135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Plan berezia lurzoru urbanizaezinean, zerri gizendegia handitzeko. Hasierako onespena

2021eko maiatzaren 12ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen plan berezi bat lurzoru urbanizaezinean, zerri-gizendegia handitzeko, 3. poligonoko 2. lurzatian (Tabar) eta 1. poligonoko 336. lurzatian (Nardoze Alduate), García Enecoiz, Carlos Domingo eta Ollo García, Iosu Nekazaritzako Sozietate Zibilak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz Udal honen egoitza elektronikoan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Urraulbeitin, 2021eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L2108445