136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

9D/2021 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aditzera ematen baita eratu dela RUGE-RUGE NAVARRA-REVOLUCIÓN UGETISTA NAVARRA izeneko sindikatua (gordailu zenbakia: 31100054).

Onartu egin da aipatutako elkartea eratzearen gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzeko eskaera Aroa Celorrio Garcia andreak egin zuen, 31/2021/000067 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Aroa Celorrio Garcia andreak, Julen Eneriz Del Valle jaunak eta Julian Garde Aizpeurrutia jaunak sinatu dituzte estatutuak eta eraketa akta, denak ere sustatzaile izaerarekin.

Adierazi denaren arabera, hau da erakundearen helbidea: Zaragoza etorbidea 12, 1. solairua, 31003 Iruña (Nafarroa); erakundearen lurralde-eremua Nafarroako Foru Komunitatea da eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 1. artikuluan ezarrita dago.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taula telematikoan jartzea ere, eratzearen berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontrako errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2021eko ekainaren 1ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2109048