136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

964/2021 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, María Teresa García Marco andrea unibertsitateko katedradun izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2021eko urtarrilaren 18an emandako 43/2021 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 3347 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2021eko maiatzaren 5ean egindako proposamena, María Teresa García Marco andrea Enpresen Kudeaketa Saileko “Enpresen Antolaketa” jakintza-arloko unibertsitateko katedradun izendatzearen aldekoa.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–María Teresa García Marco andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko katedradun izendatzea. Lanpostua “Enpresen Antolaketa” jakintza-arlokoa da, 3347 zenbakia du, eta Enpresen Kudeaketa Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapen honek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta betiere gehienez hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 10ean.–Ramón Gonzalo García, Errektorea.

Iragarkiaren kodea: F2108874