136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

116E/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoaren osaera aldatzen duena.

Osasuneko kontseilariak urriaren 8an emandako 224/2015 Foru Aginduaren bidez sortu zen Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoa. Xedapen hori 2015eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 16koan. Zioen azalpenean dioen bezala, Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu erkideen zorroaren barnean, zeina irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi eta urriaren 31ko SSI/2014 Aginduaren bidez eguneratu baitzen, giza ugalketa lagunduaren tratamenduei dagokienez, enbrioiak ezarri aurreko diagnostiko genetikoaren teknika dago sartuta giza ugalketa lagunduaren tekniken artean.

Aipatutako batzordea eratzeko, Giza ugalketa lagunduari buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legearen xedapenei jarraitu zitzaien, eta horiek bete behar dira, halaber, aztertzeko zein den enbrioiak ezarri aurreko diagnostiko genetikoaren egoera eta zer kasu baliatzen ahal diren teknika horretaz Foru Komunitatean.

Aholku batzorde horren osaera aldatu zen Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 23ko 445E/2017 Foru Aginduaren eta abenduaren 12ko 454E/2019 Foru Aginduaren bidez. Berriz ere aldatu beharra dago, zenbait kide aldatu baitira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoa sortzen duen Osasuneko kontseilariaren urriaren 8ko 224/2015 Foru Aginduaren 2. puntua aldatzea, honela idatzita geldituko baita:

“2. Ondoko kide hauek osatuko dute Nafarroako Genetika eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoa:

–Carolina Vicente Porcel andrea, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko APT (arlo juridikoa).

–Luis Otermin Fagoaga jauna, Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuko burua.

–Jon Ariceta Iraola jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Prozesu Kirurgikoen zuzendariorde asistentziala.

–M.ª Antonia Ramos Arroyo andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Genetika Medikoaren Zerbitzuko burua.

Juan Carlos Muruzábal Torquemada jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko burua.

–Jesús María Zabaleta Jurío jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Ugalketa Unitateko koordinatzailea.

–Javier Blázquez Ruiz jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Asistentziaren Etikako Batzordeko burua.

–Laura Terreros Blanco andrea, Prestazio eta Itun Ataleko mediku ikuskatzailea.”

2. Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Osasuneko zuzendari nagusiari igortzea eta Nafarroako Genetikako eta Ugalketako Aholku Batzorde Teknikoko kideei jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 26an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2108627