135. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia Udal Plan Orokorreko
5. Ordenantzaren hiri-lurzoruaren eremuan. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia Udal Plan Orokorreko 5. Ordenantzaren hiri-lurzoruaren eremuan. Udalak berak sustatu du, ofizioz, eta Silvia Barbarinek idatzi; Arkileku SL arkitektura bulegoko kidea da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lekunberrin, 2021eko maiatzaren 28an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2108890