136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, polizia izateko zortzi lanpostu betetzeko (C maila), oposizio bidez. Izendapena

2019ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14an, deialdi bat, oposizio bidez bete zitezen Tuterako Udalaren udaltzainen zortzi lanpostu huts, C mailakoak. Kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta bete dadin 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2021eko maiatzaren 24ko 1040. Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen honako hauek izendatzea Tuterako Udalaren zerbitzuko polizia-agente (Udaltzaingoari atxikiak): Sergio Sainz Yanguas, Mario Ruiz Cacho, Javier Romano Catalán, Fermín Jiménez Fernández, Roberto Ariza Fernández, Iñaki Osta Lombardo eta Eduardo Rodríguez Osta.

Tuteran, 2021eko maiatzaren 25ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2108714