136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Laborantzako herri-lurzatien aprobetxamendua enkante publikoan

Urrotz-Hiriko Udalak gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, errentan emateko udalerriko herritarren artean adjudikazio zuzena egin ondoren soberan gelditu diren herri-lurzatiak.

Udalak 2021eko maiatzaren 24an eginiko osoko bilkuran horretarako onetsi duen agiriak arautuko du enkantea.

Baldintza-agiriaren 1. eranskinean jasota dauden lurzatiak aterako dira enkantera.

Errentamenduaren epealdia 8 urtekoa izanen da, hau da, 2021eko abuztuaren 15etik 2029ko abuztuaren 14ra bitartekoa.

Enkantea eginen da hamabost egun natural igaro ondoren, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Enkantean parte hartzeko nahitaezko baldintza izanen da fidantzan uztea lurzati bakoitzaren hasierako prezioaren %2; azken adjudikaziodunen kasuan, aldiz, utzi beharreko fidantza (behin betikoa) errematearen %4 izanen da.

Baldintza-agiria eta gainerako dokumentazioa ikusgai daude interesdunen eskura, Udal Idazkaritzan, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Urrotz-Hirian.

Urrotz-Hirian, 2021eko maiatzaren 26an.–Alkate udalburua, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2108614