136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

91/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 27koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, maiatzaren 25eko 89/2021 Foru Aginduan atzemandako akatsa zuzentzen duena.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak maiatzaren 25ean emandako 89/2021 Foru Aginduaren bidez, agindu zen kargutik kentzea María de la O Artuch Aguirre andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetzako Sentsibilizaziorako eta Balio Aldaketarako Ataleko burua, berak eskatuta.

Ikusirik foru agindu horren ondorioek indarra hartzeko eguna adieraztean akats bat egin zela, bidezkoa da hura zuzentzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 109. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Azaldutakoagatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Zuzentzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 89/2021 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Foru agindu horren bidez, agindu zen kargutik kentzea María de la O Artuch Aguirre andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetzako Sentsibilizaziorako eta Balio Aldaketarako Ataleko burua, berak eskatuta. Honatx zuzenketa:

Honako hau dioen tokian:

“Kargu-uzteak 2021eko maiatzaren 26tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta burutzako azken eguna, beraz, 2021eko maiatzaren 25a izanen da”

Honako hau behar du:

“Kargu-uzteak 2021eko maiatzaren 25etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta burutzan aritzeko azken eguna, beraz, 2021eko maiatzaren 24a izanen da.”

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetzara, Nafarroako Berdintasunerako Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 27an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2108703