137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

2, 3 eta 4/2021 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2021eko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aurrekontua aldatzeko 2/2021, 3/2021 eta 4/2021 espedienteak.

• 2/2021 aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarria.

• 3/2021 aurrekontu-aldaketa: aparteko kreditua.

• 4/2021 aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarria.

Espediente horiek Udalaren Idazkaritzan egonen dira jendaurrean 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen iragarki-taulan iragarkia jarri ondotik, bizilagunek nahiz interesdunek azter ditzaten eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iragaten bada inork erreklamaziorik egin gabe, aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira.

Argitara ematen da, bete daitezen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta hurrengoak.

Milagron, 2021eko ekainaren 3an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2109140