137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen udal ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2021eko martxoaren 8an egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen, hasiera batez, Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen udal ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egon da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2021eko martxoaren 25ean argitaratua, 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean), erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza behin betiko onetsirik gelditu da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gesalatzen, 2021eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu daitezen indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei.

Zerga-egitatea da, halaber, kasuan kasuko udal jarduera teknikoa edo administratiboa, subjektu pasiboari bereziki eragin edo mesede egiten diona eta beharrezkoa dena planeamendu orokorreko eta garapeneko tresnak nahiz kudeaketa eta urbanizazio tresnak tramitatzeko. Horiek jasota daude Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean.

3. artikulua. Tasa eskatzen duten hirigintzako jarduketek aurretiazko lizentziaren mendeko egintzak dituzte xede, edo ondoko kontrolaren mendekoak, lizentzia eskatu beharrean aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar denetan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Era berean, partikular batek udalari aldez aurretik egindako kontsulta urbanistikoak sartuta egonen dira, kontsulta egin ondoren lizentzia edo kontrol bilakatu edo ez.

Ordaindu beharra

4. artikulua.

1.–Honako hauek daude salbuetsita tasak ordaintzetik, bai obren lizentzia emateko tasari dagokionez, bai erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren mendeko obren ondoko kontrolaren tasari dagokionez:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta bere helburuak betetzeko sortzen dituen entitate juridikoak.

b) Udalerrien mankomunitateak eta batasunak, baldin eta Gesalazko Udala kide bada, bai eta helburuak betetzeko sortzen dituzten entitate juridikoak ere.

2.–Tasa hauek direla medio Telefónica de España SAU enpresari egokitu lekiokeen ordainketa ordezkatzen da dirutan egin beharreko urteko ordainaz, Nafarroako Foru Komunitatean Espainiako Telefono Konpainia Nazionalak behar duen tributu araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legeak xedatuarekin bat.

5. artikulua. Sortzapena. Tasa sortuko da lizentzia eskatzen denean edo, kasua bada, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean, edo hirigintzako kontsulta egiten denean.

6. artikulua. Atzera egitea edo erretiratzea. Lizentzien eskatzaileek atzera egin dezakete, Udalari ukoa idatziz aurkeztuz gero, baldin eta aipatu lizentzia iraungirik ez badago. Era berean, lizentzia ematea beharrezkoa ez denetan, interesdunek beren erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko jakinarazpena erretiratzen ahal dute.

Interesdunak tasa ordaindu beharko du atzera egiten badu, alde batera utzita hori honako hauek baino lehen edo ondoren egiten duen: udalak lizentzia emateko erabakia hartu, erantzukizunpeko adierazpenarekin edo aurretiazko jakinarazpenarekin adostasuna egon edo kanpoko aholkularitzari kontsulta egin.

7. artikulua. Eskakizunak. Lizentziaren eskaera bat tramitatzean edo erantzukizunpeko adierazpena egiaztatzean, Udalak eskatzen badu aurkeztutako jatorrizko proiektua edo memoria aldatzeko, txosten tekniko osagarriak ere sortzapena izanen du, ordenantza honen eranskinean jasotzen den tarifarekin bat.

Subjektu pasiboa

8. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin eta hirigintzako jarduketa bat egitea eskatu, aitortu edo adierazten badute edo haiei mesede egin edo eragiten badiete egindako hirigintzako jarduketek edo emandako lizentziek eta egindako hirigintzako kontsultek.

Eraikitzailea eta obra kontratista zergadunaren ordezko izanen dira, lurzoruari eta hiri antolamenduari buruzko araudian jasotako hirigintzako lizentziak emateko ezarri diren tasetan.

Tarifak eta karga-tasak

9. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak, tasak eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Kudeaketa arauak

10. artikulua. Tributu administrazioak dagokion likidazioa eginen du, interesdunek aurkeztutako eskaeraren arabera.

11. artikulua. Obrak burututakoan, administrazioak beste likidazio bat egiten ahalko du, zergadunak aurkeztutako obra bukaerako ziurtagiriaren arabera edo udal arkitektoak egindako balorazio teknikoaren arabera, obra bukaerako ziurtagiria aurkeztea beharrezkoa ez denetan.

Arau-hausteak eta zehapenak

12. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko afera guztietan, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.

Azken xedapena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

TARIFEN ERANSKINA

Obra lizentziak:

Lizentzia laburtua: 12,00 euro.

Obra gauzatzeko aurrekontua: 0,00 eta 3.000,00 euro artean: 47,00 euro.

3.000,00 eta 15.000,00 euro artean: 78,00 euro.

15.000,00 eta 30.000,00 euro artean: 145,00 euro.

30.000,00 eta 60.000,00 euro artean: 195,00 euro.

60.000,00 eta 150.000,00 euro artean: 245,00 euro.

150.000,00 eta 300.000,00 euro artean: 335,00 euro.

300.000,00 eta 600.000,00 euro artean: 490,00 euro.

600.000,00 eta 1.500.000,00 euro artean: 610,00 euro.

100.000,00 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 17,00 euro.

Ingurumenaren babesa tramitatzeko osagarria: 85,00 euro.

Lurralde-antolamenduko plana egiaztatzeko osagarria: 50,00 euro.

Partzelatzeko-banantzeko lizentzia.

–85,00 euro.

–Planoa prestatuta: 145,00 euro.

Urbanizaziorako lizentzia-baimena.

Obra gauzatzeko aurrekontua: 0,00 eurotik 30.000,00 eurora: 650,00 euro.

30.000,00 eta 60.000,00 euro artean: 700,00 euro.

60.000,00 eta 150.000,00 euro artean: 750,00 euro.

150.000,00 eta 300.000,00 euro artean: 850,00 euro.

300.000,00 eta 600.000,00 euro artean: 1.000,00 euro.

100.000,00 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 17,00 euro.

Urbanizazioaren harrera:

Obra gauzatzeko azken aurrekontua:

0,00 eurotik 60.000,00 eurora: 245,00 euro.

60.000,00 eta 150.000,00 euro artean: 335,00 euro.

150.000,00 eurotik 300.000,00 eurora bitarte: 445,00 euro.

300.000,00 eurotik 600.000,00 eurora bitarte: 580,00 euro.

100.000,00 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 23,00 euro.

Banaketa horizontalerako lizentzia-baimena: 85,00 euro.

Aurretiazko ikuskapena duten baimenak eta lizentziak.

Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia.

Obra gauzatzeko azken aurrekontua: 0,00 eta 60.000,00 euro artean: 145,00 euro.

60.000,00 eta 150.000,00 euro artean: 200,00 euro.

150.000,00 eta 300.000,00 euro artean: 256,00 euro.

300.000,00 eta 600.000,00 euro artean: 310,00 euro.

600.000,00 eta 1.500.000,00 euro artean: 390,00 euro.

100.000,00 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 12,00 euro.

Urbanizazio lotetsia egiaztatzeko osagarria: 56,00 euro.

Hirigintzako argibide eskaerak:

–Hirigintzako baldintzak: 145,00 euro.

–Obra aitzineko argibide eskaera: 195,00 euro.

Lurzoru urbanizaezineko baimenen txostena: 225,00 euro.

Beste kontsulta batzuk: 145,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2108507