137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatua bete beharrez, ordezko bake epailearen kargua hemendik labur hutsik geldituko denez, hamabortz eguneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, legez eskatzen diren baldintzak beterik, Udal honetako ordezko bake epailea izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan.

Udalaren Osoko Bilkurari dagokio udalerri honetako ordezko bake epaileak izendatuko diren pertsonak hautatzea, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. eta 102. artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 4. eta 5.1 artikuluetan xedatuarekin bat.

Hamabortz egun balioduneko epea ematen zaie interesaturik egonik legezko baldintzak betetzen dituztenei, eskaera egin diezaioten Alkatetza honi idazki baten bidez.

Eskaerak Udal honen sarrera erregistroan aurkeztuko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan adierazitako prozeduraren bitartez.

Eskaera-eredua interesdunen eskura dago Udalbatzaren bulegoetan, eta han aurkezten ahalko dira adierazitako epearen barruan.

Udal honetako Idazkaritzan espedientea aztertzen ahal da eta nahi den informazioa eskatu baldintzei, karguaren iraupenari, ordainsariei eta abarrei buruz.

Eskaerarik aurkezten ez bada, Udalbatzaren Osoko Bilkurak libreki hautatuko du ordezko bake epailea, eta hartutako erabakia jakinarazi beharko dio dagokion barruti judizialeko Lehen Auzialdiko Epaitegiari; hori guztia, bat etorriz Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101.1 artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 4. eta 6. artikuluetan xedatutakoarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2021eko ekainaren 1ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2108958