136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Olazko UC-6 unitaterako.
Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da 2020ko irailaren 8ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi dela hiri-jarduketarako plan berezia, María Teresa Urretavizcaya Iturriozek sustatua, xede duena Olazko UC-6 unitatean lurzatia banandu eta familia bakarreko beste etxebizitza bat eraiki ahal izatea.

Hartara, Legegintzako Foru Dekretu horren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau argitaratzen da, eranskin gisa duela aipatutako plan berezia.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko maiatzaren 24an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

(*) Fitxategiak 30 Mb-tik gora ditu.

Iragarkiaren kodea: L2108695