan eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Kontrol horien barnean, bisitak egiten ahalko dira ustiategietara, egiaztatzeko inbertsioak bukatu direla eta zuzen gauzatu, edo egiaztatzeko instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi.

Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan kontsultatzen ahal diren parametroak zehazteko, onetsitako azken katalogazioaren araberako datuak erabiliko dira.

5. Laguntza jaso dezaketen egiazko gastuei oinarri hauetan ezarritako portzentajea aplikaturik aterako da pagatu beharreko zenbatekoa. Hasiera batean onartutakoa izanen da gehieneko kopurua.

6. Instrukzio organoak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen baldin bada beheranzko desbideratzeak daudela onuradunak aurkeztutako azkeneko ordainketa eskaerarekin alderatuta, hurrengo oinarrian aipatzen diren murrizketak eta baztertze-irizpideak aplikatuko dira.

20. oinarria.–Murrizketak eta bazterketak baremoa ezartzeko irizpideetan, laguntzetan eta ordainketetan.

1. Aipatu 10. oinarriko 1. zenbakiko a) letran ezarritako epean egin ez diren inbertsioek ez dute laguntzarik jasoko.

2. 10.1 oinarriko d) eta e) letretan jasotako konpromisoak (gastuen justifikazioarena eta kontrolen onarpenarena) betetzen ez badira, laguntza osoa galduko da.

3. Konpromisoari zuzenean lotutako laguntza galduko da, baldin eta betetzen ez badira kontabilitateari, dokumentazioa gordetzeari eta erregistroetan inskribatzeari buruzko konpromisoak, 10.1 oinarriko f), g) eta i) letretan ezarritakoak.

4. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada eskaeren hurrenkera finkatzeko puntuazioa ateratzeko aintzat hartutako balorazio irizpideak bete ez direla, puntuazio txikiagoa zegokiola eta, horren ondorioz, onuradun izaera galduko zukeela, laguntza guztia galduko da.

5. Aurreko murrizketak eta bazterketak ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketa horiek, hurrengo oinarriaren 7. puntuaren arabera, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu.

6. Espediente baten bidez egiaztatzen bada onuradunak gezurrezko adierazpen bat egin duela nahita, onarturiko laguntzak bertan behera utziko dira, eta ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna neurri horretarako laguntzetatik bazterturik geldituko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarririko zehapenak edo aitorpen hori aurkezteko unean iruzurraren kontrako borrokarako indarrean diren prozeduretatik datozenak.

21. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoen murrizketak.

1. Oinarri arautzaile hauetan azaldutako gerorako konpromisoak betetzen ez badira, laguntzak itzuli beharko dira osoki edo partez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluekin bat.

2. Konpromiso horiek noraino ez diren bete mailakatu eginen da, ondoren ezartzen diren irizpideekin bat, eta, horien arabera, jasotako laguntza itzultzeko portzentajeak kalkulatuko dira, baita legez ezarritako berandutze-interesak ere.

3. Ez bada betetzen 11. oinarriko 2. zenbakiko b) letran laguntzaren xedeko makinak eskualdatzeari edo errentan emateari buruz ezarritakoa, baldintza hori bete ez duen makinari dagokion laguntza itzuli beharko da, eta legez dagozkion interesak ordaindu.

4. Ez bada betetzen 11. oinarriko 2. zenbakiko b) letran hirugarrenendako lanak egiteari edo hirugarrenek erabiltzeko lagatzeari buruz ezarritakoa, baldintza hori bete ez duen makinari dagokion laguntzaren %50 itzuli beharko da lehen aldian, eta %100, berriz, ez-betetzea bigarren aldiz eginez gero. Horrekin batera, legez dagozkion interesak ordaindu beharko dira.

5. Ez-betetzeren bat egiaztatzen bada aurreko 3. eta 4. puntuetan azaldutako irizpideak ez diren 11.2 oinarriko irizpideetan, eta ez-betetzea lehen urtean gertatzen bada, laguntzaren %100 galduko da; bigarren urtean gertatzen bada, %80 galduko da; hirugarrenean gertatzen bada, %60; laugarrenean gertatzen bada, %40; eta bosgarrenean gertatzen bada, %20. Dagokion diru-itzulera egin beharko da.

6. Ez da ez-betetzetzat joko 8. oinarriaren araberako balorazio-irizpide bati buruz ari garenean, espedienteari legokiokeen puntuazioak kontzesioari eusteko modua emanen balio.

7. Aurreko apartatuetan aipatutako konpromisoak ez betetzea ez da ez-betetzetzat hartuko NMEKren edo hura osatzen duten sozietateen bazkideren bati eragiten dion ezinbesteko arrazoi bat gertatzen denean.

Ezinbesteko arrazoiak edo salbuespeneko kasuak gertatu direla ulertuko da honako egoera hauetan:

a) NMEKren edo hura osatzen duten sozietateen bazkide den pertsona fisikoren bat hiltzen bada.

b) NMEKren edo hura osatzen duten sozietateen bazkide den pertsona fisikoren bat lanerako ezintasun egoeran badago luzarorako.

c) NMEK osatzen duten ustiapenetako bat osorik edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eta desjabetzea ezin bazen aurreikusi eskaera aurkeztu zen egunean.

Ustiategiaren zati handi bat dela ulertuko da baldin Europako neurri unitateen %40 baino gehiago murrizten badira.

d) Natura hondamendi larria, NMEK osatzen duten ustiategietako baten lurrak eta/edo instalazioak asko ukitzen dituena.

e) NMEK osatzen duten ustiategietako baten eraikinen eta/edo instalazioen suntsipena, istripuz.

f) Epizootia edo landareen gaitza, NMEK osatzen duten ustiategietako baten aziendak edo laboreak (hurrenez hurren) kaltetu dituena, haietako denak edo zati bat.

Ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, entitate onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.

22. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

1. Oinarri hauetan araututako laguntzak bateraezinak izanen dira, inbertsio-elementu berberetarako, legez ezarritako beste edozein laguntzarekin.

2. Ebazpen honetan araututako laguntzak ez dira metatuko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 81. artikuluko 2. apartatuan eta 82. artikuluan jasotako ordainketekin, diruz lagungarriak izan daitezkeen kostu berei dagozkienak, baldin eta metaketa horrek Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako laguntzaren intentsitatea edo zenbatekoa gainditzen badu.

3. Ebazpen honek arautzen dituen laguntzak ez zaizkio metatuko kostu berberei dagokien “de minimis” motako beste laguntza bati baldin horrek berekin badakar Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 Erregelamenduan (EB) ezarritako laguntzaren intentsitatea edo zenbatekoa gainditzea.

23. oinarria.–Onuradunaren gardentasun betebeharrak.

1. Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitateak beharturik daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta horiek gutxienez 5.000 eurora iritsiz gero.

Edozein kasutan, foru lege horren 3. artikuluko c) letran jasotako entitateen kasuan, ebazpen honen 3. puntuan aipatzen den gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren arabera, honako hauei buruzko informazioa jasoko da, jendaurrean jarri ahal izateko: gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaketa; karguen zerrenda eta haien dedikazio araubidea, lansari gordinak eta entitateak kargu bakoitzarengatik jasotzen dituen diru konpentsazioak, kontzeptuen arabera zehaztuta, eta urteko kontuak.

2. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako urteko negozio-zifra edo aurrekontua honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo gauzatutako aurrekontua.

b) Kasua bada, dirulaguntza zein ekitalditan ematen den, ekitaldi horretan entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua edo negozio-zifra.

3. Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek, dirulaguntzarik jasotzen badute, informazio hau eman beharko dute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoena izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan duen dedikazio mota.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak ez badu gardentasun betebeharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekartzen ahal dituen zehapenak galarazi gabe, haiek bete ezean, onartutako dirulaguntza ordaindu gabe utziko da, eta, zenbatekorik kobratu bada, itzuli egin beharko da, eta aurrerakinak ere bai, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

24. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

1. Ebazpen honetan ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko da, tramiteen katalogoan, nekazaritzako makinak eta ekipamenduak erosteko nekazaritzako kooperatibentzako 2021eko laguntzei dagokien fitxan.

2. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak bermatuko du honako informazio hau argitaratzen dela Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean: Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren III. eranskinean aipatzen den informazioa, nekazaritzako ekoizpen primarioan dabiltzan eta 60.000 eurotik gorako banakako laguntza jasotzen duten onuradunei buruzkoa.

3. Aurreko apartatuan aipaturiko informazioa antolatuko da eta jendaurrean jarriko da, normalizaturik, III. eranskin horretan ezarrita dagoen moduan. Informazioa bilatzeko eta deskargatzeko funtzio eraginkorrak jarriko dira horretarako. 2. apartatuan aipatzen den informazioa sei hilabeteko epean argitaratuko da, eta gutxienez hamar urtez mantenduko da. Bi kasuetan, laguntza ematen den egunetik aurrera hasiko da kontatzen epea.

II. ERANSKINA

Laguntzaren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa

a) Eskaera egiten duen entitatearen IFZren kopia.

Generoaren araberako puntuazioa eskatuz gero, NMEK zuzenean eta bere sozietateak osatzen dituzten pertsona fisikoen NANa.

b) Nafarroako Kooperatiben Erregistroan inskribaturik egotearen ziurtagiria edo, hori ez badute, erregistroan inskribatzeko eskaeraren kopia.

c) Eratze eskriturak eta estatutuak.

d) Zuzendaritza kontseiluak edo gobernu organoak emandako ziurtagiria, alderdi hauek jasotzen dituena:

–Zuzendaritza kontseiluaren osaera.

–Bazkide kopurua.

–Laguntza aurkezteko edo laguntzarekin lotutako edozein izapide egiteko ordezkaria nor izanen den.

–Entitateko aginte organo eskudunaren erabakia inbertsioei ekiteko eta dirulaguntza eskatzeko, inbertsiorako aurreikusten den zenbatekoa eta inbertsioaren xedea jasoz.

e) Aurrekontuak edo proformako fakturak, aurreikusten den inbertsio bakoitzerako. Inbertsioaren osagai guztien zerrenda bat barne hartu beharko dute, balorazio batekin, berrikuntzagatik ematen diren puntuak justifikatzeko.

f) Inbertsioak xede badu mindak lurrean aplikatzeko edo lurperatzeko lehendik dauden minda zisternak egokitzea, instalazioa egin duen enpresak luzaturiko ziurtagiria aurkeztu beharko du entitate onuradunak, non zehaztuko baita zer jarduketa gauzatu diren. Horrez gain, behar diren fakturak eta ordainagiriak ere aurkeztu beharko ditu.

III. ERANSKINA

Inbertsio moduluak

ZERBITZU-SARIAK

Inbertsio plana - eskaera

800

NEKAZARITZAKO MAKINAK / unit.

1. Traktoreak

1.1. Potentzia < 50 ZP

13.600

1.2. 50 ≤ potentzia < 100

35.000

1.3. 100 ≤ potentzia < 150

56.000

1.4. 150 ≤ potentzia < 200

80.000

1.5. 200 ≤ potentzia < 250

100.500

1.6. Potentzia ≥ 250

133.000

2. Uzta biltzeko makina autopropultsatuak (ebaketa-burua barne)

2.1. Uzta biltzeko makinaren ebaketa-burua

40.000

2.2. Uzta bildu eta xehatzeko makina

10.000

2.3 Enborretik eta hostoetatik bibragailu bidez uzta biltzeko makina

98.400

2.4 Frutagintzako plataforma autopropultsatua

20.300

2.5. Uzta biltzeko makina zamalkatzailea (mahastiak, olibondoak eta gisakoak)

156.300

2.6. “Baby leaf” hostoak biltzeko makina

52.100

2.7. Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (lekak, ilarrak, ziazerbak)

358.500

2.8. Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (tomateak)

135.000

3. Zamalanak egiteko eta garraiatzeko makina autopropultsatuak

3.1. Orga jasotzaile mastadunak (zezen motakoak)

33.500

3.2. Kargatzaile trinkoa (robota edo bobcata)

30.500

3.3. Gurpil gaineko pala kargatzailea

110.200

3.4. Pala kargatzaile teleskopikoa

54.200

3.5. Unifeed motako nahasgailuak

110.000

4. Gurditraktorea

28.000

5. Lurra lantzeko makineria

5.1. Golde belarriduna

16.000

5.2. Harriak lurperatzeko fresatzeko makina-konformatzeko makina

25.000

5.3. Disko-area

10.500

5.4. Are azkarra

15.000

5.5. Are abiarazia

20.000

5.6. Lerrokako lur-lantzea (strip hill)

18.000

5.7. Marruskagailua

15.500

6. Erein eta landatzeko makineria

6.1. Ereiteko makinak, bihiz bihikoak / doitasunezkoak

23.000

6.2. Birlandatzeko makinak

14.800

7. Simaurra hedatzeko orga

16.500

8. Bazka biltzea

8.1. Segamakina (egokitzailea)

21.000

8.2. Segamakina (ez egokitzailea)

12.000

8.3 Garraiagailua/Paka-makinarako eskuarea

25.000

8.4. Eskuareak

12.500

8.5. Xehatzeko makinak

15.600

8.5. Ohiko paka-makinak

17.800

8.7. Paka handiak egiteko makinak

76.200

8.8. Paka biribilak egiteko makinak

20.900

8.9. Biltzeko makinak-xingolaztatzeko makinak

9.300

8.10. Unifeed herrestatua

26.300

8.11. Bestelakoak (azpiak egiteko makinak)

13.900

9. Beste batzuk

9.1. Mozteko tresneria eramateko atoia

5.000

9.2. Fardoendako atoi autokargatzailea, A motakoa - Fardo txikia elkartzeko makina

39.500

9.3. Fardoendako atoi autokargatzailea, B motakoa - Fardo handia biltzeko makina

65.000

9.4. Bazkarendako atoi autokargatzailea

59.000

9.5. Bestelako atoiak - Atoi autoegozlea

37.500

9.6. Bestelako atoiak - Azienda garraiatzeko atoia, traktoreari lotua

10.100

9.7. Bestelako atoiak - Mahatsa biltzeko atoiak

17.100

10. Tripuntala

8.850

EKIPAMENDU INFORMATIKOA / unit.

1. GPSa, pilotu automatikoaren bidez gidatzeko sistemarik gabea

3.000

2. GPSa, pilotu automatikoaren bidez gidatzeko sistemaduna

9.500

BERRIKUNTZAGATIK PUNTUAK JASOKO DITUZTEN MAKINAK / unit.

1. 10.000 litroko edo gehiagoko zisterna, baina 20.000 litro baino gutxiagokoa, minden aplikazio lokalizaturako sistema bat daukana (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), baita xehatzeko edo banatzeko sistema bat ere, aplikazio homogeneoa bermatzeko (euro/edukiera litro)

72.000

2. 20.000 litroko edo gehiagoko zisterna, minden aplikazio lokalizaturako sistema bat daukana (hala nola hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), baita xehatzeko edo banatzeko sistema bat ere, aplikazio homogeneoa bermatzeko

88.000

3. Haizemaile formako irteera duen zisterna egokitzea, minden aplikazio lokalizatua egiteko (hodi esekiak, burdin sare lokalizatzaileak edo disko lokalizatzaileak), xehatzeko edo banatzeko sistema barne

20.000

4. Zisternaren osagarriak, aurreko balioari gehitu beharrekoak

Emari-neurgailua, aurrera egin ahala emaria kontrolatzen duena

10.000

Tarteen kontrola

10.000

Minden analisi jarraiturako sistema / NIR teknologia

10.000

5. Barra ihinztagailua, esekia, Isobus konexioa edo GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema eta tarteen kontrolerako sistema ere

30.000

6. Barra ihinztagailua, arrastekoa, Isobus konexioa edo GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistemak eta tarteen kontrolerako sistema ere

38.000

7. Barra ihinztagailua, autopropultsatua, GPSa duena, baita aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema eta tarteen kontrolerako sistema ere

99.500

8. Barra ihinztagailurako osagarriak, aurreko balioari gehitu beharrekoak

Barren altueraren, inklinazioaren eta egonkortzearen kontrol automatikoa

14.000

Aire hesia edo TWIN sistema

7.000

9. Ihinztagailu hidropneumatikoa (atomizagailuak eta nebulizagailuak) aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema eta tarteen kontrolerako sistema dituena

16.000

10. Ihinztagailu hidropneumatikorako osagarriak, aurreko balioari gehitu beharrekoak

Dagoen landare kopuruaren arabera emaria kontrolatzeko sistema automatikoa

4.000

Tunel motako aplikatzailea

14.000

11. Ongarriak aplikatzeko ekipamendu esekia, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai

16.000

12. Ongarria aplikatzeko ekipamendua, arrastekoa, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai

25.000

13. Aleak ereiteko makina pneumatikoa, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai

50.000

14. Aleak ereiteko makina, zuzenean ereiten duena, Isobus edo GPSa duena, eta aurrera egin ahala aplikazioa kontrolatzen duen sistema ere bai

60.000

15. Aleak biltzeko makina, GPSa duena, baita kontrolerako eta errendimendu mapak egiteko ekipamendua ere: 250 ZP-tik beherako potentzia

145.000

16. Aleak biltzeko makina, GPSa duena, baita kontrolerako eta errendimendu mapak egiteko ekipamendua ere: 250 ZP-ko potentzia edo handiagoa

170.000

17. Bazka biltzeko makina autopropultsatua, GPSa eta NIR analisi jarraiturako sistemak dituena

230.000

F2107511

Iragarkiaren kodea: F2107511