135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Untzueko Udalak, 2020 otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Untzueko udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Untzueko udalerriko balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesa dutenen eskura egonen da udaletxean, baita Udalaren web-orrian edo egoitza elektronikoan ere (http://unzue.sedelectronica.es), kontsultak egin eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Untzuen, 2021eko maiatzaren 31n.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2108891