136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Beikolarreko Plan Bereziaren behin betiko onarpena bizitegi erabilerarako

Altsasuko Udalak, 2021ko maiatzaren 26ko bilkuran hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea Beikolarreko Plan berezia bizitegi erabilerarako.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Egintza honen kontra honako helegite hauek jarri ahalko dira:

–Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean, akordioa jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-helegitea, bi hilabeteko epearen barrenean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean.

Altsasun, 2021eko maiatzaren 28an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez

Hiri-jarduketarako Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2109197