137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik

2021eko ekainaren 3an, Baztango Udaleko alkate udalburuak, Joseba Otondo Bikondoak, 83/2021 zenbakidun ebazpen hau eman du:

“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44., 47. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Baztango udal mugapetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Xabier Maia Etxeberria jauna eskuordetzea Alkatetza honen eginkizunetan ari dadin, 2021eko ekainaren 7tik ekainaren 13ra arte, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpena lehen alkateordeari jakinaraztea, eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Baztanen, 2021eko ekainaren 3an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2109209