136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Xehetasun-azterketa, Zuastiko 2. sektoreko AH-15.11 eremu homogeneoan, 2. poligonoko 276. lurzatian. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2021eko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Zuastiko 2. sektoreko AH-15.11 eremu homogeneoan, 2. poligonoko 276. lurzatian, Promociones y Construcciones MJSAk sustatua.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta onetsitako dokumentua, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Behin betiko onesteko erabaki honek bukaera ematen dio administrazio bideari, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, eta, orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Itzan, 2021eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2108740