136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 6. poligonoko 8014. lurzatian (Arrabal kalea). Behin betiko onespena

2021eko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 23an, iragarkia argitaratu zen hiri-jarduketarako plan berezi bat hasiera batez onesteko erabakiari buruz, Irunberriko 6. poligonoko 8014. lurzatiari zegokiona (Arrabal kalea) eta Irunberriko Udalak sustatua. Jendaurreko epean ez zuen inork alegaziorik aurkeztu, eta, 2021eko maiatzaren 27an egin bilkuran, behin betiko onetsi da hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2021eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2108919