137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Udalkideen ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak

Galar Zendeako Udalak, 2021eko maiatzaren 13an egin bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Ezartzea dedikazio partziala Alkatetzaren kargurako 2021eko ekainaren 1etik aurrera. Ezartzea, orobat, haren aldeko urteko ordainsari gordin bat, 24.500 eurokoa, 1.750,00 euroko 14 pagatan jasotzekoa, hamabi, urteko hilabeteei dagozkienak eta, beste biak, ekainari eta abenduari dagozkien hilabete-sariekin batera. Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanen zaio.

Ordainsari horiek eskuratzeak berekin ekarriko du karguak berezko dituen eginkizunetan aritzea, gutxienez ere eskatzen zaion denboran; hori bateragarria da ordainsaria dakarten beste eginkizun publiko nahiz pribatu batzuetan aritzearekin, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko Legearen 75. artikuluan ezarri bezala.

Dedikazio hau bakarrik da bateragarria Alkatetzak bere karguan aritzean dituen benetako gastuen kalte-ordainarekin, eta kilometrajeagatiko kalte-ordainarekin, 2019ko uztailaren 4an onetsi baitzen.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren gardentasun atarian argitaratzea.

Getze Galarren, 2021eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2108857