136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

8D/2021 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aditzera ematen baita eratu dela Eguesibarko Udaleko Langileak izeneko sindikatua, sigletan EUL (gordailu zenbakia: 31100053).

Onartu egin da aipatutako sindikatua eratzearen gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzeko eskaera Itziar Artzelus Abadia andreak egin zuen, 31/2021/000055 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Estatutuak eta eraketa-akta honako hauek sinatu dituzte: Itziar Artzelus Abadia andrea, Itziar Martinez Berrogui andrea, Marta Delgado Senosiain andrea, Patricia Cifrian Ruiz De Alda andrea, Fatima Chafée Saralegui andrea, María Perez Salazar Resano andrea, Santiago Pizana Mercader jauna eta María Asunción Ciordia Lazaro andrea, den-denak sustatzaile gisa.

Adierazi denaren arabera, hau da erakundearen helbidea: Garajonay kalea 1, 31621 Eguesibar (Nafarroa); erakundearen lurralde-eremua Nafarroako Foru Komunitatea da eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 3. artikuluan ezarrita dago.

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan jartzea ere, eraketaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontrako errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Iruñeko Lan arloko Salari zuzendua, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2021eko maiatzaren 19an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2108511