135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia, Dorreko 6. poligonoko 385. lurzatian (San Pedro kalea, 16). Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko Alkatetzaren 2021eko maiatzaren 25eko 2021-0758 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

1. Hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Dorreko 6. poligonoko 385. lurzatian (San Pedro kalea, 16), Eduardo Gaztelu Izuriagak sustatua.

2. Zuzen iritzi zaio aurkezturiko dokumentazioari; alabaina, partaidetza plan eguneratua gehitu beharko zaio hasiera batez onetsiriko dokumentuari.

3. Dokumentua egokitu beharko zaio Planeamenduko Erregistroan sartu ahal izateko ezarritako formatuari; hortaz, ondorengo izapideetan dokumentua aurkeztuko da 253/2019 Foru Dekretuak ezarritako baldintzak betez.

4. Hasierako onespena sustatzaileari jakinaraztea, hots, Eduardo Gaztelu Izuriagari.

5. Txostena eskatzea Iruñerriko Mankomunitateari (Iruñerriko Zerbitzuak).

6. Espedientea jendaurrean jartzea, hilabetez, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan, interesa duten pertsona edo entitateek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2021eko maiatzaren 25ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2108764