137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Eskumenak beste baten esku uztea

Leitzako Udaleko alkateak, 2021eko ekainaren 3an, 2021/0149 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

“Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluaren edukia, haren arabera kasuan kasuko toki entitateko buruak du eskumena langileak kontratatzeko deialdiak onartzeko.

Ikusirik administrari laguntzailea kontratatzeko 175/2021 espedientea, non Mikel Zabaleta Aramendiarekin 2. graduko kidetasuna duen pertsona batek parte hartu duen eta, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluko 2-b) apartatua aplikatu beharrez, abstenitzera behartuta dagoela.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluena eta horiekin bat heldu direnena ere, haietan ezartzen baita eskumen hau bertze baten esku uzteko aukera, eta horretarako behar diren tramiteak.

Ikusirik Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatua, haren arabera argitaratu behar baita erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean,

ERABAKI DUT:

1.–Aipatutako espedientean esku ez hartzea eta haren inguruko akordio guztiak hartzeko eskumena Leitzako Udaleko lehenengo alkateorde Nahikari Uriarte Intxaurrondoren esku uztea.

2.–Leitzako Udaleko lehenengo alkateorde den Nahikari Uriarte Intxaurrondori eskudantziak bere esku utzi direla jakinaraztea. Horrek ebazpen honen dataren egunetik izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuak aurreikusten dituen baldintzetan.

3.–Ebazpen honen berri ematea Leitzako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.”

Leitzan, 2021eko ekainaren 3an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2109137