137. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1511/2021 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostua betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 29ko 1106/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Foruzaingoko agenteen hogeita hamaika lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2019ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 9koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 1944/2019 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen (2019ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8koan).

Behin bukaturik oposizioaldiko lehen fasea, lanpostu hutsak hautatu ziren, eta epaimahaiak oinarrizko prestakuntza ikastaroan behin betiko onartutako izangaien zerrenda igorri zuen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 5eko 2245/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxiki zitzaizkion Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzura Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuan aritzeko izangaiak, deialdian aurreikusitako oinarrizko prestakuntza ikastaroa egiteko, eta praktiketako funtzionario izendatu ziren.

Deialdiaren 11. oinarriak ezartzen du kalifikazio epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, espedientean bilduko dituela, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko duela (oposizioaldian ateratako guztirako puntuazioaren arabera) eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari izendapen proposamena igorriko diola.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren maiatzaren 19ko 58/2021 Ebazpenaren bidez, “Polizien Oinarrizko Prestakuntza (2020)” ikastaroko azkeneko kalifikazioak onetsi dira.

Aurrekoaren ondorioz, kalifikazio epaimahaiak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igorri dio oinarrizko prestakuntza ikastaroa gainditu duten izangaiak izendatzeko proposamena.

Halaber, adierazi behar da onartu egin zela Miguel Antonio D´Entremont Jiménez jaunak egin zuen baliozkotze eskaera, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 2ko 38/2020 Ebazpenaren bidez. Hain zuzen, “Polizien Oinarrizko Prestakuntza (2020)” ikastaroaren programa baliozkotu zitzaion, Nafarroako poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.3 artikuluan eta deialdiaren 10.8 oinarrian xedatutakoei jarraikiz.

Horren ondorioz, Miguel Antonio D´Entremont Jiménez jauna ez zitzaion atxiki Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari. Hala ere, orain beharrezkoa da hura Nafarroako Foruzaingoko agente izendatzea, hautapen prozesua gainditu duten gainerako izangaiekin batera.

Jarraian, deialdiaren 12. oinarriak ezartzen duenez, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatuko ditu proposatuko izangaiak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Izendatzea honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuan aritzeko: Unai Roldán Urbiola jauna, Francisco Javier Hortal Sainz de Ugarte jauna, Alberto Osta Agorreta jauna, Sergio Herrero Roldán jauna, Miguel Antonio D´Entremont Jiménez jauna, Juan Carlos Díaz Gallego jauna, Edgar Verde Tazón jauna, Miriam Erdozáin García andrea, Laura Del Pino Gajete andrea, Roberto Lumbreras Vílchez jauna, Oscar López de Discastillo Suberviola jauna, Marino Andraiz Salvador jauna, Beatriz Alfonso Osés andrea, Cristian Gómez Pascual jauna, Mikel Osacar Aizpuru jauna, Javier Mendívil Gorostieta jauna, Miriam Sendra García andrea, Ioritz Cañamares Bertiz jauna, Alberto Izcue Monreal jauna, Samuel Burguete Ojer jauna, David Calama García jauna, Cristian Navarro Murga jauna, Jon Zubiate Pardos jauna, Pablo Recalde Puy jauna, Igor García de Rioja jauna, Pedro Javier Collado Juanes jauna, Andrés Goñi Chocarro jauna, Jesús Sesma Boillos jauna, Guillermo Mínguez Ollo jauna, Ainara Urrutia Echenique andrea y Carlos Elizalde Igoa jauna.

2. Lanpostu hauek esleitzea:

Unai Roldan Urbiola jaunari, plantilla organikoan 375 zenbakia duen lanpostua, Atestatu eta Ikerketa Brigadari atxikia, Iruñean aritzeko.

Francisco Javier Hortal Sainz de Ugarte jaunari, plantilla organikoan 243 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko.

Alberto Osta Agorreta jaunari, plantilla organikoan 4717 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Elizondon aritzeko.

Sergio Herrero Roldan jaunari, plantilla organikoan 7618 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko.

Miguel Antonio D´Entremont Jiménez jaunari, plantilla organikoan 7664 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko.

Juan Carlos Díaz Gallego jaunari, plantilla organikoan 4746 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldeari atxikia, Elizondon aritzeko.

Edgar Verde Tazón jaunari, plantilla organikoan 7837 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko.

Miriam Erdozáin García andreari, plantilla organikoan 7862 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko.

Laura Del Pino Gajete andreari, plantilla organikoan 294 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Elizondon aritzeko.

Roberto Lumbreras Vílchez jaunari, plantilla organikoan 7863 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko.

Oscar López de Dicastillo Suberviola jaunari, plantilla organikoan 6699 zenbakia duen lanpostua, Bide Segurtasuneko Taldeari atxikia, Tuteran aritzeko. Lanpostuak A motako gidabaimenaren betebeharra du.

Marino Andraiz Salvador jaunari, plantilla organikoan 7867 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko.

Beatriz Alfonso Osés andreari, plantilla organikoan 7702 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Elizondon aritzeko.

Cristian Gómez Pascual jaunari, plantilla organikoan 330 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko.

Mikel Osacar Aizpuru jaunari, plantilla organikoan 7875 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko.

Javier Mendívil Gorostieta jaunari, plantilla organikoan 7843 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Elizondon aritzeko.

Miriam Sendra García andreari, plantilla organikoan 10629 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko.

Ioritz Cañamares Bertiz jaunari, plantilla organikoan 10633 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Elizondon aritzeko. Lanpostu elebiduna da, eta euskarazko B2 jakite maila du.

Alberto Izcue Monreal jaunari, plantilla organikoan 7845 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Elizondon aritzeko.

Samuel Burguete Ojer jaunari, plantilla organikoan 7854 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Elizondon aritzeko.

David Calama García jaunari, plantilla organikoan 8484 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Elizondon aritzeko.

Cristian Navarro Murga jaunari, plantilla organikoan 7635 zenbakia duen lanpostua, Bide Segurtasuneko Taldeari atxikia, Tuteran aritzeko. Lanpostuak A motako gidabaimenaren betebeharra du.

Jon Zubiate Pardos jaunari, plantilla organikoan 7856 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Elizondon aritzeko.

Pablo Recalde Puy jaunari, plantilla organikoan 10626 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Elizondon aritzeko.

Igor García de Rioja jaunari, plantilla organikoan 10628 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Elizondon aritzeko.

Pedro Javier Collado jaunari, plantilla organikoan 8196 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko.

Andrés Goñi Chocarro jaunari, plantilla organikoan 8265 zenbakia duen lanpostua, Bide Segurtasuneko Taldeari atxikia, Tuteran aritzeko. Lanpostuak A motako gidabaimenaren betebeharra du.

Jesús Sesma Boillos jaunari, plantilla organikoan 10615 zenbakia duen lanpostua, Bide Segurtasuneko Taldeari atxikia, Tuteran aritzeko. Lanpostuak A motako gidabaimenaren betebeharra du.

Guillermo Mínguez Ollo jaunari, plantilla organikoan 8251 zenbakia duen lanpostua, Kudeaketa Administratiboaren eta Ekonomikoaren Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko.

Ainara Urrutia Echenique andreari, plantilla organikoan 8492 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko. Lanpostu elebiduna da, eta euskarazko B2 jakite maila du.

Carlos Elizalde Igoa jaunari, plantilla organikoan 10630 zenbakia duen lanpostua, Herritarren Babeserako eta Arretarako Taldeari atxikia, Altsasun aritzeko. Lanpostu elebiduna da, eta euskarazko B2 jakite maila du.

3. Adierazi behar da Ainara Urrutia Echenique andreak eta Carlos Elizalde Igoa jaunak euskarazko jakite maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen dutela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.

4. Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuaz jabetzeko eguna 2021eko ekainaren 15a izanen dela xedatzea, behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoirik ez bada.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barneko zuzendari nagusiari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

6. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2108462